532/2002 FORU AGINDUA, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana. Honen bidez onesten da 'Irakasleen Prestakuntza Jardueretarako Banakako Laguntza Ekonomikoen Deialdia', 2002/2003 ikasturteari dagokiona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuko zuzendariaren txosten batek aditzera ematen du komenigarria dela ikastetxe publiko nahiz pribatu itunduetako irakasleei prestakuntza jarduerak egin ditzaten dirulaguntzak eskaintzea, jarduera horiek, beren izaera, berezitasun edo bestelako arrazoiengatik, Irakasleak Prestatzeko 2002/2003 ikasturterako Plangintzan sarturik ez badaude eta betiere Nafarroako hezkuntza eskaintzaren kalitatea hobetzeko baliagarri baldin badira.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta Gobernua arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.c) eta d) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Irakasleen Prestakuntza Jardueretarako Banakako Laguntza Ekonomikoen deialdia, 2002-2003 ikasturteari dagokiona eta Eranskin gisa agertzen dena, onestea.

  2. Foru Agindu hau eta bere eranskinetan agertzen den deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

  3. Aipatu deialdia bideratzeko gehienez ere 18.000 euroko gastua baimentzea, 2003. urterako Aurrekontuko "Irakasleen prestakuntza jarduerak" izeneko kontusailaren kargura, aurrekontu horretan krediturik baldin badago.

  4. Foru Agindu hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera eta ondoko hauei igortzea: Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntza zuzendari nagusiari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendariari, Inbertsio Zerbitzuko zuzendariari, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariari, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuko zuzendariari, Euskara Zerbitzuko zuzendariari, Lanbide Heziketa eta Enpresaren Atalera, Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera, Irakasleen Hobekuntzako Atalera eta Irakasleentzako Laguntza Zentroen Unitate Teknikora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hamabian._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

    E R A N S K I N A

    Deialdia, Irakasleen Prestakuntza Jardueretarako Banakako Laguntza Ekonomikoena, 2002/2003 ikasturteari dagokiona

    Lehenbizikoa._1. Irakasleek prestakuntza jardueretan parte hartzeko banakako laguntza ekonomikoak horretarako dauden kredituen arabera emanen dira, eta ondoko mota hauetakoak izanen dira:

    A modalitatea: hitzaldi, biltzar, ikastaro, mintegi eta antzekoetarako. Espainian egiten direnak. Gehieneko laguntza: 541 euro.

    B modalitatea: hitzaldi, biltzar, ikastaro, mintegi eta antzekoetarako. Atzerrian egiten direnak. Gehieneko laguntza: 962 euro.

  5. Laguntza hauen xede diren jarduerak, bederatzigarren oinarrian aipatuko den Batzordearen aburuz haien kalitatea eta egokitasuna bermatzen duten organismo zein erakundeek antolatuak izan behar dute, eta unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetako irakasleek beren lanbidean hobeki prestatzera zuzenduak.

    Bigarrena._Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira ondoko jarduera hauek:

    1. Maisu-maistren Kidegoko irakasleendako espezializazio ikastaroak, Bigarren Hezkuntzako irakasleek edo Lanbide Heziketako irakasle teknikoek Irakasgaitasun Ziurtagiria lortzeko diren ikastaroak, baita 2002/2003 Ikasturterako Irakasleen Prestakuntza Plana garatzeko Irakasleen Hobekuntzako Atalak eta Irakasleentzako Laguntza Zentroek antolatutako prestakuntza jarduerak ere.

    2. Master, graduatu ondoko, doktoretzako ikastaroak eta unbertsitateko ikasketak. Arau horretatik at geldituko dira unibertsitatez kanpoko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR