1061/2012 FORU AGINDUA, abenduaren 24koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, saltoki handietarako zergaren errolda prestatzeko arauak eta zerga kudeatzeko sistemarenak ematen dituena 2012. urterako, Saltoki handietarako zerga bat sortzeko azaroaren 27ko 23/2001 Foru Legea garatzeko asmoz, eta 910 eredua onesten duena.
Sección | I. Nafarroako Foru Komunitatea |
Saltoki handietarako zerga bat sortzeko azaroaren 27ko 23/2001 Foru Legeak saltoki handietarako zerga ezarri zuen. Zerga horren xedea da merkataritza-guneen eta saltoki handien ahalmen ekonomikoa kargatzea, kanpo-efektu negatiboak sortzen baitituzte, bizitza kolektiboan eragina duten kostu ekonomiko eta sozialak bere gain ez hartzeagatik, bereziki hiriguneetako bilbe eta jarduerei, lurraldearen antolamenduari, ingurumenari eta azpiegiturei dagokienez.
Konstituzio Auzitegiak aurtengo azaroaren 14an emandako epaian ezetsi egin du aipatu foru legearen aurka Gobernuko lehendakariak aurkeztutako konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa. Epai hori betetzeko, behin zerga hori abian jartzearen inguruko zalantzak argituta, eta foru lege hori garatu eta aplikatzeko behar diren xedapen guztiak emateko Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari gisa dudan ahalmena erabiliz (aipatu 23/2001 Foru Legearen azken xedapenetako bigarrenean xedatzen dena), foru agindu honetan 2012. urteko zerga ordainarazteko ezinbesteko alderdiak arautzen dira, hots, zerga kudeatzeko prozedurarekin eta 2012. urteko zergadunen errolda prestatzearekin zerikusia dutenak.
Zerga kudeatzeko eta bilketa gauzatzeko, 23/2001 Foru Legearen 12. artikuluak Ekonomia eta Ogasun Departamentuari agintzen dio urtero subjektu pasiboen errolda prestatzeko, zerga kudeatzeko eta aplikatzeko behar diren datuak biltzen dituena. Errolda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta lege beraren 15. artikuluan eta saltokien titularrek hasierako aitorpenean emandako datuak oinarri hartuta prestatuko da, xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz. Gainera, merkataritzaren eta turismoaren arloetan eskumenak dituzten Nafarroako Gobernuko departamentuek emandako datuak izanen ditu, baita saltokien kokalekuetako udalek emandakoak ere.
Azkenik, 2012. urteko zerga ordainarazteko, aurrekoaz gain, ordaintzeko epea eta modua ezarri behar dira, eta 910 eredua eta bera aurkezteko modua onetsi. Subjektu pasiboek eredu hori datu-aitorpenak egiteko erabiliko dute, baita zorraren ordainketa bankuan helbidera dadin eskatzeko ere. Eredu hori formatu elektronikoan baizik ezin da eskuratu.
Horrenbestez, lege agindu hori betetzeko eta emandako gaikuntzak erabiliz,
AGINDU DUT:
-
KAPITULUA
Zergadunen errolda
-
artikulua. 2012. urteko zergadunen errolda prestatzea.
-
Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuko Zehapen eta Errekerimendu Atalak 2012. urteko zergadunen errolda presta dezan eta dagokion likidazioa egin...
-
Para continuar leyendo
Solicita tu prueba