135/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 29koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen Industrien Jarduerak Ingurumenaren aldetik Ikuskatzeko Programa eta 2011. urteko Ikuskapenen Programa betetzeko agintzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industrien emisioei buruz (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak) 2010eko azaroaren 24an emandako 2010/75/EB Zuzentarauak ingurumen ikuskapenei buruzko 23. artikuluan ezartzen duenez, Europar Batasuneko estatuek bermatu egin behar dute instalazio guztiak sartuko direla nazio, eskualde edo toki mailako ingurumen ikuskapenen planen batean, eta plan hori aldian behin berraztertu eta eguneratuko dela.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak, 2001eko apirilaren 4an, gomendio bat eman zuten (2001/331/EE) estatu kideetan ingurumen ikuskapenak egiteko gutxieneko irizpideei buruz; gomendio horretan ezartzen da, ikuskapenen plangintzari dagokionez, ingurumen ikuskapenak aldez aurretik planifikatu behar direla, eta horretarako ingurumen ikuskapenen programa bat edo batzuk ezarri behar direla, estatu kide osoa eta bertan dauden instalazio kontrolatu guztiak barne hartzen dituztenak.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak ezartzen duenez, urte bakoitzeko lehenengo hiruhilekoan Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eskumeneko ingurumen ikuskapenak planifikatu beharko dira. Dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Foru agindu honen bidez, batetik, praktikan jarri nahi dira Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industrien emisioei buruz (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak) 2010eko azaroaren 24an emandako 2010/75/EB Zuzentaraua eta Europako Parlamentuak eta Kontseiluak, 2001eko apirilaren 4an, estatu kideetan ingurumen ikuskapenak egiteko gutxieneko irizpideei buruz eman zuten gomendioa (2001/331/EE); bestetik, 93/2006 Foru Dekretuan industria jarduerak ikuskatzeari buruz ezarritakoa bete nahi da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren Industrien Jarduerak Ingurumenaren aldetik Ikuskatzeko 2011ko Programa onestea. Haren testua foru agindu honen eranskinean dago.

2. Foru agindu hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2011ko martxoaren 29an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

  1. eranskina

Nafarroako Foru Komunitatearen Industrien Jarduerak Ingurumenaren aldetik Ikuskatzeko Programa eta 2011. urteko Ikuskapenen Programa

1.-Sarrera.

Industrien Jarduerak Ingurumenaren aldetik Ikuskatzeko Programa honek bai legearen aginduan bai gizartearen eskari gero eta handiagoan du jatorria. Gizartearen eskaria ez dator GKE eta herritar taldeengandik bakarrik, baizik eta baita ingurumena babestu nahian beren ekoizpen sisteman ingurumen kostuak sartzen dituzten produkzio sektoreetatik ere.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industrien emisioei buruz (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak) 2010eko azaroaren 24an emandako 2010/75/EB Zuzentarauak, halaber, ingurumen ikuskapenetarako baldintzak ezartzen ditu 23. artikuluan.

Zehazki, 23.1 artikuluan Zuzentarauak dio estatu kideek instalazioen ingurumen ikuskapenetarako sistema ezarriko dutela eta, horren barnean, kasuan kasuko instalazioak ingurumenean sortzen dituen ondorio garrantzitsu guztiak aztertuko direla.

Horrez gain, 23.2 artikuluan ezarrita dagoenez, estatu kideek bermatu egin behar dute instalazio guztiak sartuko direla nazio, eskualde edo toki mailako ingurumen ikuskapenen planen batean, eta plan hori aldian behin berraztertu eta, bidezkoa denean, eguneratuko dela.

Bestalde, Europar Batasuneko Parlamentuak eta Kontseiluak 2001eko apirilaren 4ko Gomendioa onetsi zuten, estatu kideetako ingurumen ikuskapenetarako gutxieneko irizpideei buruzkoa. Ikuskapenak gutxieneko irizpide batzuen arabera egitea da gomendio horren helburua. Irizpide horiek erabili beharko dira ikuskapen lanak antolatu, egin, kontrolatu eta argitaratzeko.

Legedia betetzen dela egiaztatzeko eta bete dadin bultzatzeko, urteko ikuskapen programak prestatu beharra adierazten da gomendioan, baita ingurumenaren gaineko eragina zaindu beharra ere, legedia betetzen dela bermatuko duten neurriak hartu beharra erabakitzeko.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak urteko ikuskapen programak egiten ditu 2004az geroztik. Programa horiek Departamentuko bertako langileek bete dituzte, batzuetan kanpoko laguntzaileekin.

Aurreko urteetan bezala, barneko antolakuntza arrazoiengatik, Programak industrien jarduerak soilik hartzen ditu kontuan, kanpoan geratzen dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren baimena edo aldez aurretiko txostena behar duten gainerako jarduerak, eta bereziki abeltzaintza jarduera gehienak eta Ingurumen ukipenetarako baimena behar duten jarduerak. Aurten abeltegi handienak ikuskatuko dira, horrelako jardueren kontrolari ekiteko.

Dokumentu honen helburua Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren irizpideak definitzea da, ikuskatu beharreko jardueren arteko lehentasunak ezartzeari dagokionez; orobat, programa antolatu eta garatzeko oinarriak ezartzea.

1.1. Programaren baliabideak.

Programa gaur egun Ikuskapen, Airearen Kalitate eta Klima Aldaketaren Atalean eskura dauden giza baliabideekin eginen da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR