38/2009 FORU DEKRETUA, apirilaren 20koa, kirol instalazio eta ekipamenduen oinarrizko betebeharrak eta segurtasun neurriak arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kirolari buruzko 10/1999 Legearen arauzko esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko kirol instituzioen segurtasuna hobetzea aipatu zen premiazko eskari gisa. Horretarako uztailaren 15eko 272/1996 Foru Dekretua onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko, kirol departamentuak erabiltzeko behar diren segurtasun neurriak arautu zituena.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak xedatzen duenez, erabilera publikoko kirol instalazioen foru legean ezarririko arauen mende ez ezik, ikuskizun pubikoen eta josteta jardueren arloan erabilera publikoko kirol instalazioei dagozkion orotariko eta sektoreko arautegien mende ere badira eta ingurumena babesteko jarduera sailkatuei buruzko arautegiaren mende ere bai.

Foru legeak instalazio horietako sarbideen kontrola ere du hizpide, kirolarien eta publikoaren segurtasuna eta babesa sustatzeko, eta Nafarroako kirol instalazioen errolda ere bai.

Legeria horrek oinarrizko betebeharrak sortzeko bide ematen du, erabilera publikoko kirol instalazioak eraikitzeko, eta kirol ekipamenduen segurtasuneko gutxieneko baldintzak ere bai, kirol ekipamendu publiko eta pribatuak homologatu eta normalizatzeko, Estatuan eta Europan ematen diren gutxieneko baldintzak deusetan galarazi gabe.

Beste alde batetik, kirol instalazioek arazo ezberdinak dituzte, bai tipologiari -diseinuei eta behar bezalako eraikuntzari eragiten diena- bai kirol ekipamenduen segurtasunari -material eta instalazio ezberdinei eragiten diena- dagokienez. Hori dela eta, irtenbide tekniko ezberdinak onar ditzaketen helburuak planteatu behar dira.

Horregatik guztiarengatik, kirol instalazio publikoen tipologia eta gutxieneko teknika nahiz kirol baldintzak, eta segurtasuna, kirola egitean, ardatz hauen inguruan mugitzen dira:

  1. Lehenbizikoz, kirol instalazio publikoen tipologiari eta gutxieneko teknika nahiz kirol baldintzeei dagokienez, haien diseinuaren eta eraikuntzaren gaineko bermea ziurtatzea kirola egitean.

  2. Bigarrenik, behar bezalako instalazioak bermatzen dituzten neurri eta eskakizunei dagokienez, mantentze-lanak eta ekipamenduen segurtasuna, kirola egitean, titulartasun publiko eta pribatuko kirol instalazio publikoei aplikatzen ahal zaizkienak, zeharkako eragina izateko materialak eta ekipoak fabrikatu eta merkaturatzeko jarraibideetan.

    Lortu nahi den helburu nagusietako bat da titulartasun publikoko zein pribatuko kirol ekipamendu publikoak UNE (Espainiako Arau Batzuk) edo UNE-EN (Espainiako Arau Batzuk, Europako Arauetara Egokituak) arauetan kirol ekipamenduei buruz ezarritako normalizazioko eta homologazioko gutxieneko arauak betetzea, kirola modu seguruan egiten laguntzeko.

  3. Azkenik, aipatzekoa da Nafarroako Kirol Instalazioen eta Ekipemenduen Segurtasunerako Batzordea sortu dela. Kide anitzeko organo bat da, aholkularitzarako eginkizun administratiboak beretu dituena, kirol praktika seguru baterako.

    Nafarroako Konseilariak, 2009ko martxoaren 30ean, aldeko txostena egin dio foru dekretu honi, uste baitu legeriarekin bat datorrela.

    Horiek horrela, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko apirilaren 20an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

    DEKRETATZEN DUT:

    1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Foru dekretu honen xedea da kirol instalazioen tipologia eta horiek eraikitzeko beharrezko teknika nahiz kirol baldintzak, kirol instalazioak eta ekipamenduak erabiltzeko hartu beharreko gutxieneko segurtasun betekizunak eta Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Instalazioen eta Ekipamenduen Segurtasunerako Batzordearen eraketa arautzea.

    2. artikulua. Helburuak.

      Hona hemen foru dekretuaren helburuak:

  4. Kirola egiteko teknika nahiz kirol baldintza egokiak biltzen dituzten kirol instalazioak egitea, gutxieneko segurtasun parametro batzuei jarraikiz.

  5. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR