197/2001 EBAZPENA, urriaren 19koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, maiatzaren 25eko 102/2001 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez unibertsitateko garraiorako laguntzen 2001-2002 ikasturterako deialdia eta zerbitzu horren Hitzarmena onetsi ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Unibertsitateko Irakaskuntza Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak eta La Burundesa S.A., La Estellesa S.A. eta La Tafallesa S.A garraio enpresen ordezkariek, irailaren 10ean, Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan, hartutako erabakiei buruzkoa. Hona hemen hartutako erabakiak: batetik, merkatzearen portzentajea aldatzea, 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera % 10ekoa izanen baita; bestetik, 2001eko urriaren 1etik hasita 2002ko ekainera bitarteko fakturen ordainketa banan-banan eta hilean behin egitea, Hitzarmenari lotutako garraio enpresek fakturak aurkezten dituztenean. Halaber, erabaki zen aldaketa horiek jasotzea, bai unibertsitateko garraiorako 2001/02 ikasturterako deialdian, bai ikasturte horretarako unibertsitateko garraioaren adjudikazioa arautzen duen Hitzarmenaren baldintzen pleguan.

Kontuan harturik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean ezarritakoa.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren ekainaren 29ko 255/2000 Foru Aginduak ematen dizkidan ahalmenak eta eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Unibertsitateko garraiorako laguntzen 2001-2002 ikasturterako deialdia eta zerbitzu horren Hitzarmena onesten duen maiatzaren 25eko 102/2001 Ebazpena aldatzea.

  2. Unibertsitateko garraio horretarako baimen administratiboa duten enpresekin sinatu beharreko hitzarmenei buruzko baldintza plegua, aurreko erabakietan aldatutakoa, onestea.

  3. Deialdi honen finantzazioa indarra duen Hezkuntza eta Kultura Departamentuko gastuen aurrekontuko "Nafarroako goi mailako ikastetxeetako eskola garraioa" izeneko 43100-4800-422403 kontusailaren kargura eginen da, bai eta 2002ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR