Hiri Hondakinen Kudeaketa Zerbitzuaren finantzaketa arautzeko ordenantza. 2003

SecciónII. Nafarroako Toki Administrazioa

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2002ko abenduaren 18an egindako bileran, Hiri hondakinen kudeatzeagatiko prezioak arautzeko ordenantzaren behin betiko onespen erabakia hartu zuen, 2003. urteko ekitaldirako.

HIRI HONDAKINEN KUDEAKETA ZERBITZUAREN FINANTZAKETA ARAUTZEKO ORDENANTZA. 2003

Aplikazio eremua

1. artikulua. Ordenantza hau, Iruñerriko Mankomunitatean integraturik dauden Udalen lurralde barrutietan aplikagarria izanen da, baldin eta zerbitzua egiazki burutzen bada.

Estatutuen 9. artikuluaren araberakoan, Mankomunitateak bere zerbitzuak udal eremuaren zati batean _Kontzeju batean edo zenbaitetan_ ematen ditueneko kasuetan, honako Ordenantza zerbitzu-prestazioa egiten deneko Kontzejuen eremuetan soilik izanen da aplikagarria.

Emandako zerbitzuak

2. artikulua. Ematen diren zerbitzuak, Ordenantza honetan arautzen diren zerbitzu eta jardueren erabilpena egin edo egin ahal izatearen kariaz zehazten dira. Direlako zerbitzu eta jarduerak, dagozkien diru- sariak sorrerazten dituztenak, ondoan zerrendatzen diren hauek dira:

1._Hiri hondakin solidoen nahitaezko harrera, bilketa, garraioa eta ondoko balioztapen edo hustuketa zerbitzuen eskuragarritasuna edota erabilpena, Hiri Hondakinei buruzko Legearen eta Iruñerriko Mankomunitatearen H.H.S.en kudeaketa arautzeko ordenantzaren kariaz sortzen direnak.

2._Ondoko zerbitzuen prestazioa:

  1. H.H.en balioztapen eta ezabapen instalakuntzetan hondakinen harrera.

  2. Hildako etxeko animalien jasoketa, garraioa eta deuseztapena, banakako pisua 100 kg baino handiagoa ez denean. Zerbitzu honek nahitaezko harrera zerbitzu izaera izanen du.

  3. Hildako etxeko animalien jasoketa eta deuseztapena, H.H.en balioztapen eta deuseztapen instalakuntzetan, banakako pisua 100 kg baino handiagoa denean edota haien ardura duenak modalitate hori aukeratzen duenean.

    Ordaintzera behartuak

    3. artikulua.

    1. 2. artikuluaren 1. atalean definitutako zerbitzuei dagozkien diru- sariak ordaintzera beharturik daude pertsona fisiko zein juridikoak, hala nola egoneko herentziak, ondasun elkargoak eta beste entitateak, izaera juridikoa izan gaberik ere, baldin eta, ezarpengarri diren unitate ekonomiko edo ondaretza berezitua osatzen badute, edozein tituluren kariaz etxebizitza, lokal, establezimendu edo zentrorik erabiltzen badute, eta haien onura edo mesederako zerbitzua modu orokor eta beharrezkoan ematen edo prestatzen bada. Onuraduna ezaguna ez den kasuetan, direlako higiezinen jabeak izanen dira ordaintzera behartuak, haiek kuotak dagokien onuradunengana birrezarri ahal dituztelarik.

    2. 2.2 artikuluan ezarritako prestazioak direlakoetan, ordaintzera behartuak izanen dira honakoak:

  4. Hondakinak Tratamendu Zentroan jasotzea eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak.

  5. Abel-kliniken titularrak, hala nola zerbitzua izatea eskatzen duten abelazkuntza ustiategi jabeak. Ez dira zerbitzu honen ordaintzera beharturik egonen Mankomunitatean integratuta dauden entitate lokalak zein bere lurralde-barrutian bizi diren gizabanakoak, azken honetan bidelagun-animaliekiko.

  6. Zerbitzua eskatzen duten pertsona fisiko zein juridikoak, aurreko ataleko salbuespen bera ere badelarik.

    Kuotaren oinarria

    4. artikulua.

    1. 2. artikuluaren 1. atalean aipaturiko zerbitzuaren kasurako, kuota zehazten den oinarria, era orokor batez, I. eraskinean ageri diren erabilpenaren araberako tarifa multzoetako ondasun higiezinen katastro-balioen batura izanen da, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskaleko datuen arabera.

    Ondasun higiezinen bat delako Erregistroan balioztaturik ez dagoen kasuan, 6.1 b) artikuluan ezartzen denari jarraituko zaio.

    "Hondakin sortzaile haundien" kasuan, halakotzat hartuko baitira bi edukiontzi edo gehiago behar izaten dituzten ordaintzaileak, oinarria edukiontzi kopuruari eta bilketa maiztasunari atxikituko zaie.

    Bilketa konpaktazio gabeko kaxa bitartez egiten den kasuetan oinarria biltzeko diren kaxen kopuruarekin bat etorriko da.

    2. 2. artikuluaren 2.a) atalean aipaturiko zerbitzuaren kasurako, oinarria isurkinaren pisua izanen da.

    3. 2. artikuluaren 2.b) atalean aipaturiko zerbitzuaren kasurako, oinarria animalien pisuaren arabera zehaztuko da, zenbatekoa Eranskinean seinalatzen diren kopuruei egokituz.

    Tarifak

    5. artikulua.

    1. 2.1 artikuluan bildua den zerbitzuaren kasuan, eta jarduerari dagokion koefizienteaz zuzenduriko bere oinarriaren gainean, I. Eranskinean jarduera bakoitzarentzat ezarri den tarifa aldakorra aplikatuko da, kuotaren zati aldakorra izanik. Hau ez zaie aplikagarri...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR