34/2014 FORU DEKRETUA, martxoaren 26koa, Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoaren osaera zehazten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala emateko azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legeak Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoa sortu du.

Foru Lege horren 5. artikuluak ezartzen du batzordearen osaera erregelamendu bidez zehaztuko dela, baina, nolanahi ere, honako hauek ordezkaritza izanen dutela batzorde horretan: Nafarroako Parlamentuak, Nafarroako administrazio publikoek, fusilatuen senitartekoak ordezkatzen dituzten elkarteek eta Historiaren, Auzitegiko Medikuntzaren eta Arkeologiaren arloekin lotutako entitate akademiko eta profesionalek.

Halaber, xedatzen du batzordea arloan eskumenak dauzkan departamentuaren menpean egonen dela eta honako eginkizunak izanen dituela: elkarte, erakunde akademiko eta entitate publikoen jarduketak koordinatzea, foru lege horretan ezarritakoak zuzen bete daitezen; eta memoria historikoaren arloko planak egitea, arau-garapenean parte hartzea eta bidezko diren gomendioak onestea.

Bestalde, foru lege horren 10. artikuluak Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoari esleitzen dio sinbolo, idazkun eta aipamen frankistei buruzko errolda bat prestatzeko eginkizuna, Nafarroako Gobernuari aurkezteko.

Horrenbestez, bidezkoa da, orain, haren osaera zehatza ezartzea, gero era dadin.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko martxoaren 26an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoaren osaera.

  2. Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoak kide hauek izanen ditu:

    1. Batzordeko buru bat.

    2. 12 batzordekide; horietako batek idazkari lana eginen du, botoa eta hizpidea dituela.

  3. Batzordeko burua izanen da lehendakaritzaren arloan eskumena duen departamentuko titularra.

  4. Honako hauek izanen dira batzordekideak:

    1. Bi batzordekide lehendakaritzaren arloan eskumena duen departamentuko titularrak libreki izendatuko ditu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuan departamentu horretan aritzen diren langileen artean.

    2. Bi batzordekide Nafarroako Parlamentuak libreki izendatuko ditu, haren ordezkari.

    3. Batzordekide bat kulturaren arloan eskumena duen departamentuko titularrak libreki izendatuko du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuan aritzen diren Historiaren edo Arkeologiaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR