419/2013 FORU AGINDUA, abenduaren 24koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, saltoki handietarako zergaren errolda prestatzeko arauak eta zerga kudeatzeko sistemarenak ematen dituena 2013. urterako, Saltoki handietarako zerga bat sortzeko azaroaren 27ko 23/2001 Foru Legea garatzeko asmoz, eta ordainketa gutunaren 795 eredua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Saltoki handietarako zerga bat sortzeko azaroaren 27ko 23/2001 Foru Legeak saltoki handietarako zerga ezarri zuen. Zerga horren xedea da merkataritza-guneen eta saltoki handien ahalmen ekonomikoa kargatzea, kanpo-efektu negatiboak sortzen baitituzte, bizitza kolektiboan eragina duten kostu ekonomiko eta sozialak beren gain ez hartzeagatik, bereziki hiriguneetako bilbe eta jarduerei, lurraldearen antolamenduari, ingurumenari eta azpiegiturei dagokienez.

Konstituzio Auzitegiak 2012ko azaroaren 14an emandako epaian ezetsi egin zuen aipatu foru legearen aurka Gobernuko lehendakariak aurkeztutako konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa. Epai hori betetzeko, behin zerga hori abian jartzearen inguruko zalantzak argituta, eta foru lege hori garatu eta aplikatzeko behar diren xedapen guztiak emateko Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari gisa duen ahalmena erabiliz (aipatu 23/2001 Foru Legearen azken xedapenetako bigarrenean xedatzen dena), foru agindu honetan 2012. urteko zerga ordainarazteko ezinbesteko alderdiak arautzen dira.

Zergaren kudeaketa eta bilketa gauzatzeko, 23/2001 Foru Legearen 12. artikuluak Ekonomia eta Ogasun Departamentuari agintzen dio urtero subjektu pasiboen errolda prestatzeko, zerga kudeatzeko eta aplikatzeko behar diren datuak bilduko dituena. Errolda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta lege beraren 15. artikuluan eta saltokien titularrek hasierako aitorpenean emandako datuak oinarri hartuta prestatuko da, xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz. Gainera, merkataritzaren eta turismoaren arloetan eskumenak dituzten Nafarroako Gobernuko departamentuek emandako datuak izanen ditu, baita saltokien kokalekuetako udalek emandakoak ere.

2013. urteko zerga ordainarazteko ere, beharrezkoa da 2013. urteko zergadunen errolda nola egin arautuko duen foru agindu bat prestatzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; establezimenduen titularren hasierako aitorpenetik eta bidezko egiaztapenetatik abiatuko da, zerga kudeatzeko eta aplikatzeko behar diren datuekin. Orobat, likidazioen banakako jakinarazpena, erroldako aitorpenen aurkezpena eta zerga zorraren ordainketa arautu behar dira. Halaber, zergaren ordainketa gutunaren 795 eredu berria onetsi da.

Horrenbestez, lege agindu hori betetzeko eta emandako gaikuntzak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Zergadunen errolda

    1. artikulua. 2013. urteko zergadunen errolda prestatzea.

    1. Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoko Zuzeneko Tributu, Zehapen eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR