2/2013 EBAZPENA, urtarrilaren 2koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko errektoreak emana. Haren bidez 'Proyecto Centro de Autenticación Biomédica, CAB' IEBB (OTRI) kontratua garatzeko ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaprobetarako deia egiten da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Humberto Bustince Solak, Unibertsitateko katedradunak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Automatika eta Konputazio Sailari atxikiak eta "Proyecto Centro de Autenticación Biomédica, CAB" IEBB (OTRI) kontratuaren arduradunak, proiektu laguntzaile gisa kontratu hori garatzeko ikertzaileak kontratatzeko hautaprobetarako deia egiteko eskatzen du.

Ikusirik Langileen Kudeaketa Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Kudeatzaileak proposatuta.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.-Hautaprobetarako deia egitea "Proyecto Centro de Autenticación Biomédica, CAB" IEBB (OTRI) kontratua garatzeko ikertzaileen lan kontratazioa egiteko.

Bigarrena.-Onestea hautaproben deialdia arautuko duten oinarriak, Ebazpen honekin batera doazenak, Ebazpenaren parte gisa.

Hirugarrena.-Balioespen Batzordeko kideei eta Ikerketa Zerbitzuko Zuzendaritzari Ebazpen hau igortzea.

Laugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.-Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 2an.-Jarduneko errektorea, Alfonso Carlosena García.

OINARRIAK

  1. -Xedea.

    Lana algoritmo biometrikoak inplementatzean datza.

    Lanpostuaren ezaugarriak eta iraupena:

    Maila profesionala: Proiektu laguntzailea.

    Iraupena: proiektua bukatu arte, 2014/05/08an.

    Langileen Estatutuari buruzko Legea garatzen duen 1998ko abenduaren 18ko 2720/1998 Errege Dekretuaren Testu Bateratuaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat, iraupen hori orientatzekoa da, eta iraupena inolaz ere ez da izango proiektua indardun den denbora baino luzeagoa, eta betiere esleitutako diru kopuruak baldintzatuko du, eta, horrenbestez, ikerketa proiektuari lotzen zaion funtsa ez izatea kontratua hutsaltzeko zioa izango da.

    Lanaldi-mota: denbora partziala.

    Diru gehigarriak ordainduko dira proiektuan edo kontratuan ezarritako helburuak betez gero. Gehigarri horiek ordaintzeko, proiektuaren arduradunak ordainketa justifikatzen duen azken txosten bat egin beharko du, eta aurrekontuan diru kopuru nahikoa izan beharko da.

    Unibertsitateei buruzko Lege Organikoko 48. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Langileen Estatutuko 15. artikuluak ezarritako obra edo zerbitzu zehatzeko kontratu modalitatearen bidez egingo da kontratazioa.

  2. -Parte hartzeko baldintzak.

    2.1. Hautaprobetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Espainiako herritarra izatea edo Europar...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR