51/2010 FORU AGINDUA, otsailaren 1ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2010. urtean Nafarroan indarra izanen duen arrantzarako berariazko araudia ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko ehiza eta arrantza baliabideen aprobetxamendua iraunkortasun irizpideen arabera babestu, kontserbatu, sustatu eta antolatzea.

Horri dagokionez, 70. artikuluak xedatzen duenez, arrantza aprobetxamendua antolatzeko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urtero onetsiko ditu aprobetxamendu-gai izan daitezkeen espezieak harrapatzeko debekuei buruzko xedapen orokorrak.

Beraz, espezieen kontserbazioa eta baliabideen aprobetxamenduaren iraunkortasunaren irizpidea dira 2010eko arrantza denboraldirako Nafarroako arrantza baliabideen aprobetxamenduaren plana prestatzeko oinarriak.

Beste denboraldi batzuetan bezala, arrantzari guztientzako argibide gisa ematen dira, eranskinetan, salmonidoen goiko eremuan eta eremu mistoan edo ziprinidoen eremuan sartuta dauden ibai-tarteetako aldeak, bai eta barrutiak dituzten ibai-tarteak ere.

Hori horrela, Arrantzako Batzorde Aholku-emailearen eta Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren txostenak ikusirik,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

    Honako foru agindu honen helburua da 2010. urtean Nafarroan indarra izanen duen arrantzarako berariazko araudia ezartzea.

    1. ATALA

    Espezieak

    2. artikulua. Baimendutako espezieak.

    Nafarroan, 2010eko denboraldian, honako espezie hauen arrantza egonen da baimenduta:

    1. Arrainak:

      Aingira (Anguilla anguilla).Izokina (Salmo salar).Amuarrain arrunta (Salmo trutta).Barboa (Barbus graellsii eta Barbus haasi).Karpa (Cyprinus carpio).Loina (Chondrostoma miegii).Tenka (Tinca tinca).Hondoetako korrokoia (Chelon labrosus).Kolaka (Alosa alosa).Platuxa latza (Platichthys flesus).Ezkalua (Phoxinus phoxinus).Zarboa (Gobio gobio).Amuarrain ortzadarra (Oncorhynchus mykiss).Perka amerikarra edo black-bass (Micropterus salmoides).Urre-arraina (Carassius auratus).Lutxoa (Esox lucius).Katu arraina (Ameiurus melas).Silurua (Silurus glanis).Alburnoa (Alburnus alburnus).b) Ornogabeak:

      Paduretako karramarroa (Procambarus clarkii).Karramarro seinaleduna (Pacifastacus leniusculus).2. ATALA

      Ibaiak eta ibaibideak

      3. artikulua. Uren sailkapena arrantzari dagokionez.

      Araudi honi dagokionez, Nafarroako amuarrain ur eta ibaiak honela banatzen dira: salmonidoen goiko eremua eta salmonidoen eremu mistoa. Salmonidoen goiko eremuan, ibaibideak honela banatzen dira: ibaibide nagusiak eta bigarren mailako ibaibideak. Eremu bakoitzari dagozkion ibaibideen zerrenda foru agindu honen I. eranskinean ezartzen da.

      Ziprinidoen eremua Nafarroako gainerako ibaibideek osatzen dute.

      4. artikulua. Baltsa eta urtegietako urak.

      Arrantza, ur hauetan, tokian tokiko arrantza-eremuko arau berberei lotuta egonen da, salmonidoen urak izan edo ziprinidoen urak izan, salbu eta Esako urtegian, ziprinidoen eremukotzat jotzen baita.

      5. artikulua. Arrantzaren kudeaketari begira eskubide bereziak dituzten urak.

      -Nafarroako Errege Bardeako parke naturalean, arrantza egiteko, bertako arrantza kudeatzeko plan teknikoari jarraituko zaio.

      -Lor aintziran eta Beraiz idoian, arrantza egiteko, bertako arrantza kudeatzeko plan teknikoari jarraituko zaio.

      3. ATALA

      Debekuak

      6. artikulua. Espezieak sartzea.

      Debekatuta dago Nafarroako ibaietan edozein espezie sartzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak espresuki baimena eman gabe.

      7. artikulua. Debeku tarteak.

      Hauek dira arrantzarako debekua duten tarteak:

    2. Ugalketarako. 157/1995 Foru Dekretuak onetsi zuen Nafarroako Salmonidoen Arrantza Antolatzeko Plan Zuzentzailean ezarritako debeku tarteak.

    3. Aldi baterako debeku tarteak: unean uneko egoera dela-eta babesa behar duten ur masak dira.

      a eta b letretan aipatutako debeku tarteetan, foru agindu honen II. eranskinean zehazten diren tokietan dauden horietan, debekaturik dago espezie ororen arrantza.

    4. Salbuespeneko debeku tarteak: salmonidoen goiko eremuko gainerako ibaibide nagusiak eta bigarren mailakoak dira, II. eranskinaren A eta B ataletan sarturik ez daudenak. Horietan debekaturik dago espezie guztien arrantza, salbu eta izokinarena, kolakarena, hondoetako korrokoiarena eta karramarro seinaledunarena, horien arrantza foru agindu honetan jasotzen diren xedapen berariazkoen arabera eginen baita.

      8. artikulua. Debekaturiko beita, tresna eta bitartekoak.

      Debekaturik dago ondoko beita, tresna eta prozedura hauek erabiltzea:

    5. Beren taxu edo neurriengatik 8 zentimetro edo gutxiagoko arrainei pasatzen uzten ez dien edozein sare edo tramankulu, baita errekaren zabaleraren erdia baino gehiago hartzen dutenak ere.

    6. Arrantza errazteko, harri, egur edo bestelako materialez eginiko oztopo edo barrerak paratzea dakarren edozein prozedura, baita urak desbideratzen dituztenak ere.

    7. Tresna elektrokutatzaile edo motelarazleak, argi-iturri artifizialak, lehergailuak eta moteldu, erakarri eta uxatzeko pozoiak.

    8. Atzaparrak, burni-kakoak, hiru-hortzekoak, garlitoak, zetabeak, garroak, granpinak, fitorak, pertolak, atarrainak, esku-sareak, trezak, zalabardak, kordelak, egoneko amu-hariak edo gisako harrapailuak.

    9. Beitarako arrain naturalak erabiltzea, bizirik nahiz hilik izan.

      Dena dela, beitarako arrain hilak erabil daitezke Ega ibaiaren eremu mistoan, bertako iktiofaunakoak badira.

    10. Esku-arrantza eta urpekoa.

    11. Amuarrainaren arrantzarako ur eta ibaietan galarazia dago gazta, gantz solidoak, haragi oreak, arrabak, "haragi-harra" edo "asticot" izenekoa eta Nafarroako ibai guztietan bertako faunakoak ez diren larba, pupa edo ninfak, edozein espezietakoak direla ere.

    12. Amu anizkun bat edota hiru amu arrunt baino gehiago dituzten tresnak erabiltzea, arrain artifiziala edo rapala izenekoa izan ezik.

    13. Ninfa edo eulia, "har" edo "puruarekin" erabiltzea.

    14. Ibaia beitaz ereitea arrantzatu aitzin edo arrantzatu bitartean, ziprinidoen lehiaketetan eta entrenamenduan ari diren arrantzari federatuendako izan ezik, amuarraindun ez diren ibai-tarteetan hil gabeko arrantza egiten denean.

      9. artikulua. Arrainak eduki, garraiatu eta jatea.

      Nafarroan arrantzarako debekualdiak irauten duen bitartean, ez da zilegi izanen debekuan diren espezieak eduki, garraiatu, merkaturatu eta jatea, legez harrapatua dela frogatzen duen ziurtagiria ez baldin badute aldean.

      Ibaietako amuarraina merkaturatzea urte osoan dago debekaturik.

      Debekatuta dago izokina merkaturatzea, denboraldian harrapatzen den lehenbiziko izokina izan ezik.

      4. ATALA

      Arrantzarako baldintza orokorrak

      10. artikulua. Arrantza egunak.

      Arrantza egunak izanen dira foru agindu honetan aipatzen diren egunak, baita arrantzaldi baten hasiera eta bukaera egunak ere.

      11. artikulua. Arrantzarako orduak.

      Nafarroan arrantzarako ordutegia -karramarroa alde batera utzita- hilabetez hilabete ondoko hau izanen da:

      Martxoan eta apirilean: 7:00etatik 21:00etara.

      Maiatzean: 6:30etik 22:00etara.

      Ekainean eta uztailean: 6:30etik 22:30era.

      Abuztuan: 7:00etatik 22:00etara.

      Irailean eta urrian: 7:00etatik 20:00etara.

      Urteko gainerako egunetan, eguzkia atera baino ordu bat lehenago has daiteke eta sartu ondotik ordu bat pasatzen denean utzi beharko da.

      12. artikulua. Hil beharreko harrapakinak.

      Ondoko espezie exotikoetako arrainak: Amuarrain ortzadarra (Oncorhynchus mykiss), Perka amerikarra edo black-bass (Micropterus salmoides), Urre-arraina (Carassius auratus), Lutxoa (Esox lucius), Katu arraina (Ameiurus melas), Silurua (Silurus glanis) eta Alburnoa (Alburnus alburnus), eta foru agindu honetan baimenduta ez dauden gainerako espezie exotikokoak harrapatuz gero, harrapatzen diren unean hil beharko dira.

      13. artikulua. Aprobetxamendu-gai diren espezieak neurtzeko modua.

    15. Arrainak.

      Legeari dagokionez, arrainen luzera izanen da buruaren aitzineko muturretik isats-hegatsaren gibelaldeko erdiko punturaino, betiere hegatsa luzatuta egonik.

    16. Ornogabeak.

      Karramarroen gutxieneko neurria begietatik isats luzatura dagoen luzera izanen da.

      14. artikulua. Arrantzako kirol lehiaketak.

      Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak, dagokion ebazpenaren bitartez, Nafarroako Arrantza Federazioak sustatzen dituen arrantzako kirol lehiaketak egiteko baimena ematen ahalko du. Lehiaketa horien iragarkiak bertako prentsan argitaratuko dira, egunak eta tokiak aipatuta. Lehiaketa egiteak esan nahi du lehiaketakoak ez diren arrantzaleek tarte horretan ezin izanen dutela arrantzarik egin.

      Ondorio horietarako, lehiaketa horiek egiteko eskabideak Nafarroako Arrantza Federazioak eginen ditu martxoaren 1a baino lehen.

      15. artikulua. Salbuespenezko neurriak.

      Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, salbuespen gisa, arrantzaldiak eteten ahalko ditu ingurumenaren egoerak arrain populazioak arriskuan jartzen baditu.

      16. artikulua. Zebra muskuiluaren kontrola.

      Nafarroako Foru Komunitateko ur masetan zebra muskuiluaren (Dreissena polymorpha) infekzioa prebenitzeko eta zabal dadila saihesteko, arrantza tresnak kontu handiz garbitu eta lehortzea gomendatzen da, baita Ur Konfederazioek ezartzen dituzten arau guztiak betetzea ere.

  2. KAPITULUA

    Espezie bakoitzaren xedapen bereziak

    17. artikulua. Izokinaren arrantza.

    1. Eremuak: foru agindu honen ondorioetarako, izokin atlantiarraren eremutzat hartuko da Bidasoa ibaian, Doneztebeko San Tiburtzioko presatik Nafarroako mugarainoko tartea, eta aipatu ibaiaren zati horretan isurtzen diren errekak.

    2. Arrantzaldia: izokinaren arrantzaldia maiatzaren 1ean irekiko da eta 20. izokina harrapatzen den egunean itxiko da.

      Uztailaren 18rako gehieneko kopuru hori harrapatu gabe ere, egun horretan berean amaituko da arrantzaldia.

      Egun horretatik aitzina, edozein arrain motaren arrantza galarazia dago izokin atlantiarraren eremuko Bidasoaren ibaibide nagusian.

    3. Arrantza egunak: izokinaren arrantzarako egunak asteko guztiak dira, jai ez diren astearteak izan ezik.

    4. Gutxieneko neurriak: debekatuta dago 40 zentimetro edo gutxiago duten izokinak harrapatzea. Neurri horretara ailegatzen ez direnak lehenbailehen eta ahal den min txikiena emanez uretara bota behar dira.

    5. Beitak: debekatuta daude foru agindu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR