364/2009 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2009-2010 kanpainarako ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokorra onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 33. artikuluak ezartzen duenez, ehiza aprobetxamendua antolatzeko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urtero onetsiko ditu aprobetxamendu gai izan daitezkeen espezieak ehizatzeko debekualdiei buruzko xedapen orokorrak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezen aginduko du.

Halaber, foru lege beraren 7.d) artikuluak xedatzen du debekualdiei buruz urteoro ematen duen xedapen orokorrari eta Ehiza Antolatzeko Planari jarraikiz egin beharko dela ehiza Nafarroan.

Lege agindu horiek betetzeko asmoz, bidezko da 2009-2010 kanpainan ehiza egitea arautzen duen xedapen orokorra onestea.

Hori horrela, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak proposaturik eta aldez aurretik Nafarroako Ingurumen Kontseiluak aldeko txostena luzatuta,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Honako foru agindu honen helburua da Nafarroan izanen den ehizarako 2009-2010 kanpainaren berariazko arautegia finkatzea.

    2. artikulua. Ehiza garaiak.

      Foru agindu honek ehiza barrutietarako ehiza garaiak oro har zehaztuko ditu; hori, hala ere, ez da eragozpen izanen ehizaren antolamendurako plan onetsietan salbuespen gisa edo puntualki egin daitezkeen beste ehiza jarduera batzuetan. Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legetik eratortzen ahal diren ehiza modalitate berriek onetsitako Ehizaren Antolamendurako Planean aurreikusiak beharko dute egon edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak espresuki baimenduak izan.

  2. KAPITULUA

    Ehizarako espezieak eta izurri diren espezieak

    1. artikulua. Ehizarako espezie baimenduak eta izurri diren espezieak.

      Nafarroan, 2009-2010 kanpainan, honako espezie hauek harrapatzea izanen da zilegi:

    2. Ehizarako espezieak:

      -Ugaztunak:

      Erbia (Lepus spp.).

      Mendi-untxia (Oryctolagus cuniculus).

      Azeria (Vulpes vulpes).

      Basurdea (Sus scrofa).

      Oreina (Cervus elaphus).

      Adarzabala (Dama dama).

      Orkatza (Capreolus capreolus).

      -Hegaztiak:

      Antzara hankagorrizta (Anser anser).

      Basahatea (Anas platyrhynchos).

      Zertzeta arrunta (Anas crecca).

      Eper gorria (Alectoris rufa).

      Galeperra (Coturnix coturnix).

      Faisaia (Phasianus colchicus).

      Kopetazuri arrunta (Fulica atra).

      Hegabera (Vanellus vanellus).

      Oilagorra (Scolopax rusticola).

      Istingor arrunta (Gallinago gallinago).

      Pagausoa (Columba palumbus).

      Txoloma (Columba oenas).

      Usapal arrunta (Streptopelia turtur).

      Usapal turkiarra (Streptopelia decaocto).

      Birigarro arrunta (Turdus philomelos).

      Birigarro txikia (Turdus iliacus).

      Durdula (Turdus pilaris).

      Garraztarroa (Turdus viscivorus).

      Mika arrunta (Pica pica).

      Bele txikia (Corvus monedula).

      Belea (Corvus corone).

    3. Izurri diren espezieak:

      Ehizaldi guztian harrapatzen ahalko dira izurri diren espezieei buruzko foru aginduan sartutako espezie guztiak, betiere foru agindu honetan ezarritako mugekin.

  3. KAPITULUA

    Ehizaldiak

    1. artikulua. Ehizaldiak eta ehiza egunak.

    2. Ehizaldiak eta ehiza egunak kapitulu honetan finkatzen direnak dira, ireki eta ixteko egunak barne. Ehiza-barrutiren bat herri zenbaitek osatua baldin bada, herri haietariko bateko jaia hautatu beharko da eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari haren berri eman.

    3. Oro har, ehizan aritzeko ordutegia eguzkia sortu baino ordu bat lehenago hasi eta sartu eta ordu batera bukatuko da. Egutegitik hartuko dira sortzearen eta sartzearen orduak.

    4. artikulua. Basurdea.

    5. Basurdea uxaldietan ehizatzeko baimena ematen da, 2009ko irailaren 3tik 2010 otsailaren 28a arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere. Arku bidezko ehiza egun horietan uxaldietan, gaueko itxaronaldietan eta uxaka egiten ahalko da.

    6. Heltze zakurren bidezko ehiza debeku izanen da. Debekatua dago basurdetara joateko honako zakur-arrazak eta beren mestizoak erabiltzea: dogo, bulldog, pitbull, rotweiler, boxer, doberman eta Kanarietako ausiki-zakurra. Basurde uxaldietan, arrastoko usna-zakurrekin batera, gehienez arraza hauetako edo haien hibridoetako bi zakur erabiltzen ahalko dira: ohalanoa, alemaniar ardi zakurra eta artzakurra.

    7. Basurdea ehizatzeko, gutxienez ere lau ehiztarik bildu behar dute.

    8. artikulua. Orkatza.

    9. Orkatza uxaldietan ehizatzeko baimena ematen da, 2009ko irailaren 3tik 2009ko abenduaren 31 arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere, bakar-bakarrik kasuan kasuko Ehizaren Antolamendurako Planak zehaztutako kopurua. 2010eko martxoaren 15a baino lehen, erabilitako besoko seinaleen gordekinak eta eme eta kumeen besoko erabili gabeak aurkeztu beharko dira eskualdeko Ingurumen Zaintzan eta Ingurumen, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ehiza eta Arrantza Ataleko bulegoetan.

    10. 2010eko apirilaren 1etik 2010eko maiatzaren 30a arte, egunero, espresuki baimendutako ehiza-barrutietan, ehizatzen ahal dira, zelatan, Ehizaren Antolamendurako Planeko kupoaren barruan sartutako arrak, denboraldian bota ez direnak. 2010eko uztailak 20 baino lehen, erabilitako besoko seinaleen gordekinak eta eme eta kumeen besoko erabili gabeak aurkeztu behar dira eskualdeko Ingurumen Zaintzan eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ehiza eta Arrantza Ataleko bulegoetan.

    11. Erabili gabeko besokoak eta erabilitako besokoen gordekinak itzultzen ez badira, litekeena da hurrengo denboraldian ehiza larriko aprobetxamendurik egiterik ez izatea.

    12. artikulua. Oreina.

    13. Baimena ematen da orein arrak uxaka ehizatzeko, egunero, 2009ko irailaren 13tik 2009ko urriaren 4a arte, ehiza antolatzeko kasuan kasuko planean xedaturikoarekin bat.

    14. Ehizatzeko uxaldietan baimena ematen da, 2009ko urriaren 11tik 2010eko urtarrilaren 17a...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR