281/2010 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren egitura organikoa ezartzen duena bulegoen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren azaroaren 4ko 142/2005 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren eta Nafarroako Segurtasun Eskolaren egitura organikoa bulegoen mailan ezarri zen.

Irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi ziren, eta haren egitura organiko berria ezarri zen bere zerbitzu eta atalak finkatuta. Foru dekretu hori urriaren 5eko 71/2009 Foru Dekretuak aldatu zuen eta, ondorioz, zenbait aldaketa izan dira antolaketan eta horiengatik egokitu behar litzateke Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren egitura organikoa gaur egungo esparru organiko eta funtzionalera, bulegoen mailan.

Nafarroako Gobernuak 2009ko irailaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan dauden administrazio unitateak murrizteko agindu zen, eta adierazi Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuetako bakoitzak Nafarroako Gobernuari proposatu behar zizkiola bere egitura organikoan egin beharreko aldaketak. Zehazki, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari 25 unitate organiko kentzea dagokio.

Horregatik, aipatu erabakia betez eta segurtasun juridiko eta argitasun handiagoa izatearren, bidezko da behar den erregulazioa egitea xedapen bakar batean integratuta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren egitura organiko berria bulegoen mailan; aldi berean, antolamendu berri honek ukitzen dituen gaur egungo xedapenak indargabetzen dira.

Hortaz, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren 38. artikuluak emandako ahalmenen arabera,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Kudeaketa Bulegoa.

    Kudeaketa Bulegoak, Institutuaren Kudeatzailetzari atxikita eta Idazkaritza Nagusiaren mende eta begiradapean dela,eginkizun hauek beteko ditu:

    1. Administrazio espedienteak tramitatu eta bultzatzea.

    2. Institutuko obren, hornidurareb eta zerbitzuen kontratuak tramitatu, jarraitu eta kontrolatzea, eta arlo horretan eskumenak dituzten Administrazioko gainerako organoekin koordinatzea.

    3. Institutuaren aurrekontuen kontabilitatea eta aurrekontu orokorra eramatea eta aurrekontua aldatzeko txosten eta proposamenak prestatzea.

    4. Aldian aldiko informazioa kontabilitate eta aurrekontu arloan, gerta daitezkeen desbideratzeak aztertuta.

    5. Ondasun eta materialen inbentarioa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR