Gizarte enplegu babestua garatzeko aditua, oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako eta lanaldi osoan hartzeko deialdia

SecciónII. Nafarroako Toki Administrazioa
  1. _Arau orokorrak.

    1.1. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean gizarte enplegu babestua garatzeko aditua oposizio-lehiaketa bidez hartzea da deialdi honen xedea, lanaldi osoan, eta aldi baterako lan araubidean, 2004ko otsailaren 29 arte hartu ere.

    Kontratu hau urtebetez luzatzen ahal da.

    1.2. Bete beharreko eginkizunak, gizartetik bazterturik dauden pertsonei zuzendutako gizarteratze eta laneratze egitarauen barruan, Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek proposatutako pertsonentzako Gizarte Enplegu Babestuaren egitaraua garatu, ekintzak diseinatu, prestakuntza jarduerak sustatu, gizarte-laguntza eskaini eta gizarteratze-laneratze hitzarmenak aurrera ateratzen lagundu.

    1.3. Lanpostuak C mailari dagokion lansaria izanen du, Mankomunitateak une bakoitzean erabakitzen dituen osagarriak gehiturik.

    1.4. Ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta Mankomunitateak noiznahi aldatzen ahal du.

    1.5. Lanpostua bete gabe utz dezake epaimahaiak, izangaietatik bakar batek ere lanpostuan aritzeko gutxieneko jakintza mailarik, gaitasunik edo prestakuntzarik ez duela iritziz gero.

    1.6. Kontratuak hamabost eguneko probaldia izanen du.

  2. _Izangaien betebeharrak.

    2.1. Oposizio-lehiaketa honetara onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

    1. Nazionalitate espainiarra izatea, edo Europako Batasuneko beste edozein estatutakoa. Gainerako kasuetan indarrean dagoen legeria aplikatuko da.

    2. 18 urte beterik izatea.

    3. Karguan aritzea galaraziko dion eritasunik edo akats fisiko-psikikorik ez izatea.

    4. Eginkizun publikoetan jarduteko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizi ez izana.

    5. B mailako gidatzeko baimena eta ibilgailua edukitzea.

    6. Guttienez, hurrengo titulua edukitzea, edo horren eskubideak ordainduak izanaren egiaztagia: gizarte integrazioan goi-mailako teknikoa edo baliokideren bat.

    Baita ere aurkezten ahal dira gizarte langileak eta pedagogian edo psikologian lizentziatuak.

    Aurreko baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta oposizioaldian izan behar dira, izendatu arte.

  3. _Eskabideak.

    3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Mankomunitatearen idazkaritzan aurkeztu beharko dira, Etxalarren. Horretarako hogeita hamar egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Eskabideak deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotuko dira. Haietan izangaiek eskabideak aurkezteko ezarritako epea amaitzen den egunean eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute.

    3.2. Deialdi honen zortzigarren atalean xedatutakoaren arabera, epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduak alegatu beharko dituzte izangaiek.

    3.3. Alegatzen diren merezimenduak jatorrizko edo konpultsatutako agirien bidez frogatu beharko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR