226/1998 FORU AGINDUA, azaroaren 4koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, hiri higiezinen errentamenduaren ondoriozko etekinei dagozkien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko eta Sozietateen gaineko Zergen atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpenerako 180 eredua onesten duena. Aldi berean, aipatu ereduaren barneko orriak ordenadorez zuzenean irakurtzeko euskarriekin ordezkatzeko diseinu fisiko eta logikoak ere onetsi dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Otsailaren 9ko 34/1998 Foru Dekretuak xedatutakoaren harira, hiri higiezinen errentamenduaren ondoriozko etekinei dagozkien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko eta Sozietateen gaineko Zergen atxikipenak eta konturako sarrerak egin beharrak ekarri du atxikipen eta konturako sarreren ordain-gutunen 959 eta 960 ereduak, beste eredu batzuen artean, Ekonomi eta Ogasun kontseilariaren martxoaren 25eko 54/1998 Foru Aginduaren bidez onestea.

Ekainaren 8ko 209/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduak, bere 56.Bi artikuluan, eta urriaren 13ko 282/1987 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduak, bere 40.2 artikuluan, xedatzen dute ezen, atxikitzaileak eta konturako sarrerak egin behar dituenak burututako atxikipenen eta dirusarreren urteko laburpena aurkeztu behar dutela, eta laburpen horretan agertu beharko direla arauzko xedapen horietan aipatzen diren datuak

Urteko laburpenean bildutako datuak aurkezteko baldintzak finkatzeko, arestian aipatu artikuluek ahalmena ematen diote Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eredua onesteko bai eta aitorpena non eta nola egin zehazteko ere.

Alde horretatik, eta zerga ordaindu behar dutenek errazago izan dezaten beren aitorpen informatikoak ordenadorez zuzenean irakurtzeko euskarrietan aurkeztea, euskarri horen ezaugarriak eta diseinuak erregulatu dira beste motatako aitorpen informatikoekin parekatzeko moduan.

Horiek horrela,

AGINDU DUT:

Lehenengo.-180 eredua onestea.

Hiri higiezinen errentamenduaren ondoriozko etekinei dagozkien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko eta Sozietateen gaineko Zergen atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpenerako 180 eredua onestea. Eredu hori erabili beharko dute atxikipenak edo konturako sarrerak egitera behartuta egonik, aipatutako errentaren bat ordaintzen duten pertsona fisiko eta juridikoek eta bestelako entitateek. Eredu hori Foru Agindu honen I. eranskinean agertzen da eta dokumentu hauek osatzen dute:

  1. Azaleko inprimakia, bi ale izanen dituena, bata Administrazioarentzat dena eta bestea interesatuarentzat.

  2. Barneko orriak, errentatzaileen zerrendak azalduko dituztenak; horietako bakoitzak ere bi ale izanen ditu, bata Administrazioarentzat eta bestea interesatuarentzat

    Bigarren.-Ordenadoreak zuzenean irakur dezakeen euskarria, 180 ereduarena, onestea.

    1. Foru Agindu honen II. eranskinean agertzen diren diseinu fisiko eta logikoak onesten dira. Horien araberakoak izanen dira ordenadoreak zuzenean irakur ditzakeen euskarriak, 180 ereduari dagokion errentatzaileen zerrendako barneko orrien ordez aurkeztu ahal izateko.

    2. Ordenadoreak zuzenean irakur dezakeen euskarrian aurkeztu beharko dira 75 errentatzaile baino gehiago biltzen dituzten urteko aitorpenak. Gainerakoetan aukerakoa izanen da ordenadorez zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkeztea.

    3. Atxikipenen eta konturako dirusarreren urteko aitorpenak ordenadoreak zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkeztu nahi badira, banakako eran edo multzoan egin ahalko da, kontuan harturik artxiboan atxikitzaile edo konturako dirusarrera egitera behartutako bakar baten datuak agertzen diren, lehenengo kasuan, edo batenak baino gehiagorenak, bigarrenean.

      Hirugarrena.-180 eredua aurkezteko tokia eta epea.

      180 ereduaren aurkezpena, bai inprimakian bai ordenadoreak zuzenean irakurtzeko euskarrian, urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik otsailaren 20ra bitarte eginen da, Ekonomi eta Ogasun Departamentuan. Eredu horrek azalduko ditu atxikipenen eta konturako dirusarreren urteko aitorpena eta erantsi behar diren agiri guztiak. Atxikipen eta konturako dirusarrera horiek guztiak, jakina, aurreko urtean egindakoak dira.

      Laugarrena.-Ordenadoreak zuzenean irakur ditzakeen euskarriak, 180 ereduari dagozkionak, aurkezteko prozedura.

    4. Ordenadoreak zuzenean irakur ditzakeen euskarriak jaso eta gero, baldin eta Foru Agindu honetan ezarritako diseinuaren eta gainerako zehaztasunen arabera egin ez badira, aitorpena egin duenari aditzera emanen zaio hamar egun baliodun dituela aurkezturiko euskarrian dauden akatsak zuzentzeko. Epe hori iragan ondoren, baldin eta desagertu ez diren funtsezko akatsen ondorioz Zerga arloko Administrazioa ezin bada heldu eskatzen diren datuetara, urteko aitorpena ez aurkeztutzat joko da ondorio guztietarako. Halakorik gertatuz gero zergapekoari jakinaraziko zaio arrazoiak behar bezala azalduta.

    5. Ordenadoreak zuzenean irakurtzeko euskarrian banakako aurkezpena egiten denean, aitorpen egileak dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

  3. 180 ereduaren azaleko inprimakiaren bi ale, bata Administrazioarentzat eta bestea interesatuarentzat, behar bezala sinatuak. Horietan agertuko dira aitortzailearen identifikazio datuak eta inprimakian eskatzen diren gainerako guztiak.

    Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aitortzaileak beretzat hartuko du aurkezturiko inprimakiaren interesatuarendako alea, eta horrek aurkeztu izanaren egiaztagiri balioa izanen du.

  4. Euskarriak kanpoko aldean etiketa bat izanen du...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR