66/2013 FORU AGINDUA, maiatzaren 7koa, Sustapeneko kontseilariak emana, “NA-128 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Zarrakaztelu-probintziako muga” izeneko eraikuntza proiektua jendaurrean egoteko fasea ebatzi eta proiektua behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Sustapeneko kontseilariak otsailaren 7an emandako 24/2013 Foru Aginduaren bidez, “NA-128 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Zarrakaztelu-probintziako muga” izeneko proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jarri zen, ukitutako ondasun eta eskubideak zehazteko.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko aldian ez dela alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horiek horrela, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean adierazi eta proposatu duenarekin bat, Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

  1. “NA-128 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Zarrakaztelu-probintziako muga” izeneko proiektua behin betiko onestea. Aurrekontua 5.916.072,81 eurokoa da.

  2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

  3. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Zarrakazteluko Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki oholean argitara dezan.

  4. Adieraztea foru agindu honek ez duela...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR