4041/1998 FORU AGINDUA, urriaren 22koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana 'N-1 autobia, Altsasu-Gipuzkoako muga, 395. k.p.tik. 402. k.p.ra' egiteko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du "N-1 autobia, Altsasu-Gipuzkoako muga, 395. k.p.tik. 402. k.p.ra" egiteko lanak kontratatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: "N-1 autobia, Altsasu-Gipuzkoako muga, 395. k.p.tik. 402. k.p.ra" egiteko lanak kontratatzea.

Batera eta elkarrengandik bereizi ezinik lizitatzen dira honako proiektu hauei dagozkien lanak: "N-1 autobia, Altsasu-Gipuzkoako muga, 395. k.p.tik. 397. k.p.ra" eta "N-1 autobia, Altsasu-Gipuzkoako muga, 397. k.p.tik. 402. k.p.ra". Proiektu horiek Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak behin betikoz onetsi zituen urriaren 20an emaniko 4020/1998 Foru Aginduaren bidez.

-Esleipen modua: lehiaketa.

-Kontrataren aurrekontua: 4.649.999.999 pezeta.

-Egiteko epea: hogeita hamasei (36) hilabete.

-EEAOra igortzea: 1998ko urriaren 22a.

-EAOra igortzea: 1998ko urriaren 22a.

-Kontratuaren sailkapena: A taldea, 2 eta 5. azpitaldeak; B taldea, 2 eta 3. azpitaldeak eta G taldea, 4. azpitaldea, e) kategoria kasu guztietan.

-Proposamenak aurkeztea: 1998ko azaroaren 27a arte, hura barne, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan. (San Inazio Etorbidea, 3-behea, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proiektuak eta administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura egonen dira, aztergai, Nafarroako Gobernuko Bide Zerbitzuan.

Aurkezten diren eskaintza ekonomikoek bakarrak eta bi tarteen aurrekontu osoari dagozkionak izan beharko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR