17/2010 FORU DEKRETUA, martxoaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluko kide bat Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 14.3 artikuluak ezartzen du, besteak beste, irakasle bat, ikasle bat eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat izanen direla Gizarte Kontseiluko kide, Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak bere kideen artean hautatuak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 9. artikuluak ezartzen du bere osaera, eta bertan ageri dira Gobernu Kontseiluak Unibertsitate komunitatearen ordezkari izateko hautatuak: irakasle bat, ikasle bat eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 17. artikuluak xedatzen du Gizarte Kontseiluko kide izan behar duten Gobernu Kontseiluaren hiru ordezkariak honako banaketa honen arabera hautatuko direla: irakasle bat, ikasle bat eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Klaustroak, 2009ko abenduaren 22ko ohiko bilkuran Iker Berjano Aristegui hautatu zuen Ikasleen Sektoreko ordezkari izan zedin Unibertsitateko Gobernu Kontseiluan.

Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR