Gizarteratzeko eta/edo larrialdi sozialeko prozesuetarako laguntzak kudeatzeko ordenantza

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

163. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 17a 2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA 2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA Gizarteratzeko eta/edo larrialdi sozialeko prozesuetarako laguntzak kudeatzeko ordenantza Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2022ko maiatzaren 4an egin bilkura berezian, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Gizarteratzeko eta/edo larrialdi sozialeko prozesuetarako laguntzak kudeatzeko ordenantza eta haren eranskina. Ordenantzaren xedea da gizarte zerbitzuen arloko dirulaguntzak emateko prozedura gauzatzea, banakako ebaluazioaren araubidean.

Hasierako onespenaren iragarkia Aldizkari Ofizialaren 2022ko maiatzaren 30eko 105. zenbakian argitaratu zen, 30 egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek aztertu ahal izan dezaten eta, hala badagokio, egoki iritzitako erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ahal izan ditzaten. Horiek jaso ez direnez, behin betiko onartzen da, eta dagozkion ondorioetarako argitaratzea xedatzen da.

Erronkarin, 2022ko uztailaren 19an.–Batzordeko burua, Eneko Egiguren Ruiz.

ORDENANTZA, GIZARTERATZEKO ETA/EDO GIZARTE LARRIALDIKO PROZESUETARAKO LAGUNTZAK KUDEATZEKOA

1. atala. Zioen azalpena.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak xedatzen du botere publikoen jarduketek, besteak beste, funtsezko helburu hauek izanen dituztela gizarte zerbitzuen arloan: pertsona guztien bizi kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa bultzatzea gizartean, politikan, ekonomian, lan arloan, kulturan eta hezkuntzan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena bultzatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartzea eta haietaz arduratzea; eta gizarteak behar sozialak konpontzen parte har dezala bultzatzea, batez ere giza talde behartsuenak ordezkatzen dituzten entitateen bidez.

Orobat, xedatzen du Nafarroako toki entitateen titulartasunpeko oinarrizko gizarte zerbitzuak, gizarte zerbitzuen sistema publikoaren oinarrizko unitateak izateaz gainera, sistema horretara heltzeko sarbide ere badirela, bai eta hartzaileengandik eta familiaren eta gizartearen esparrutik hurbilen dagoen maila ere. Gizarte zerbitzu horien eginkizunei dagokienez, besteak beste, arreta ematen diete gizarte zerbitzuen aurrean eskariak egiten dituztenei, lehen erantzuna emateko (30.b artikulua), eta gizarte larrialdietako prestazioak kudeatzen dituzte (30.h artikulua).

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak, 31.4 artikuluan, aukera ematen die oinarrizko gizarte zerbitzuei oinarrizko laguntzan egiten den esku-hartzea osatzeko, toki entitateek, nork bere lurralde eremuan eta bere eskumenen barrenean, ezartzen dituzten bestelako programa edo jarduketak garatuz.

2015az geroztik, Nafarroako Gobernuak urtero egin du gizarteratze prozesuetarako eta/edo larrialdietarako laguntzen deialdia. Zenbait toki entitate neurriak hartzen ari dira gizarte larrialdietako laguntzak eta/edo gizarteratze prozesuetan laguntzekoak nola eman arautzeko, beren udalerrietan bizi diren familia-unitateen presako behar sozialak berehalakoan estaltzen direla bermatzeko asmoz.

2. apartatua. Prestazioen xedea eta ezaugarriak.

Apartatu hauen xedea da gizarte zerbitzuen arloetako laguntzak emateko prozedura garatzea, banakako ebaluazio araubidean.

Prestazio hauek ondoko ezaugarriak dituzte:

–Helburu zehatz baterako dira, hau da, zertarako ematen diren, hartarako bakarrik izanen dira.

–Pertsonalak eta eskualdaezinak dira, familia-unitate batentzat diren aldetik.

–Berehala tramitatzekoak dira; laguntzak ahalik eta azkarren jasotzeko moduan kudeatuko dira.

–Izaera subsidiarioa dute Nafarroako Gobernuak eskubide sozial eta osasun eskubideen arloan ematen dituen laguntzekiko.

–Profesionalen jardunaren osagarri dira; hau da, oinarrizko gizarte zerbitzuak familia-unitatean egiten duen esku-hartzeari laguntzeko neurri bat dira, planteatutako inguruabarrak okerragotzea edo kronifikatzea saihesteko.

Apartatu hauek Izabako Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Eremua osatzen duten herrietako bizilagunei edo familiei laguntzak ematera bideratuta daude; izan ere, gabezia ekonomiko edo sozio-sanitarioak dituztenez, zailtasun handiak dituzte gizartean integratzeko oinarrizko premiak asetzeko.

3. apartatua. Definizioak.

1. Bizikidetzako familia-unitatea: foru agindu honen ondorioetarako, bertan sartzen dira eskatzailea eta, hala badagokio, harekin bizi diren pertsona bat edo gehiago, elkartuta daudenak ezkontzaren bidez edo pareko afektibitate-harreman baten bidez, edo daukatenak bigarren gradurainoko odol-ahaidetasuneko lotura edo lehen gradurainoko ezkontza-ahaidetasunekoa.

2. Familia-unitatearen baliabide ekonomikoak: Familia-unitateari egozteko moduko diru-sarrerak eta ondarea (ondasun higigarriak eta ondasun higiezinak). Familia-unitatearen diru-sarreratzat hartuko dira eskaera egiten denean unitateko edozein kidek dituenak, honako hauen bidez eskuratuak:

–Besteren konturako lan etekinak edo enpresa edo lanbide jardueren bidezkoak (zenbateko gordinak, behin kenduta Gizarte Segurantzako kotizazioak eta eskubide pasiboengatik, nahitaezko mutualitateengatik eta antzekoengatik ordaindutakoa), prestazioak eta pentsioak, eta hilero jasotzen den beste edozein diru-sarrera.

–Ohiko bizilekutik aparteko ondasun higiezinek emandako etekin garbiak (alokairuak, errentak...).

Ondasun higigarriak eta ondasun higiezinak eskakizunen 4. eta 5. puntuetan ezarritakoaren arabera baloratuko dira.

3. Koiunturazko larrialdi ekonomikoa.

Koiunturazko larrialdi ekonomikotzat hartzen da, une horretan baliabide ekonomikorik ez izan arren, baliabide horiek lortzeko baldintzapeko egoera egotea, adibidez, prestazioak emateko ebazpen baten zain egotea.

Prestazio horietarako eskabidea aurkeztu dela ziurtatu beharko da.

Egoera horretan dauden...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR