30/2013 FORU LEGEA, urriaren 15ekoa, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean gas ez-konbentzionala ikertzeko eta erauzteko teknika gisa haustura hidraulikoa erabiltzea debekatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN LURRALDEAN GAS EZ-KONBENTZIONALA IKERTZEKO ETA ERAUZTEKO TEKNIKA GISA HAUSTURA HIDRAULIKOA ERABILTZEA DEBEKATZEN DUENA

ZIOEN AZALPENA

Gaur egun, gasa erauzteko haustura hidraulikoaren teknikak edo frackingak galderak planteatzen ditu, bai osasunaren ikuspuntutik bai ingurumenaren babesaren ikuspuntutik, funtsean, teknika hori erabiliz gero kutsadura eragin litekeelako lurpeko akuiferoetan; izan ere, teknika hori baliatzeko beharrezkoa da produktu toxikoak eta kutsatzaileak injektatzea. Erakunde independente eta zalantzarik gabeko inpartzialtasunekoek duela gutxi eginiko azterlanek agerian jarri dituzte teknika hori baliatzeak sor ditzakeen arriskuak. Horrekin lotuta, 2011ko ekainean, Europako Parlamentuko Ingurumeneko, Osasun Publikoko eta Segurtasuneko Batzordeak txosten bat argitaratu zuen, zeinetan zenbait galdera egiten baitziren haustura hidraulikoaren teknika ikerketarako eta gasa erauzteko teknika gisa erabiltzearen inguruan.

Horregatik guztiagatik, gaur egun gizartean bada kezka gasa erauzteko teknika ez-konbentzional hori abian jartzeak ekar ditzakeen arriskuak direla eta, eta gizartearen zenbait sektorek uste dute jarduera horrek kalte nabarmenak eragin ditzakeela ingurumenean eta lurpeko akuiferoetan.

Nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industria da Nafarroako Foru Komunitatearen nortasun-ezaugarrietako bat, bere naturarekin eta paisaia-balioarekin batera. Horren frogagarri, ikusi besterik ez dago zein den Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak etorkizunerako duen apusturik handiena: Nafarroako Ubidea, eta milaka hektarea ureztalur bihurtzea landu ahal izateko.

Lurraldearen okupazio-maila baxua dela eta, bertako urak garbiak dira eta natura kalterik gabe zainduta dago, eta horri esker nazioko erreferentea gara landa-turismoan, ekoturismoan edo birdingaren moduko arloetan.

Gauzak horrela, Nafarroako Foru Komunitatean haustura hidraulikoaren teknika bidezko gas ez-konbentzionalaren erauzketa etengo da egun dauden zalantzak eta jakinkizunak argitzen ez diren bitartean.

Horretarako, Nafarroako Foru Komunitateak baliatuko ditu alor hauetan dituen eskumenak: lurraldearen antolamendu, hirigintza eta etxebizitzaren arloan; ingurumenaren eta ekosistemen babesaren arloan; osasunaren eta higienearen arloan; prebentzioaren eta osasuna sustatze eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR