8/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak prestatzeko ikastaroa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Erdi mailako heziketa ziklo bat gainditu eta ikasketa arautuekin segitu nahi duten ikasleek Batxilergoa egin dezakete eta, gero, goi mailako heziketa ziklo bat.

Orobat, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Legearen 41. artikuluak eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren V. kapituluak dioten moduan, hemezortzi urte eginak izan, teknikari tituluaren jabe izan eta goi mailako zikloa egin nahi dutenek ere badute aukera, sarrera proba gaindituz gero.

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak, 7.3 artikuluan, xedatzen du Hezkuntza Departamentuak heziketa zikloetan sartzeko probak prestatzeko ikastaro bat programatzen eta eskaintzen ahalko duela. Haren aprobetxamendua kontuan hartuko da proba horietan.

Prestakuntza ikastaro horren bidez, izangaien lanbide gaitasuna Batxilergoko heldutasunarekin eta oinarrizko edukiekin osatu nahi da, eta goi mailako lanbide heziketako ikasketetarako bidea erraztu, horretarako behar den prestakuntza lortzeko baliabideak emanez.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin du, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren probetarako prestakuntza ikastaroa ezar dadin.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren deialdiz Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko eginen diren probak prestatzeko ikastaroa ezartzea. Ikastaroa I. eranskineko oinarrietan ezarritakoari jarraikiz arautuko da.

  2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin.

  3. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalera, Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora eta prestakuntza ikastaroa emateko baimena duten ikastetxeetara.

  4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Iruñean, 2010eko urtarrilaren 27an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

    1. ERANSKINA

    Oinarriak

    Aplikazio esparrua.

  5. Ebazpen honetako xedapenak goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak prestatzeko ikastaroari aplikatuko zaizkio. Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak baimenduta emanen da, II. eranskinean aipatzen diren ikastetxeetan.

    Ezaugarri orokorrak.

  6. Prestakuntza ikastaroaren helburua da ikasleen heldutasuna garatzea, Batxilergoko helburuei eta kasuan kasuko lanbide eremuan dituzten gaitasunei dagokienez, horrela goi mailako lanbide heziketaren zikloetan sartzeko prestatu ahal izateko. Horretarako, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak probarako deialdia eginen du, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 12/2006 Legearen 41. artikuluan, hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolaketa orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren V. kapituluan eta Nafarroako Foru Komunitatean lanbide heziketaren antolaketa eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

  7. Prestakuntza ikastaroa ikasturte batekoa izanen da eta astean 30 irakastordu izanen ditu.

  8. Irakasgaiak ezin dira baliozkotu Batxilergoan horien pareko diren irakasgaiekin. Sarrera probarako preskuntza balioa dute, goi mailako heziketa zikloa egiteko behar diren oinarrizko gaitasunak garatzen baitira.

  9. Prestakuntza ikastaroak, dauden lanbide sektoreei erreparaturik, hiru modalitate hauek izanen ditu:

    1. Zientziak eta Ingeniaritza.

    2. Gizarte Zientziak.

    3. Osasun Zientziak.

  10. Ikastaroek, modalitate guztietan, hiru irakasgai komun izanen dituzte, modalitateko lau irakasgai eta aukerako irakasgai bat. Irakasgai horien definizioa eta ordu kopurua III. eranskinean zehazten dira.

  11. Talde bakoitzak hogeita hamar ikasle izanen ditu, gehienez ere.

  12. Aukerako irakasgaiak antolatzeko, taldeak 12 ikasle izan beharko ditu, gutxienez.

  13. Irakasgaia Atzerriko Hizkuntza denean, bi talde eginen dira ordubeteko elkarrizketa saiorako, taldean 25 ikasle edo gehiago badaude. Gainerako irakasgaietan, talde banaketei dagokienez, Batxilergoari aplikatu beharreko araudi indardunean ezarritakoari jarraituko zaio.

  14. Klaseak ikastaroa ematen duen ikastetxeko gainerako irakaskuntzak hasten diren egun berean hasiko dira, eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako ikasturte bakoitzean ezartzen den egunaren bezperan bukatuko dira.

    Ordutegia ikastaro hori ematen duen ikastetxeko gainerako irakaskuntzen ordutegi bera izanen da.

    Aurreinskripzioa eta matrikula.

  15. Goi mailako heziketa zikloetarako bidea ematen duen titulazio akademikoa ez izanik ere, Lanbide Heziketako teknikari titulua daukaten pertsonak matrikulatzen ahalko dira prestakuntza ikastaroan.

  16. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta itunduetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Heziketa Zikloetako ikasketak egin behar dituzten ikasleak onartzeko prozedurari buruzko araudiak ezartzen dituen epe eta datetan eginen da prestakuntza ikastarorako aurreinskripzioa.

    Izangaiek II. eranskinean agertzen diren ikastetxeetan eginen dute aurreinskripzioa, IV. eranskineko aurreinskripzio eredua erabiliz.

  17. Inskripzio eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

    -Ziurtapen akademiko pertsonala edo kalifikazioen liburuaren fotokopia konpultsatua edo erdi mailako heziketa zikloan matrikulaturik dagoela frogatzen duen agiria.

    -Nortasun agiri nazionalaren, atzerritarren identifikazio zenbakiaren, pasaportearen edo eskatzailearen nortasuna frogatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua.

    -Erroldatze ziurtagiria, antzinatasuna adierazten duena.

    -Minusbalioa frogatzen duen legezko ziurtagiria.

    -Zinpeko aitorpena, goi mailako heziketa zikloetan zuzenean sartzeko titulazioa ez daukala dioena, V. eranskineko ereduaren arabera.

  18. Prestakuntza ikastaroan matrikulatzeak berarekin dakar hori osatzen duten irakasgai guztietan matrikulaturik egotea, eta azken ebaluazioko deialdi bakar baterako eskubidea ematen du.

    Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta itunduetan Derrigorrezko Bigarren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR