242/2012 FORU AGINDUA, maiatzaren 25ekoa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Nafarroako Ijitoei Arreta Emateko 2011-2014 Plan Integralaren Jarraipen eta Ebaluaziorako Batzordeko kideak aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak azaroaren 3an emandako 121/2011 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Ijitoei Arreta Emateko 2011-2014 Plan Integralaren Jarraipen eta Ebaluaziorako Batzordea sortu zen.

Foru agindu horren 2. atalean batzordearen osaera ezarri zen, batzordekideak eta, Nafarroako Gobernuko departamentuen ordezkarien kasuan, bakoitzaren kargua adieraziz.

Kargu horietako batean dagoen pertsona aldatu denez, Plangintza Zerbitzuko zuzendaritzak proposatu du azaroaren 3ko 121/2011 Foru Aginduaren 2. idatz-zatia aldatzea.

Horiek horrela, Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 24ko 136/2011 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Ijitoei Arreta Emateko 2011-2014 Plan Integralaren Jarraipen eta Ebaluaziorako Batzordea sortu zuen azaroaren 3ko 121/2011 Foru Aginduaren 3. idatz-zatia aldatzea, honako testu hau izanen baitu:

    2. Honako pertsona hauek izendatzea Nafarroako Ijitoei Arreta Emateko 2011-2014 Plan Integralaren Jarraipen eta Ebaluaziorako Batzordeko kide:

    -Pedro Grávalos Falces jauna, Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua ordezkatuz, batzordeburu lanetan arituko dena.

    -Blanca María Pérez de San Román andrea, Plan Orokorren Bulegoko burua, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua ordezkatuz, idazkari lanetan arituko dena.

    -Isabel Ibarrola Goñi andrea, Gizarteratze Ataleko burua, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua ordezkatuz.

    -Javier Etayo Lezáun jauna, Kudeaketa Ekonomiko eta Plangintzarako Ataleko burua, Sustapen eta Etxebizitza Departamentua ordezkatuz.

    -M.ª José Pérez Jarauta andrea, Osasuna Sustatzeko Ataleko burua, Osasun Departamentua ordezkatuz.

    -Miguel Arrondo Pérez jauna, Inklusio Proiektuetarako Bulegoko burua, Hezkuntza Departamentua ordezkatuz.

    -Marta Álvarez Alonso andrea, Enplegua eta Aukera Berdintasuna Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Nafarroako Enplegu Zerbitzua ordezkatuz.

    -Cristina Urdánoz Ezcurra andrea, Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua ordezkatuz.

    -Juan F. Franco Pueyo jauna, Aurrekontuaren zuzendari nagusia, Ekonomia eta Ogasun Departamentua ordezkatuz.

    -Ana...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR