1032/2012 FORU AGINDUA, abenduaren 18koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 18ko 244DEP/2011 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, hauteskundeetako arbitraje prozeduretan parte hartzen duten arbitroen dietak onetsi ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 76. artikuluak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 44. artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen ordezkaritza organoetarako hauteskundeei buruzko Erregelamenduaren 25. artikuluak ezartzen dute hauteskunde arloko inpugnazioak arbitraje prozeduraren arabera tramitatuko direla, eta artikulu beretan araututako prozeduraren arabera izendatutakoak izanen direla arbitroak.

Kontuan izanda arbitroen funtzioa interes sozialekoa eta onura publikokoa dela eta haien jarduerak inpartzialtasuna ardatz izanik burutzen direla, eta aintzat harturik delako arbitroen jarduna ez dela haiek normalean garatzen dutena, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 18ko 244DEP/2011 Foru Aginduaren bidez, hauteskundeetako arbitraje prozeduretan parte hartzen duten arbitroen dietak onetsi ziren.

Nafarroako Gobernuak konpromisoa du 2012ko aurrekontuen egonkortasunari buruzko helburuak betetzeko, diru-sarreren eta gastuen bilakaerari segimendua eginez eta aurrekontuak zuzentzeko beharrezko neurriak hartuz, hala behar izatera.

Aurrekontuen egonkortasunaren helburu hori bete beharrez, bidezkotzat jotzen da hauteskundeetako arbitraje prozeduretan parte hartzen duten arbitroen dieten zenbatekoa aldatzea; izan ere, bi zenbateko desberdin ezartzen dira, arbitroaren funtzioa betetzeko beharrezko dedikazioaren arabera, eta zehazten da zein kasutan ez den dietarik kobratuko.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR