1010/1996 FORU AGINDUA, irailaren 17koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, 1997ko denboraldian baso jabeei mendi lanetarako dirulaguntzak emateko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako baso ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legeak eta hori garatzen duen Mendien Erregelamenduak, otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, baso jabeei mendi lanetarako eman beharreko dirulaguntzak ezartzen dituzte. Zenbait kasutan mendi katalogatuetako lanak eta katalogatuta ez daudenetakoak bereizten dira, eta dirulaguntza bereziak eta lehentasunak ezartzen programa komunitarioetan sartzen diren lanetarako.

Xedapen horiek indarra hartu zutenetik igaro den denborak komenigarri egiten du mendi jabeendako dirulaguntzak berrikustea, xedapen bakar batean biltzea eta zehaztea, kontuan harturik, gainera, Europako Batasuneko dagokion Programa Operatiboan agertzen diren aurreikuspenak, zeren eta mendi jabeen finantzaziorako ekarpen komunitarioak Nafarroako Gobernuak kudeatzen baititu.

Ikusirik Natura Zaintzeko Zerbitzuaren proposamena eta Ekonomi eta Ogasuneko Kontuhartzailetza Eskuordetuaren adostasuna, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/83 Foru Legearen 36.2 artikuluko c) eta d) idazatiek ematen dizkidaten eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. 1997ko denboraldian baso jabeei mendi lanetarako dirulaguntzak emateko deialdia onestea.

  2. Deialdia arautuko duten oinarriak onestea. Foru Agindu honen Eraskinean ikus daitezke.

  3. Dirulaguntza hauetarako gastu orokorra eta finantzazioa 1997ko Gastuen Aurrekontuan horri dagozkion kontusailetan eskuragai dagoena izango da.

  4. Deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko ohiko egunkarietan argitaratzea.

  5. Honako Foru Agindua igortzea Natura Zaintzeko Zerbitzura, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Kontuhartzailetza Eskuordetura eta Departamentu honetako Kontrol Administratiboaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren hamazazpian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Javier del Castillo Bandrés.

    1. ERASKINA

    Baso jabeei mendi lanetarako dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak

    Lehenengoa.-Helburua.

    Deialdiaren helburua da baso jabeei dirulaguntzak ematea Nafarroako mendietan honako jarduerak burutzeko:

    1. Mendiaren kudeaketa sostengarria: baso lanak, basoko azpiegiturak, beste ondasun batzuen produkzio naturalerako gaitasuna hobetzea, baso berritzeak eta baso elkarteak.

    2. Uraren kalitatea zaindu eta hobetzea.

    3. Lurzoruaren kalitatea zaindu eta hobetzea.

    4. Basoko ekosistemaren bioaniztasuna zaindu eta hobetzea.

    5. Basoetako paisajearen eta aisiaren arloa zaindu eta hobetzea.

      Foru Agindu honetako dirulaguntzak ezin izango zaizkie aplikatu Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak mendi katalogatuen hobekuntzarako ezartzen duen planean aurreikusitako inbertsioei, ustiapenak baimentzean, inbertsio horien balioa ez delarik izango delako ustiapenen zenbatekoaren % 20tik beherakoa, Mendien arloan indarra duen Erregelamenduko 101. artikuluan xedatutakoaren arabera.

      Bigarrena-Onuradunak.

      Deialdi honetan aurreikusitako jarduketen onuradun izan ahalko dira Nafarroan dauden mendien jabeak, edozein dela horien jabetza erregimena, publikoa zein pribatua.

      Hirugarrena.-Dirulaguntza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR