193/2013 FORU AGINDUA, otsailaren 22koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren otsailaren 9ko 58/2012 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, gizarteratze-errentaren ohiz kanpoko eta berritze bereziko kasuak arautu ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarteratze-errenta arautzen duen urtarrilaren 23ko 1/2012 Foru Legearen azken xedapenetan lehenean xedatutakoari jarraikiz, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren otsailaren 9ko 58/2012 Foru Agindua onetsi zen, gizarteratze-errentaren ohiz kanpoko eta berritze bereziko kasuak arautu zituena.

Haren 5. artikuluaren 2. idatz-zatian adierazten da, salbuespen gisa, 24 hilabeteko gehieneko epea iraganik, gizarteratze-errenta berritzen ahalko zaiela artikulu hartan berean finkatzen diren egoeretako batean dauden eskatzaileei.

Arau hura onetsi zenetik iragandako denboran agerian gelditu da salbuespenezko tratamendu hori zabaldu behar dela babestu beharreko beste egoera jakin batzuetarako, horiek ere otsailaren 9ko 58/2012 Foru Aginduan jasotako egoeren antzeko tratamendua behar dutelako.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarteratze-errenta arautzen duen urtarrilaren 23ko 1/2012 Foru Legeak eman dizkidaten eskudantziekin bat,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren otsailaren 9ko 58/2012 Foru Aginduaren aldaketa. Foru agindu horren bidez, gizarteratze-errentaren ohiz kanpoko eta berritze bereziko kasuak arautu ziren.

Gizarteratze-errentaren ohiz kanpoko eta berritze bereziko kasuak arautu zituen Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren otsailaren 9ko 58/2012 Foru Aginduaren 5. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatiak honela idatzita gelditu dira:

“2. Salbuespen gisa, aurreko atalean errenta kobratzeko ezarritako gehieneko epea iraganik, egoera hauetako batean dauden eskatzaileek errenta kobratzen segitzen ahalko dute, gainerako baldintzak ere betetzen badituzte:

  1. Adingabeak zaintzeagatik ezinezkoa denean, salbuespenez eta denbora baterako, familia unitateko helduak lanean jartzea, eta betiere, 12 urtetik beherako adingabeak dituzten familia unitateen kasuan.

  2. Familia unitatean osasun egoera larriak edo desgaitasun kasuak daudenean edo gerora sortzen direnean, eskatzaileari eta gainontzeko familiakide helduei edozein lan jarduera ordaindurik egitea zailtzen dietenak.

  3. Familia unitateko kideren bat gizartean eta lanean txertatzeko prozesu trinko bukatu gabe batean dagoenean Nafarroako Administrazio Publiko batek zuzenean edo zeharka kudeatzen duen gizartean eta lanean txertatzeko zerbitzu batean, errenta luzatzearen aldeko txostena izanda. Luzapen hori 6 hilabetekoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR