193/2008 FORU AGINDUA, uztailaren 4koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Itzako Arau Subsidiarioak Saratsateko UE 13.8 eta UE 13.9 exekuzio unitateetan aldatzeko espedientea behin betikoz onesten duena. David Osinaga Cobos jaunak eta bestek sustatu dute.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Itzako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezko da behin betiko onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Itzako Arau Subsidiarioak Saratsateko UE 13.8 eta UE 13.9 exekuzio unitateetan aldatzeko espedientea behin betikoz onestea. David Osinaga Cobos jaunak eta bestek sustatu dute.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean. Onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik bi hilabeteko epean.

    Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR