162/2009 FORU AGINDUA, 2009ko apirilaren 20koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako Kirol Justiziako Batzordearen funtzionamendurako barneko araubidea eta prozedura arauak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Kirol Justiziako Batzordea, Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak dioen moduan eta ematen dizkion eskumenak dituela, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean kirol justiziaren gaietarako organo gorena da.

Martxoaren 10eko 48/2003 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean Nafarroako Kirol Justiziako Batzordea eta Kirol Diziplina arautzen dituena, arau orokorrak, Nafarroako kirol federazioek delegaturik dituzten eginkizun publikoak eta arbitraje jarduera ezartzen ditu, hori guztia Nafarroako Kirol Justiziako Batzordearen esparruan. Arau orokorrez, diziplina antolaketaz eta diziplina prozedurez ere badihardu, Nafarroako Foru Komunitateko kirol diziplinaren esparruan.

Esparru horretan zehatz-mehatz arautu behar dira Nafarroako Kirol Justiziako Batzordearen funtzionamendurako barneko araubidea eta prozedura arauak, batez ere kontuan hartzen badugu orain arte indarra izan duen foru agindua 48/2003 Foru Dekretua eta are 15/2001 Foru Legea bera baino lehenagokoa dela. Horregatik beharrezkoa da sortzen diren auzi guztiak kirol arauen esparru berriari eta arloko xedapen orokorrei egokitzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak eta goian aipatutako 48/2003 Foru Dekretuak eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Kirol Justiziako Batzordearen funtzionamendurako barneko araubidea eta prozedura arauak onestea, foru agindu honen eranskineko erregelamenduaren arabera.

  2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

    XEDAPEN GEHIGARRIA

    Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeko kideek eta idazkariak bilkuretara joateagatik kobratuko dituzten dietak oraingoak berak izanen dira, garai bateko Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 13ko 783/1999 Ebazpenaren bidez onetsi zituenak, hain zuzen ere. Hori guztia, deusetan galarazi gabe Nafarroako Kirol Justiziako Batzordearen funtzionamendurako barneko araubideari eta prozedura arauei buruzko Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritakoa. Erregelamendu hori foru agindu honen eranskinean dago.

    XEDAPEN IRAGANKORRA

    Foru agindu honek indarra hartzean Nafarroako Kirol Justiziako Batzordean tramitatzen ari diren espedienteen tramitazioan indarrean segituko dute Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilariak abenduaren 11ko 78/1998 Foru Aginduan ezarri zituen arauek (1999ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 1ekoa).

    XEDAPEN INDARGABETZAILEA

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanak, foru agindu honen maila berekoak edo beheragokoak eta hemen ezarritakoaren kontrakoak diren xedapen guztiak indargabetu egiten dira. Bereziki, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilariak 1998ko abenduaren 11n emandako 78/1998 Foru Agindua.

    AZKEN XEDAPENA

    Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2009ko apirilaren 20an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    ERANSKINA

    Nafarroako Kirol Justiziako Batzordearen funtzionamendurakobarneko araubideari eta prozedura arauei buruzko Erregelamendua

    1. KAPITULUA

    Barneko araubidea

  3. artikulua. Kideen eskubideak.

    Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeko kideek eskubide hauek dituzte:

    1. Bilkurak egin baino berrogeita zortzi ordu lehenago, gutxienez, deialdia jasotzea, bilkurako gaien zerrendarekin eta gaiei buruz behar dituzten argibideekin.

      Deialdia presakoa dela adierazten bada, epea hogeita lau ordukoa izanen da.

    2. Bilkuretako eztabaidetan parte hartzea.

    3. Boto eskubidea erabiltzea eta boto partikularra ematea, bai eta botoaren zentzua eta haren arrazoiak azaltzea ere.

    4. Eskaerak eta galderak egitea, batzordeko kideak diren aldetik dituzten eskubideak baliatuz.

    5. Esleitutako eginkizunak betetzeko behar dituzten informazioak, agiriak eta prestakuntza jasotzea, behar beste denbora lehenago.

    6. Nafarroako Kirol Justiziako Batzordea ordezkatzea, batzordeko buruak ordezkaritza eskuordetzen badie eta gainerako kideek hori onartzen badute.

    7. Beren hitzaldi edo proposamenak Nafarroako Kirol Justiziako Batzordearen bilkuren aktan osorik jasotzeko eskatzea, baldin eta hitzaldiaren testu zehatza aurkezten badute, berehala edo batzordeko buruak ezartzen duen zentzuzko epean.

    8. Batzordeko kide izateak dakarkien beste edozein eskubide.

  4. artikulua. Kideen betebeharrak.

    Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeko kideek betebehar hauek dituzte:

    1. Beren eginkizunetan askatasun eta inpartzialtasunez aritzea.

    2. Nafarroako Kirol Justiziako Batzordearen bilkuretara joatea eta eskatzen zaizkien txostenak egitea. Nafarroako Kirol Justiziako Batzordearen bilkuretara joaterik edo eskatutako txostenak egiterik ez badute, bidezko arrazoiak tarteko, hala adierazi beharko diote idazkariari behar beste denbora lehenago, batzordeko buruak behar diren neurriak har ditzan organoaren eraketa edo batzordeari dagozkion eginkizunen garapena bermatzeko.

    3. Espedienteren batean bateraezintasun edo abstentziorako arrazoiren bat baldin badute, hala jakinaraztea Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeko buruari. Bateraezintasun edo abstentziorako arrazoia duena batzordeburua denean, berak jarri beharko du jakinean Nafarroako Kirol Justiziako Batzordea, behar bezala eratutako osoko bilkura batean, bertan erabakia har dadin.

    4. Ematen zaizkien agiri edo espedienteak arretaz zaintzea eta isilpean gordetzea haien edukia eta bilkuretako eztabaidak.

    5. Batzordeko kide izateak dakarkien beste edozein betebehar.

  5. artikulua. Batzordeko burua.

  6. Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeko buruak eginkizun hauek ditu, organo horretako kide gisa dagozkion eginkizunez gain:

    1. Nafarroako Kirol Justiziako Batzordearen ordezkaria izatea, oro har.

    2. Nafarroako Kirol Justiziako Batzordearen bilkuretarako deialdiak egitea erabakitzea eta aztergaien zerrendak finkatzea.

    3. Bilkuretan buru izatea, eztabaidak moderatzea eta, aski justifikatuta dagoenean, haiek bertan behera uztea.

    4. Bere botoarekin berdinketak desegitea, erabakiak hartu ahal izateko.

    5. Bere sinaduraz ikus-onestea Nafarroako Kirol Justiziako Batzordearen erabakien ziurtagiriak, aktak eta sinatu beharreko gainerako agiriak.

    6. Nafarroako Kirol Justiziako Batzordearen ebazpenak edo txostenak prestatuko dituzten txostengileak izendatzea, baita diziplina espedientea instruituko duen kidea ere, hala behar denean. Txostengileak txandaka izendatuko dira, lana batzordeko kide guztien artean ongi banatu dadin.

    7. Deialdi edo gairen bat presakoa dela adieraztea.

    8. Izendatutako ordezkoei dei egitea, salbuespenez, titularra gaixorik edo kanpoan dagoenean edo titularra kargutik luzarorako aldentzen duen beste edozein arrazoirengatik.

    9. Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeko kideren batek prozedura batean bateraezintasun edo abstentzio arrazoiren bat duenean, espedientean inola ere esku ez hartzeko agintzea.

    10. Prozeduran interesa dutenek Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeko kideren bat errekusatzen badute, errekusazioa ebaztea, egokitzat jotzen dituen txosten eta egiaztapenak egin ondoren.

    11. Txostenak egitea (nahitaezkoak eta ez lotesleak) Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeko kideei kargua kendu edo eteteko prozeduretan, arauz kanpoko jarduketa nabarmenak behin eta berriz egiteagatik, kirol legeriaren esparruan arau-hauste larriak egiteagatik edo eginkizun publikoetan aritzea eragozten dieten arrazoiengatik.

    12. Nafarroako Kirol Justiziako Batzordearen ordena eta gobernua zaintzea, haren eskumeneko gaiei buruzko arau eta xedapenak betetzea eta betearaztea, eta Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeko kide guztiek beren betebeharrak ongi bete ditzaten arduratzea.

    13. Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeko burua izateak dakarzkion gainerako eginkizunak.

  7. Kargu uztea, absentzia, gaixotasuna edo legezko bestelako arrazoiak gertatuz gero, batzordeko buruaren lekuan buruordea jarriko da, edo, hura ere falta bada, eta bereziki batzordeko buruorde ohikoa agertzen ez den kasuetan, batzordeko kide titularren artean hierarkiako maila edo antzinatasun handiena duena edo zaharrena dena, hurrenkera horretan. Hierarkia eta antzinatasuna organo horri buruzkoak izanen dira.

  8. artikulua. Idazkaria.

  9. Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeko idazkariak eginkizun hauek ditu:

    1. Bileretan parte hartzea, hizpidearekin baina botorik gabe.

    2. Nafarroako Kirol Justiziako Batzordearen bilkuretarako deia egitea eta gainerako kideei hitzorduak jartzea.

    3. Kideak eta organoa elkarrekin komunikatzeko egintzak jasotzea, hau da, jakinarazpenak, eskaerak, zuzenketak edo hark ezagutu behar dituen bestelako idazki guztiak.

    4. Gaiak ebazteko bidea prestatzea, bilkuretako aktak idatzi eta baimentzea.

    5. Onetsi diren aholkularitza, irizpen eta erabakien ziurtagiriak ematea.

    6. Kudeaketak eta kontrolak egitea, Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeko kideei txandaka ponentziak eta txostenak esleitzeko, eta izendatutako txostengileak aurkezpena epean egiteko.

    7. Espedienteen laburpen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR