439/2002 FORU AGINDUA, irailaren 10ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Iruñeko 'Ave María II' Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren berariazko izena aldatu eta 'Patxi Larrainzar' izena onesten duena. Aldi berean, 'Ave María I' ikastetxeak berriz 'Ave María' izena hartuko du.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Iruñeko "Ave María" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren Eskola Kontseiluak erabaki du ikastetxearen berariazko izen ofiziala aldatzeko proposamena egitea, hots, "Ave María II" izenaren ordez "Patxi Larrainzar" izen berariazkoa ematea. "Ave María II" izena behin-behinekoz paratu zitzaion "Ave María " ikastetxetik bereizi zelarik, eta azken honek, behin-behinekoz, "Ave María I" izena hartu zuen.

Iruñeko Udalaren Alkatetzak izen hori onesteko hartu duen erabakia ikusirik.

Ikusirik, izen aldaketa dela medio, ez dela beharrezkoa lehenagoko "Ave María" ikastetxeak "I" zenbakia eramatea, orain izen hori duen ikastetxe bakarra baita.

Ikusirik, halaber, "Ave María I" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoko Eskola Kontseiluak "Ave María II" ikastetxeari izena aldatzearekin batera haien ikastetxea berriz ere "Ave María" izan dadin eskatu duela.

Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako eskola publikoen, Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen Erregelamendu Organikoa onetsi zuen otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretuaren 4. artikuluak ezarritakoaren indarrez (martxoaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2.c) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Iruñeko "Ave María II" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari (ikastetxearen kodea: 31009081) "Patxi Larrainzar" berariazko izen ofiziala ematea; hortaz, hemendik aurrera ikastetxearen izen osoa hauxe izanen da: "Patxi Larrainzar" Haur...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR