471/2002 FORU AGINDUA, urriaren 8koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte eta Hizkuntza ikasketetako irakasleen Kidegoetako funtzionarioen lekualdatze lehiaketetarako deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak 2002ko urriaren 8an emandako 471/2002 Foru Aginduaren bidez lekualdatze lehiaketa onetsi da, honako arau hauei jarraikiz: 2002ko urriaren 1eko Agindua, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoan (LOGSE) ezarritako ikasketak ematen dituzten kidegoetako funtzionarioen estatu mailako lekualdatze lehiaketei (2002/2003 ikasturtekoei) aplikatu beharreko prozeduren arauak eman dituena, uztailaren 12ko 24/1994 Legea eta urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretua, eta aplikatu beharrekoa gainerako arauak. Deialdi hau ondoko oinarrien arabera tramitatuko da:

O I N A R R I A K

Lehenengoa.-Lekualdatze lehiaketarako deia egin da, deialdi honetan ezartzen diren zehaztapenei jarraikiz, Kidego hauetako irakasle funtzionarioek lanpostu hutsak betetzeko:

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

-Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak

-Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak

-Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak

-Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak

-Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer maisuak

Bigarrena.-Borondatez parte hartzea.

  1. -Organikoki eta funtzionalki Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpe dauden karrerako funtzionarioak

    1.1. Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute, hala nahi izanez gero, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte eta Hizkuntza ikasketetako irakasleen Kidegoetako karrerako funtzionarioek, organikoki eta funtzionalki Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpe eta honako egoeraren batean baldin badaude:

    1. Jardunean dauden funtzionarioak, baldin eta behin betiko destinoa Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpeko ikastetxeren batean badute, eta ikasturte honen amaieran behin betiko azken destinoaren jabetza hartu zutenetik gutxienez bi urte igaro badira.

    2. Egun Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpe dagoen ikastetxeren batean deklaratutako zerbitzu berezien egoeran dauden funtzionarioak, baldin eta ikasturte honen amaieran behin betiko azken destinoaren jabetza hartu zutenetik gutxienez bi urte igaro badira.

    3. Egun Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpe dagoen ikastetxeren batean deklaratutako borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioak, baldin eta ikasturte honen amaieran jarduneko zerbitzura itzultzeko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen badituzte.

      Borondatezko eszendentzian egon ondoren, funtzionarioek lanera itzultzea erabakitzen badute deialdi honetan esleituko zaien destinora joan beharko dute 2003ko irailaren 1ean.

    4. Egun Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpe dagoen ikastetxeren batean deklaratutako eginkizun-gabetze egoeran dauden funtzionarioak, betiere ikasturte honen amaieran eginkizun-gabetzeko zehapenaren iraunaldia bukatu bazaie.

      1.1. atal honetan aurrez ikusitako ondorioetarako, 2003ko abuztuaren 31 hartuko da ikasturte amaierako data gisa.

      1.2. Honako 1.1 atalean aipatzen diren parte-hartzaileek beren eskabidean sartzen ahalko dituzte, halaber, gainerako hezkuntza administrazioek egindako deialdietako lanpostuak, haietan ezarritakoaren arabera.

      1.3. Destinoa eskuratzeko lehentasunezko eskubidea erabili nahi dutenek deialdi honetako hamaikagarren oinarrian ezarritakoa bete beharko dute.

      1.4. Euskal Hizkuntza eta Literatura espezialitateko titularrak diren Bigarren Hezkuntzako irakasleek berdin hartzen ahalko dute parte Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan dauden lanpostu hutsak betetzeko lehiaketetan, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko lanpostuen kasuan, dagokien eskakizuna betetzen dutela egiaztatzen badute.

      Eskaerak egiten direnean, halakorik bada, espezialitateen kode hauek adierazi beharko dira:

      -Euskal Hizkuntza eta Literaturako lanpostuak Nafarroan: 057 kodea

      -Euskal Hizkuntza eta Literaturako lanpostuak Euskal Autonomia Erkidegoan: 052 kodea

  2. -Beste hezkuntza administrazio batzuen menpeko funtzionarioak.

    Beste hezkuntza administrazio batzuen menpeko funtzionarioek deialdi honetako lanpostuak eska ditzakete, baldin eta deialdi honetan ezarri diren betebehar eta baldintzak betetzen badituzte.

    Funtzionario hauek beren lehen behin betiko destinoa hautatuak izan ziren deialdiaren esparruari zegokion administrazioaren kudeaketa eremuan eskuratu izana behar dute, salbu eta deialdi horretan ez bazen halakoetara behartu.

    Lehiatzaileak eskaera honela egin behar du: lehiaketan zein lanpostu edo ikastetxetatik parte hartzen den, lanpostu edo ikastetxe horri dagokion hezkuntza administrazioak egiten duen deialdian zehazten den organoari bidali beharko dio eskabidea, edo, bestela, bere azken destinoko ikastetxe edo lanpostua zein organoren menpe dagoen, harixe.

    Hirugarrena.-Nahitaez parte hartzea.

  3. Deialdi honetan parte hartu behar dute, nahitaez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte eta Hizkuntza ikasketetako irakasleen Kidegoetako karrerako funtzionarioek, organikoki eta funtzionalki Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpe eta honako egoeraren batean baldin badaude:

    1. Eszedentzian edo lanpostuan aritzeko aldi baterako gabetuta egon ondoren, deialdi hau argitaratu baino lehen jarduneko zerbitzura itzuli eta horren ondorioz Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren kudeaketa esparruan behin-behinekoz ari diren funtzionarioak.

      Lehiaketa honetan parte hartzen ez badute edo behar beste lanpostu huts eskatzen ez badute, libreki emanen zaie behin betiko destinoa, titular diren espezialitateen arabera Foru Komunitateko ikastetxeetan bete ditzaketen lanpostuetan, oinarri honetako 2. atalean zehazturiko lanpostuetan izan ezik Nahitaezko esleipena I, II, III, IV eta V. eranskinetan ageri den ikastetxeen ordenaren arabera eginen da.

    2. Nahitaezko eszedentzian edo lanpostuan aritzeko aldi baterako gabetuta eta destinoa galduta egon ondoren, zehapena betetakoan behin-behinekoz itzultzea lortu ez duten funtzionarioak, eta egun Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren menpe dagoen ikastetxe batean egoera horretan deklaratu direnak.

      Aitzineko lerroaldean sartutako funtzionarioak deialdi honetara aurkezten ez badira, edo aurkezturik ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren menpeko aski ikastetxetarako eskari egiten ez badute, behin betiko destinorik eskuratzen ez dutenean, borondatezko eszedentziako egoeran geratuko dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 26.1 artikuluko c) atalean aurrez ikusitakoari jarraikiz. Foru Dekretu hori maiatzaren 24ko 10/2001 Foru Legeak aldatu zuen.

    3. Kanpoko lanpostuei atxikita egon ondoren Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren kudeaketa eremuan 2003/2004 ikasturtean berriz hasi behar badute edo, aurreko ikasturteren batean berriz hasirik, oraindik behin betiko destinoa lortu ez badute.

      Ekainaren 25eko 1027/1993 Errege Dekretuaren 52.2. artikuluan aipaturikoari jarraikiz, herri baterako lehentasunezko eskubidea erabili nahi duten irakasleek, deialdi honen hamaikagarren oinarriari jarraikiz, behin betiko azken destinoa izan zuten herrian titular diren espezialitateetarako eskaintzen diren lanpostu guztiak eskatu beharko dituzte, oinarri honetako 2. atalean aipatutakoak izan ezik, horiek borondatez eskatzen ahalko baitira. Parte hartu eta destinorik eskuratzen ez badute, herri horri behin-behinekoz atxikirik geldituko dira.

    4. Epai bat bete edo errekurtso bat ebaztearen ondorioz, edo behin betikoz zuten lanpostua berariaz kendu zaielako, behin betiko destinoa galdu duten funtzionarioak.

      Parte hartzera beharturik izan eta lehiaketan parte hartzen ez dutenei, Administrazioak ofizioz destinoa emanen die, lanpostu horietan parte hartzeko eskatzen diren beharkizunak betetzen badituzte. Lehiaketan parte hartu eta destinorik lortzen ez dutenei behin-behineko destinoa emanen zaie.

      Deialdi honen ondorioetarako kendutako lanpostutzat hartuko dira, ebazpen formal eta banan-banan egindakoaren bidez, berariaz kendu diren haiek. Irakasle horiek urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuaren hamahirugarren xedapen gehigarriko 2. puntuak aipatutako ikastetxea lehentasunez aukeratzeko eskubidea baliatzen ahalko dute, deialdi honetako hamaikagarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

    5. Honako hauen arabera destinoa eskualdean duten Psikologia eta Pedagogia espezialitateko Bigarren Hezkuntzako irakasleak: Eskola Orientazioaren antolamendu berriaren ondoriozko lanpostuei atxikitzeko deialdiaren behin betiko ebazpena (Hezkuntza eta Kultura kontseilariak uztailaren 2an emandako 245/1999 Foru Agindua) eta abuztuaren 24ko 296/1999 Foru Aginduaren 3. atala.

      Irakasle horiek, parte hartzeko eskabidean, beren destinoko eskualdean dauden lanpostu guztiak eskatu beharko dituzte, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak maiatzaren 27ko 166/1999 Foru Aginduaren bidez onetsitako eskualdeen arabera (ekainaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 73. zk.). Bestetik, nahi izanez gero, Psikologia eta Pedagogiako lanpostuei dagozkien beste eskaera batzuk ere egiten ahalko dituzte. Beren eskualdeko lanpostu guztiak jartzen ez badituzte, Administrazioak ofizioz jarriko ditu, Foru Agindu honen II. eranskinean agertzen den hurrenkerari jarraikiz.

      Irakasle horiek deialdi honetako hamaikagarren oinarriko 4. atalean aipatzen den eskubidea (eskualdea lehentasunez aukeratzekoa) erabil dezakete.

    6. Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpeko ikastetxeetan 2002/2003 ikasturtean behin-behineko destinoa duten irakasleak, irakasleak banatu eta lanpostuak betetzeko deialdia ebazteko Hezkuntza eta Kultura kontseilariak ekainaren 18an emandako 298/2002 Foru Aginduan hala agertzen badira (uztailaren 31ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 92. zk.).

      Funtzionario horiek, Berariazko Lanbide Heziketako espezialitateak onetsi zituzten urriaren 6ko 1635/1995 eta apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuen ondorioz, titular diren espezialitateetako lanpostuak eskatzera behartuta daude eta, titular diren espezialitateen arabera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR