1281/2002 FORU AGINDUA, azaroaren 18koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, erabiltzaile guztiei zuzendutako errepideko hiriarteko bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzen diren enpresei dirulaguntzak emateko deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Garraio publikoaren sarea sendotzez gero, beharrezkoa da dirulaguntza sistemaren bat ezartzea, erabiltzaile guztientzako garraio zerbitzu publiko erregularrak eman eta zerbitzu horiek ematen segitzeko oreka ekonomikoari eusteko arazoak dituzten enpresentzat, zerbitzu horiek iraun dezaten.

Nafarroako Foru Komunitaterako bidaiari-garraioaren plan batean oinarritutako jarduketa-politika bat egiten ez den bitartean, egoki da aurten, erabiltzaile guztientzako garraio zerbitzu publiko erregularrak eman eta zerbitzu horiek ematen segitzeko oreka ekonomikoari eusteko arazoak dituzten enpresentzako urteroko dirulaguntzen deialdia mantentzea.

Dirulaguntzetarako deialdi honetatik bazterturik geldituko dira, erabiltzaile guztiei zuzendutako errepideko hiriarteko bidaiari-garraio publiko erregular finkoa eskaini arren, enpresariak berak eskaturik, kontzesioaren baldintza pleguan adierazi ziren "laguntzako" zerbitzuen kopurua gainditzen duten enpresak.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zuen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriz, beharrezkoa da dirulaguntzen deialdia eta hori arautuko duten oinarriak onestea.

Horiek horrela, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 5. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehenbizikoa._Erabiltzaile guztiei zuzendutako errepideko hiriarteko bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzen diren enpresei dirulaguntzak emateko deialdia onestea. Deialdiak Foru Agindu honen eranskineko oinarriei segituko die.

Bigarrena._202.037 euroko gastua onestea, 2002rako luzatutako 2001eko Aurrekontuko "Bidaiarien garraio-zerbitzuei eusteko laguntzak" izeneko 630000/62120/4701/513200 kontusailaren kargura.

Hirugarrena._Foru Agindu honen berri ematea Garraio Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari.

Laugarrena._Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hemezortzian._Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

E R A N S K I N A

Erabiltzaile guztiei zuzendutako errepideko hiriarteko bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzen diren enpresei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak

Lehenbizikoa: Xedea.

Deialdi honen xedea da erabiltzaile guztiei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR