427/1996 FORU DEKRETUA, irailaren 30ekoa, Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 46. artikuluak ezartzen duenez, departamentuen egituraren aldaketa Gobernuak onetsi beharko du Foru Dekretuaren bitartez.

Abuztuaren 3ko 184/1995 Foru Dekretuak ezarri zuen Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa eta ondotik hein bateko aldaketa zenbait egin zaio.

Foru Dekretu honen xedea da Departamentuaren egitura legezko testu bakarrean bategitea, atalen maila arte; horrekin batera, aurreko arauetatik ateratako beharrek eskaturiko egokitzapenak egin dira.

Horrenbertzez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. 1. Ekonomi eta Ogasun Departamentua, bere titularraren zuzendaritzaren menpean, zerbitzu hauetan egituratu da:

      -Ekonomia.

      -Kontuhartzea eta Kontabilitatea.

      -Ondarea.

      -Aurrekontuak eta Diruzaintza.

      -Estatistika.

      -Kanpo Ekintza.

      -Ogasuna Kudeatzea.

      -Tributuak.

      -Tributu Ikuskapena.

      -Lurralde Aberastasuna.

      -Dirubilketa.

      -Zerga arloa.

      -Idazkaritza Teknikoa.

    2. Ekonomi Zerbitzua, Kontuhartze eta Kontabilitatekoa, Ondarekoa, Aurrekontu eta Diruzaintzakoa, Estatistikakoa eta Kanpo Ekintzakoa Ekonomi Zuzendaritza Nagusian sartu dira.

    3. Ogasuna Kudeatzeko Zerbitzua, Tributuena, Tributu Ikuskapenerakoa, Lurralde Aberastasunarena, Dirubilketakoa eta Zerga arlokoa Ogasun Zuzendaritza Nagusian sartu dira.

    4. Departamentuko Idazkaritza Teknikoa haren titularrari atxiki zaizkio.

  2. KAPITULUA

    Ekonomi Zuzendaritza Nagusia

    LEHEN SEKZIOA

    Zuzendaritza Nagusiaren eginkizunak

    1. artikulua. Ekonomi Zuzendaritza Nagusiak eginkizun hauek beteko ditu:

      -Zuzendaritza Nagusia osatzen duten zerbitzuen burutza nagusia.

      -Zerbitzu horien jarduera bultzatu eta koordinatzea.

      -Kontseilariak bere esku uzten dituenak.

      -Indarra duten xedapenek bere gain uzten dituzten gainerako ahalmen, onurabide eta eginkizunak.

      BIGARREN SEKZIOA

      Zerbitzuen eginkizunak

    2. artikulua. Ekonomi Zerbitzuak eginkizun hauek beteko ditu:

      -Analisi ekonomikoak egitea.

      -Foru Komunitateko sektore publikoaren jarduera ekonomikoaren plangintza eta programazioa, Nafarroako Gobernuak ezartzen duen moduan.

      -Eskualde-politikarekin eta Estatuko eta Europako Batasuneko bertze politika ekonomiko batzuekin koordinatzea.

      -Hitzarmen Ekonomikoari lotutako diru mugimenduez arduratu eta horiek kontrolatzea.

      -Estatuarekiko koordinazio ekonomikoa, nor bere eskumeneko esparruetan, Nafarroako Gobernuaren bertze organo batzuek gai honetan dauzkaketenak deusetan ere galarazi gabe.

      -Politika eta programa publikoei jarraipena egitea, aztertzea eta ebaluatzea.

      -Indarra duten xedapenek bere gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

    3. artikulua. Kontuhartze eta Kontabilitate Zerbitzuak eginkizun hauek beteko ditu:

      -Eskubide zein eginbehar ekonomikoak sor litzaketen egintza, agiri eta espediente guztien kontu hartzea, baita diru mugimenduak eta Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomo administratiboen baloreenak ere.

      -Arau bidezko garapenerako proposamenak eta kontuhartzearen nahiz kontrolaren arloko prozedurak prestatzea.

      -Departamentuetako kontuhartzailetza eskuordetuen jarduketen koordinazioa.

      -Foru Komunitateko Administrazioaren, haren erakunde autonomoen eta Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1988 Foru Legearen 4 eta 5. artikuluetan aipatzen diren erakunde eta sozietateen finantzak kontrolatzea.

      -Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1988 Foru Legeak Kontuhartzailetza Nagusiari ematen dizkion eginkizunak betetzea.

      -Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen kontabilitate publikoa antolatzea.

      -Nafarroako Kontu Orokorrak prestatzea.

      -Indarra duten xedapenek bere gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

    4. artikulua. Ondare Zerbitzuak eginkizun hauek beteko ditu:

      -Foru Komunitatearen ondare-ondasunak eta ondare-etekinak eskuratu, bertzerendu, kudeatu eta zaintzea.

      -Sozietate eta enpresetako partaide den aldetik, Foru Komunitateari dagozkion eskubideak kudeatu eta kontrolatzea.

      -Foru Komunitateko Administrazioak bertze organo eskudunekin lankidetzan emandako berme eta abalak tramitatu, kontrolatu eta jarraitzea.

      -Kontratazio Administratiboaren Batzordeko idazkaritzari dagozkionak.

      -Kontratazio publikoaren arloko koordinazio, aholkularitza eta kontrola.

      -Foru Komunitateko Administrazioaren higiezinen politikarako planak erredaktatu, kudeatu eta gainbegiratzea.

      -Indarra duten xedapenek bere gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

    5. artikulua. Aurrekontu eta Diruzaintza Zerbitzuak eginkizun hauek beteko ditu:

      -Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektuak prestatzeko koordinazio lana egitea.

      -Nafarroako Aurrekontu Orokorren jarraibide teknikoak prestatzea.

      -Nafarroako Aurrekontu Orokorren proiektuari eransten zaizkion agiriak prestatzea.

      -Nafarroako Aurrekontu Orokorrak eta aurrekontuen arloko xedapenak betetzen diren begiratu eta bete daitezen bultzatzea.

      -Departamentuen esku, beraien aurrekontuen gainean izaera orokorrez utzitako eginkizun arruntak.

      -Ordainketak egitea, eskudun organoek ezartzen duten arautegiari jarraikiz.

      -Nafarroako Zor Publikoa eta bertze mailegu batzuk administratzea eta horien jaulkipenean parte hartzea gainerako organo eskudunekin.

      -Foru Komunitateko Diruzaintzaren fondo likidoak kudeatzea.

      -Diruzaintzak aurrekontualdian izan ditzakeen beharrak kalkulatzea.

      -Hirugarrenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari mailegatutako abal eta bertze berme batzuk gordailatu, kontrolatu eta haiei jarraipena egitea.

      -Urte anitzetarako inbertsio publikoen programak prestatzen parte hartzea.

      -Foru Komunitateko Administrazioari dagokion finantza arloko politika, oro har, bai haren beraren finantzazio aferetan, bai haren eskumenak bertze entitate batzuetan erabiltzeari buruzkoan.

      -Estatuko eta Europako Batasuneko finantza politikekin koordinatzea.

      -Indarra duten xedapenek bere gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

    6. artikulua. Estatistika Zerbitzuak eginkizun hauek beteko ditu:

      -Nafarroarendako interesa duen jarduera estatistiko publikoa bultzatu, zuzendu eta koordinatzea.

      -Kontzeptu, definizio, sailkapen, nomenklatura eta kodeen gaineko proposamenak prestatzea, datuak sailkatu eta emaitzak aurkezteko, datu eta emaitza horiek Nafarroako jarduera estatistikoan erabil daitezen bultzatzeko eta koordinazio metodologikoa toki erakundeen, komunitate autonomoen, Estatuko Administrazio Orokorraren, Europako Batasunaren eta bertze erakunde batzuen jarduera estatistikoarekin batera bultzatzea.

      -Aginduko dizkioten eragiketa estatistikoak egitea, baita bertze organo estatistikoekin batera lankidetzako akordioen ondorioz egin daitezkeenak ere.

      -Estatistika demografiko, ekonomiko eta sozialen sistema integratuak diseinatu eta inplementatzea.

      -Unitate estatistikoen direktorioak prestatzea eta zentsuko eragiketak egitea, lurraldearen, biztanleriaren, etxebizitzen eta jarduera ekonomikoen gaineko informazioaren esparru eta parametro oinarrizkoak sortu eta eguneratuak mantentzeko beharrezkoak direnak.

      -Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkari izatea estatistika arloan adituak diren udal, autonomi, estatu eta nazioarteko unitate eta erakunde autonomoekin izan beharreko harremanetan.

      -Foru Komunitateko Administrazioaren jarduera estatistikoan sekretu estatistikoa gordetzea eta horren errespetuaren gaineko kontrola izatea.

      -Nafarroari dagozkion estatistikak zabaltzea.

      -Indarra duten xedapenek bere gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

    7. artikulua. Kanpo Ekintza Zerbitzuak eginkizun hauek beteko ditu:

      -Eskualde eta herrialdez gaindiko politikei jarraipena egitea.

      -Foru Komunitateko Administrazioak burututako proiektu eta jardueretako edo Nafarroarendako interesa dutenetarako, herrialdez gaindiko erakundeetatik heldu den kanpo finantzaketa lortzea.

      -Nazioarteko edo eskualde arteko lankidetza ekonomikorako ekinbideak bideratzea.

      -Foru Komunitateko Administrazioaren unitate organikoak koordinatzea, herrialdez gaindiko erakundeetatik heldu den finantzaketa lortzeko asmoz.

      -Nafarroako Gobernuak parte hartzen duen foroetan erakunde mailako ordezkaritzari laguntza teknikoa ematea.

      -Foru Komunitatearen esparruan Europako Batasuneko ekinbideak koordinatu, kontrolatu, haiei jarraipena egin eta ebaluatzea.

      -Indarra duten xedapenek bere gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

      HIRUGARREN SEKZIOA

      Zerbitzuen egitura eta atalen eginkizunak

    8. artikulua. Ekonomi Zerbitzua atal hauetan egituratu da:

      1. Analisia eta Egoera Ekonomikoa.

      2. Programazio Ekonomikoa.

    9. artikulua. Kontuhartze eta Kontabilitate Zerbitzua atal hauetan egituratu da:

      1. Kontuhartzailetza.

      2. Kontabilitatea.

      3. Auditoretza.

    10. artikulua. Ondare Zerbitzua atal hauetan egituratu da:

      1. Ondarea Kudeatzea.

      2. Kontratazioa eta Aseguruak.

      3. Laguntza Juridikoa eta Arauen Garapena.

    11. artikulua. Aurrekontu eta Diruzaintza Zerbitzua atal hauetan egituratu da:

      1. Aurrekontuak.

      2. Diruzaintza.

      3. Finantza Politika.

    12. artikulua. Estatistika Zerbitzua atal hauetan egituratu da:

      1. Ekoizpen Estatistikoa

      2. Estatistikaren Koordinazio eta Zabalkundea.

    13. artikulua. Kanpo Ekintza Zerbitzua atal hauetan egituratu da:

      1. Europako Batasuneko Programak eta Ekinbideak.

      2. Kanpo Informazioa.

    14. artikulua. Analisien eta Egoera Ekonomikoaren Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

      -Nafarroako egoera ekonomikoaren azterketa eta jarraipena, baita estatuko eta nazioartekoarena ere.

      -Nafarroako egoera ekonomikoaren gaineko analisi eta azterketak egin eta hedatzea.

      -Txosten ekonomikoak prestatzea.

      -Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoari lotutako diru mugimenduez arduratu eta haiek kontrolatzea.

      -Indarra duten xedapenek bere gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

    15. artikulua. Programazio Ekonomikoaren Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

      -Foru Komunitateko sektore publikoaren jarduera ekonomiko eta finantzarioaren plangintza eta programazioa, Nafarroako Gobernuak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR