183/2009 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 'Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena' 296 eredua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 28.1 artikuluak dio, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordainarazteko orduan, Nafarroako Foru Komunitateak, unean-unean Estatuak ezarrita dituen arauekin alderatuta, funtsez eta formaz berdinak diren arauak aplikatuko dituela. Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitorpena eta ordainketak egiteko ereduak onesten ahalko ditu, gutxienez ere araubide erkideko lurraldeko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean ordaintzeko epeak finkatzen ahalko ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik asko bereiziko ez direnak.

Martxoaren 5eko Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren 31. artikuluak ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren menpeko errentengatik atxikipenak eta konturako sarrerak egiteko betebehar generikoa arautzen du, zerga horren zergadunek establezimendu iraunkorrik izan gabe lortutako errentak direnean, eta 2. eta 4. idatz-zatietan zehazten da atxikipen horren zenbatekoa. Oro har, zergaren kuotaren antzekoa izanen da. Era berean, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren 31. artikuluaren 1. idatz-zatian eta 53. artikuluaren 1. idatz-zatian, foru agindu honek aipatzen dituen errentei dagokienez, atxikipenak egin behar dituzten subjektuentzako arau-esparrua finkatzen da.

Establezimendu iraunkorrik ez duten ez-egoiliarrek lortutako errenten gaineko zergaren konturako ordainketen araubideko erregelamenduzko arauak Ez-egoiliarren Errenten gaineko Zergaren Erregelamenduaren III. kapituluaren 2. atalean biltzen dira. Erregelamendu hori uztailaren 30eko 1776/2004 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen.

Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren 31.5 artikuluan eta zerga horren Erregelamenduaren 15. artikuluan ezartzen da atxikipena edo konturako sarrera egin beharra duenak atxikitako diru kopuruen edo egindako konturako sarreren aitorpena aurkeztu beharko duela, eta diru zenbateko hori Altxorrean sartu beharko duela; bestela, horrelakorik egin ez badu, aitorpen negatiboa aurkeztu beharra izanen du. Horrez gainera, egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena aurkeztu beharra du.

Otsailaren 15eko 26/2000 Foru Aginduaren bidez, egindako atxikipenen eta sarreren urteko laburpena aurkezteko 296 ereduak onetsi ziren, pezetatakoa eta eurotakoa, establezimendu iraunkorrik ez duten zergadunek ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari lotutako errentei dagozkienak.

Gero, abenduaren 23ko 429/2004 Foru Aginduaren bidez 26/2000 Foru Agindua aldatu zen, 296 eredua egokitzeko zerga administrazioari informazio gehigarria eman beharrari, hain zuzen, Neurri Fiskalei, Administratiboei eta Arlo Sozialekoei buruzko abenduaren 30eko 62/2003 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriaren hirugarren idatz-zatian aipatzen diren baloreak mailegatzeko eragiketei dagokien informazioa eman beharrari.

Bestalde, 296 eredua eta beste informazio eredu batzuk aurkezteko epea urriaren 10eko 126/2005 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen. Horren ondorioz, urtero, urtarrilaren 1etik 31ra bitarteko epean aurkeztu behar da aurre-aurreko urtean egindako eragiketei buruzko informazioa.

Foru agindu hau onestearekin batera, 296 ereduari buruzko arau guztiak batera jasotzen dira. Gainera, beste herrialde batzuekiko informazio trukea eta ez-egoiliarrak diren zergadunen elkar kontrola errazten da, eta 296 ereduan hartzaileen nortasunari eta helbideari dagozkion datuak jasotzeko eremuak (erregistroak) handitzen dira.

Hori horrela, kontrola eta eraginkortasuna hobetzeko, foru agindu honetan bildutako arauditik kanpo utzi dira ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari eta atxikipenak eta konturako sarrerak egiteko sistemari lotutako errenta batzuk, establezimendu iraunkorrik ez duten zergadunek lortuak. Batetik, inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio edo partaidetzen eskualdaketa edo itzulketen ondoriozko errentak, horiei dagokienez, tributudunek informazio arloko betebeharrak batera bete ahal izatea errazteko, berariaz arautu baita akzio eta partaidetza horien gaineko informazio guztia, zerga ondorioetarako eragina duena, 187 ereduan ematea, bazkidea edo partaidea den kontuan hartu gabe.

Bestalde, aparte utzi da establezimendu iraunkorrik ez duten ez-egoiliarrei ondasun higiezinak erosten dizkietenek egin beharreko atxikipena edo konturako sarrera, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren 25. artikuluko 2. idatz-zatian aurreikusia eta Zergaren Erregelamenduaren 14. artikuluan garatua dagoena, izan ere, haren ezaugarriak direla-eta, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren 31. artikuluan atxikipenak eta sarrerak egiteko sistemaz bestelakoa da. Horrenbestez, atxikipena edo konturako sarrera orain arte bezala eginen da, 211 eredua erabiliz.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez erregula dezan zergadunek eta entitateek zein kasutan eta baldintzatan erabil ditzaketen baliabide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak aurkezteko.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. 296 eredua onestea.

  2. "Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena" 296 eredua onesten da. Eredu hori foru agindu honen I. eranskinean ageri da.

  3. 296 ereduak honako hauek ditu:

    1. Laburpen-orria, bi ale dituena, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat.

    2. Barneko orriak, hartzaileen izenen zerrenda azalduko dutenak; horietako bakoitzak bi ale izanen ditu, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat.

  4. artikulua. 296 eredua aurkezteko moduak.

    Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari lotutako errentengatik, zerga horretako zergadunek, establezimendu iraunkorrik ez dutenek, egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena, 296 eredua, irizpide hauei jarraikiz aurkeztuko da:

  5. Hartzaileen 15 erregistro baino gehiago dituzten aitorpenak eta Neurri Fiskalei, Administratiboei eta Arlo Sozialekoei buruzko abenduaren 30eko 62/1996 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriaren hirugarren idatz-zatian aipatzen diren baloreak mailegatzeko eragiketei dagokien informazioa jasotzen dutenak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrietan aurkeztuko dira, foru agindu honen II. eranskinean ezarritako erregistroen diseinuen arabera.

  6. Aurreko 1. idatz-zatian sartzen ez diren aitorpenak, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrietan, foru agindu honen II. eranskinean ezarritako erregistroen diseinuen arabera, aurkez daitezke, edo paper inprimatuan, foru agindu honen I. eranskinean ezarritako ereduaren arabera, zergadunak nahi duen bezala.

  7. artikulua. 296 eredua aurkeztera behartuta daudenak.

    Bat. Urteko 296 aitorpena Nafarroako Zerga Ogasunean aurkeztera behartuak daudenak hauek dira: Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoaren arabera, atxikipenak edo konturako sarrerak Nafarroari badagozkio, atxikipena edo konturako sarrera egin beharra duten subjektu pasiboak, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 11. artikuluan aipatzen direnak, salbu eta inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzeko akzioen edo partaidetzen eskualdaketa edo itzulketetan atxikipenak edo konturako sarrerak egin beharra duten subjektuak badira, horiek urteko aitorpen berariazkoa eginen dute eta.

    Bi. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 15. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritakoarekin bat, urteko aitorpena aurkeztu beharra dute, orobat, atxikipena edo konturako sarrera egin beharra duten errentak besteren kontura ordaintzen dituzten entitateek eta baloreen errenten gordailuzainak diren edo horrelakoak kudeatzen dituzten entitateek, Espainian helbide, egoitza edo ordezkaritza bat baldin badute.

  8. artikulua. Hartzaileen zerrendaren edukia.

    Zergaren Erregelamenduaren 15. artikuluko 2. idatz-zatian ezarrita dagoen hartzaileen izenen zerrenda 296 ereduko barreneko orrietan emanen da edo, hala badagokio, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian dagozkion erregistroen bidez.

    Atxikipena edo konturako sarrera egin beharra duten aitortzaileen kasuan, zergari lotutako errenten hartzaileen datuak jasoko dira zerrenda horretan, errenta horiengatik atxikipenak edo konturako sarrerak egin badituzte edo, atxikipenik edo konturako sarrerarik egitea behar ez badute ere, atxikipenen aitorpen negatiboa aurkeztea beharrezkoa bada, eta betiere aitortzaileek ordaindutako errentei dagokienez.

    Urteko laburpenean ez dira sartuko atxikipenen aitorpen negatiboa aurkeztu beharrik ez duten errenten hartzaileak, errenta horiek honelakoak badira:

  9. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Testu Bateginaren 14.1.a) artikuluan aipatzen diren errentak.

  10. Establezimendu iraunkorrik ez duten pertsona fisiko edo entitate ez-egoiliarrek Espainian jaulkitako baloreetatik datozen errentak, ordaintzeko agente gisa edo baloreak jaulki edo eskualdatzeko lanetan bitartekari gisa jarduten duten finantza erakundeen egoitza zeinahi delarik ere.

  11. Zerga honen zergadunei ordaintzen zaizkien ez-egoiliarren kontuen etekinak, salbu eta ordainketa Espainiako lurraldean dagoen establezimendu iraunkor bati egiten badio Espainiako Bankuak edo atzerriko eskualdaketa ekonomikoen gaineko araudian aipatzen diren entitate erregistratuetatik batek.

  12. Estatuko eta autonomia erkidegoetako zorraren interesak, idatzoharretakoak, horiek ordaintzeko edo atxikipenak itzultzeko prozedura berezi bati lotuak baitaude.

  13. Atxikipenak eta konturako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR