179/2014 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez, ezartzen da zer sistemaren bidez izendatuko diren Ehizako Aholku Batzordean tokiko ehiztari elkarteetako ordezkariak, hain zuzen ere ehiza barrutiak zuzeneko esleipen bidez hartu dituzten elkarteetakoak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Maiatzaren 3ko 144/1993 Foru Dekretuaren bidez Ehizako Aholku Batzordea sortu zen, tokiko ehiztari elkarteen parte-hartze sozialerako organo gisa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren jardueran parte hartzeko, ehizaren arloan.

Urtarrilaren 22ko 45/1996 Foru Dekretuaren bidez, aipatutako maiatzaren 3ko 144/1993 Dekretuaren 3. artikulua aldatu zen, eta xedatu zen, b) atalean, Ehizako Aholku Batzordean izanen zirela, besteak beste, zuzeneko esleipen bidez ehiza barrutiak hartu dituzten tokiko ehiztari elkarteen bederatzi ordezkari. Halaber, xedatu zen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emandako eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako foru agindu bidez ezarriko zela horiek izendatzeko modua.

2002. urtean izendatu ziren tokiko ehiza elkarteetako bederatzi ordezkariak, eta, behin batzordeko kide izateko indarraldia bukaturik, bidezkoa da hauteskunde berrietarako deia egitea. Horretarako, izendatzeko sistema ezarri behar da.

Horrenbestez, eta Ehizako Aholku Batzordea sortzen duen maiatzaren 3ko 144/1993 Foru Dekretuak (urtarrilaren 22ko 45/1996 Foru Dekretuaren bidez aldatua) ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Ezartzea zer sistemaren bidez izendatuko diren Ehizako Aholku Batzordean tokiko ehiztari elkarteetako ordezkariak, hain zuzen ere ehiza barrutiak zuzeneko esleipen bidez hartu dituzten elkarteetakoak. Foru agindu honen eranskinean ezarritakoa izanen da sistema.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Indarra hartzea

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko ekainaren 17an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.

ERANSKINA

Ehizako Aholku Batzordean tokiko ehiztari elkarteetako ordezkariak aukeratzeko prozedura

1.–Irizpideak.

Aukeraketa egiteko, kontuan hartuko dira lurraldearekin eta ehiztarien elkarte bakoitzaren ordezkaritza mailarekin lotutako irizpideak.

Nafarroa bederatzi mugape edo zatitan banatu da, eta tokiko ehiztarien elkarteak multzokatu, bakoitzaren atxikimendu geografikoaren arabera.

Tokiko ehiztari elkarteen lehendakariek bakarrik emanen dute botoa.

2.–Prozedura.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, mugape bakoitzerako, ehiztarien elkarteen zerrenda bat prestatuko du, lehendakariaren izenarekin, eta elkarte bakoitzari bidaliko zaio.

Elkarteek eta lehendakariek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR