158/1996 FORU AGINDUA, azaroaren 13koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Departamentuaren egitura organikoa Bulegoen mailan osatzen duena.

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Ingurugiro eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiek zenbait programa eta proiektu garatzeko asmoa dutenez eta horien garapen zuzen eta eraginkorrak eskatzen duen espezializazio maila kontuan harturik, beharrezkoa da Departamentuaren egitura organikoa osatzea bi bulego berri sortuz. Bulego horiek sortzeko bada nahikoa arrazoi eta, horrela, programa horietako batzuekin zuzenean lotuta dauden eginkizun eta zereginen ardura izango dute.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 50.2 artikuluak emandako gaikuntzaz baliatuz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Ingurugiro eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiei zuzenean eta hurrenez hurren atxikiak honako bulego hauek sortu dira: Ingurugiro Zuzendaritza Nagusiaren Laguntzako Bulegoa eta Jarduketa Programen Kontrolerako Bulegoa.

  2. artikulua. Ingurugiro Zuzendaritza Nagusiaren Laguntzako Bulegoak eginkizun hauek izango ditu:

    -Ingurugiro zuzendari nagusiaren idazkaritza.

    -Ingurugiro Zuzendaritza Nagusiari dagozkion lanetan laguntza tekniko-administratiboa ematea.

    -Ingurugiro Zuzendaritza Nagusiak ingurugiro arloarekin lotura edo interesa duten entitate, organismo eta erakundeekin dituen harremanen koordinazioa, jarraipena eta kudeaketa.

    -Ingurugiro Zuzendaritza Nagusiaren programa eta proiektuen gauzatzeari jarraipena egiteko sistema informatizatuen definizioa eta mantenimendua.

    -Ingurugiro zuzendari nagusiak bere esku uzten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR