205/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, irailaren 15eko 280/2006 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez balio erantsiaren gaineko zergaren hiruhileko aitorpen-likidazioa egiteko F-69 eredua onetsi zen eta haren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri ziren, eta orobat, balio erantsiaren gaineko zergaren hileko aitorpen-likidazioa egiteko F-66 ereduaren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 15eko 280/2006 Foru Aginduaren bidez balio erantsiaren gaineko zergaren hiruhileko aitorpen-likidazioa egiteko F-69 eredua onetsi zen eta haren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri ziren eta, orobat, balio erantsiaren gaineko zergaren hileko aitorpen-likidazioa egiteko F-66 ereduaren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri ziren.

Gero, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan aitorpenen aurkezpen telematikoa egiteko sistema noiz den beharrezkoa arautu zen. Hortaz, foru agindu honen bidez, balio erantsiaren gaineko zergaren aitorpen-likidazioak, F-69 eta F-66 ereduak, baliabide telematikoak erabiliz aurkezteko araudia aipatutako uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduan xedatutakoari egokitzen zaio eta, orobat, ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduak xedatutakoari, horren bidez kanpoko lankidetzarako akordioa onetsi baitzen, aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk baliabide telematikoak erabiliz aurkezteko hirugarren pertsonen izenean. Bestalde, artikuluetan araututako aurkezpen prozeduraren azalpena eguneratzen da, web inprimakiaren gaineko azalpenak eta laguntza programari dagozkionak sartzeko.

Era berean, foru agindu honen bidez, balio erantsiaren gaineko zergaren hiruhileko aitorpen-likidazioa egiteko F-69 eredua, paperezkoa, aldatzen da eta, horren ordez, I. eranskinean agertzen dena onesten da, hainbanaketaren behin betiko ehunekoa erregularizatzeko laukitxo bat izanen duena.

Bestalde, irailaren 15eko 280/2006 Foru Agindu horren I. eta III. eranskinetan agertzen diren F-69 eta F-66 ereduak bidaltzeko aitorpen-likidazioen fitxategietan agertu beharreko erregistroen diseinuak aldatzen dira, eta horien ordez foru agindu honen II. eta III. eranskinetan agertzen direnak onesten dira. Erregistroen diseinu berrietan tributu zorraren ordainketa helbideratzeko aukera eskaintzen da, 1. motako erregistroan; "Jarduera ekonomikoak" izeneko atal bat eransten da 2. motako erregistroetan, urteko laburpenari buruzko informazioa emateko, subjektu pasiboak dituen jardueren arabera sailkatua; eta hainbanaketa egiteko behin betiko ehunekoaren erregularizazioa zehazteko beste idazgune bat eransten da.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigaren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez erregula dezan zergadunek eta entitateek zein kasutan eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko 19/1992 Foru Legearen 112.1 artikuluan eta martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 62.4 artikuluan agertzen den baimenaz baliaturik,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 15eko 280/2006 Foru Agindua aldatzea.

Bat.-Irailaren 15eko 280/2006 Foru Aginduaren 4.1 artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

1. F69 eredua paperean edo baliabide telematikoak erabiliz aurkez daiteke, subjektu pasiboak aukeran duela, baliabide telematikoak nahitaez erabili behar dituzten subjektu pasiboen kasuan izan ezik.

Bi.-Irailaren 15eko 280/2006 Foru Aginduaren 4.2 artikuluaren 2. baldintza aldatzen da. Hona testu berria:

2. Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.

Baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak eta ziurtapen zerbitzuak ematen dituztenen zerrenda Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta kontsulta daiteke.

Hiru.-Irailaren 15eko 280/2006 Foru Aginduaren 4.2 artikuluaren 3. baldintza aldatzen da. Hona testu berria:

3. Hirugarrenen izenean aitorpenak baliabide telematikoak erabiliz aurkezteko kanpoko lankidetzarako ituna onesten duen ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera, hirugarrenen izenean aitorpena baliabide telematikoak erabiliz aurkezteko baimena duten pertsona edo entitateek ahalmen hori erabiltzen ahalko dute foru agindu honek aipatzen dituen inprimakiei dagokienez.

Lau.-Irailaren 15eko 280/2006 Foru Aginduaren 5. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

5. artikulua. F-69 ereduari dagozkion aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko prozedura.

Aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko, bi prozedura hauetako bat erabiliko da:

a) Web-eko datu-orritik abiatuta prozesu hau erabiliko da.

1. Nafarroako Ataritik, Ogasunarekiko izapideen atalean sartu.

2. Egin nahi den aitorpenaren eredua hautatu, eta aitorpena aurkeztu ahal izateko datu guztiak bete.

3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena egokia bada, sistemak balidatuko du. Akatsik atzemanez gero, datu-orriaren bidez jakinaraziko da, eta haiek zuzendu bitarte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak jakinaraziko du aurkeztutako aitorpen bakoitzari esleitutako zenbakia eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.

b) Nafarroako Zerga Ogasunak prestatutako laguntza programatik abiatuta, prozesu hau segitu beharko da:

1. Aitorpena bete laguntza programa erabiliz.

2. Aitorpena bete ondoren, balidatu egin behar da, aurkeztu aurretik.

3. Aitorpena balidatu ondotik, Interneten bidez igortzen ahalko da. Igorpen berean aitorpen bat baino gehiago sar daiteke, betiere eredu, ekitaldi eta urte berekoak baldin badira.

4. Aitorpena igorri ondoren, sistemak erantzunen du, errezibo-zenbakia eta aurkezpenaren eguna eta ordua emanez. Gero, igorpena balidatu eta prozesatu ondoren, haren emaitza egiaztatzen ahalko da, Interneteko ondoko helbidean aitorpenak kontsultatzeko erabiltzen ahal den aplikaziotik abiatuta: http://www.hacienda.navarra.es.

Bost.-Irailaren 15eko 280/2006 Foru Aginduaren 6.2 artikuluaren 2. baldintza aldatzen da. Hona testu berria:

2. Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.

Baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak eta ziurtapen zerbitzuak ematen dituztenen zerrenda Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta kontsulta daiteke.

Sei.-Irailaren 15eko 280/2006 Foru Aginduaren 6.2 artikuluaren 3. baldintza aldatzen da. Hona testu berria:

3. Hirugarrenen izenean aitorpenak baliabide telematikoak erabiliz aurkezteko kanpoko lankidetzarako akordioa onesten duen ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera, hirugarrenen izenean aitorpena baliabide telematikoak erabiliz aurkezteko baimena duten pertsona edo entitateek ahalmen hori erabiltzen ahalko dute foru agindu honek aipatzen dituen inprimakiei dagokienez.

Zazpi.-Irailaren 15eko 280/2006 Foru Aginduaren 7. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

7. artikulua. F-66 ereduari dagozkion aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko prozedura.

Aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko, bi prozedura hauetako bat erabiliko da:

a) Web-eko datu-orritik abiatuta prozesu hau erabiliko da.

1. Nafarroako Ataritik, Ogasunarekiko izapideen atalean sartu.

2. Egin nahi den aitorpenaren eredua hautatu, eta aitorpena aurkeztu ahal izateko datu guztiak bete.

3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena egokia bada, sistemak balidatuko du. Akatsik atzemanez gero, datu-orriaren bidez jakinaraziko da, eta haiek zuzendu bitarte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak jakinaraziko du aurkeztutako aitorpen bakoitzari esleitutako zenbakia eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.

b) Nafarroako Zerga Ogasunak prestatutako laguntza programatik abiatuta, prozesu hau segitu beharko da:

1. Aitorpena bete laguntza programa erabiliz.

2. Aitorpena bete ondoren, balidatu egin behar da, aurkeztu aurretik.

3. Aitorpena balidatu ondotik, Interneten bidez igortzen ahalko da. Igorpen berean aitorpen bat baino gehiago sar daiteke, betiere eredu, ekitaldi eta urte berekoak baldin badira.

4. Aitorpena igorri ondoren, sistemak erantzunen du, errezibo-zenbakia eta aurkezpenaren eguna eta ordua emanez. Gero, igorpena balidatu eta prozesatu ondoren, haren emaitza egiaztatzen ahalko da, Interneteko ondoko helbidean aitorpenak kontsultatzeko erabiltzen ahal den aplikaziotik abiatuta: http://www.hacienda.navarra.es.

Zortzi.-Irailaren 15eko 280/2006 Foru Aginduaren 8.2 artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

"2. Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 61. xedatutakoari jarraikiz, urtero, abenduaren 31n beren alde duten saldoa itzultzeko eskatzeko eskubidea duten subjektu pasiboek eskubide hori erabil dezakete urte horretako azkeneko likidazioaldiari dagokion aitorpen-likidazioan, F-69 ereduan eta F-66 ereduan horretarako dagoen atala betez.

Jarduera laugarren hiruhilekoan edo abenduan ez den beste aldi batean uzten baldin bada, urteko azkeneko likidazioa aurkezteko epea bukatu ondoren tramitatuko da eskaera, nahiz eta eskaera hori jarduera uzten den aldiari dagokion aitorpen-likidazioan aurkeztu."

Bederatzi.-Irailaren 15eko 280/2006 Foru Aginduaren I. eranskinean ageri den 69 eredua aldatzen da, eta horren partez foru agindu honen I. eranskinekoa erabiliko da.

Hamargarrena.-Irailaren 15eko 280/2006 Foru Aginduaren II. eranskinean dagoen F-69 ereduko erregistroen diseinuak aldatzen dira, eta horien...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR