192/2013 FORU AGINDUA, otsailaren 19koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Gizarte Politiketako Departamentuko zuzendari nagusiaren eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen, eta Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia eta Idazkaritza Tekniko Nagusia egituratu ziren.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 2. idatz-zatiak xedatzen duenez, departamentu bakoitzeko titularrak, foru agindu baten bidez, zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatuko ditu, kargua hutsik dagoenean, titularrak kanpoan edo gaixorik daudenean edo beste ezintasun bat dutenean haien ordez jarduteko. Artikulu horretako 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten direnak izan ezik.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.–Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, aldi baterako ordezkoak izanen dira zuzendaritza nagusi horren mende dauden zerbitzuetako zuzendariak, hurrenkera honetantxe:

  1. Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria.

  2. Garapenari Arreta Emateko eta Pertsonak Gizarteratzeko Zerbitzuko zuzendaria.

  3. Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuko zuzendaria.

    Bigarrena.–Departamentuko idazkari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR