180/2009 FORU AGINDUA, maiatzaren 7koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Larrialdietarako Telefono Zerbitzuaz baliatzeko arauak ematen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateak, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44. artikuluaren bidez, eskumen osoa du gizarte zerbitzuen arloan. Horren arabera, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea eman zuen, funtsezko helburua, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, herritarren gizarte ongizatea lortzea zuena. Horretarako, gizarte zerbitzuen sistema bat osatu du, mendekotasuna duten pertsonenganako arreta biltzen duena.

Foru lege hori garatzeko, ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zen. Horren bidez, gizarte zerbitzuen sistema publikoko prestazio guztiak zehaztu dira. Haien aplikazio esparrua Nafarroako Foru Komunitate osoa da.

Larrialdietarako telefono zerbitzua Iegearen I. eranskineko B letran eta 2. eranskineko A, B eta C letran azaltzen da. Arreta anbulatorioko prebentzio prestazio bat da eta erabiltzaileei segurtasuna ematea eta gerta daitezkeen larrialdiei beharrezkoak diren baliabide guztiak mobilizatuz erantzutea du helburu.

Larrialdietarako telefono zerbitzua arretarako prebentzio zerbitzu bat da, bere kasa baliatzeko mugatuta dauden pertsonak bere inguruan bizitzen segitzea ahalbidetzen duena eta segurtasuna ematen diena, horrela zerbitzu hori erabiltzen duten pertsonen bizi kalitatea hobetzen baita, hain integratzaileak ez diren beste baliabide garestiago batzuen erabilera saihestuz edo atzeratuz, egoitzak esate baterako.

Horren harian, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezartzen du beharrezkoa dela mendekotasuna duten pertsonei laguntza integrala, integratua eta pertsonalizatua ematea eta ahalik eta autonomia handienarekin bizi daitezen behar diren baldintzak sustatzea, ahal den guztietan, eguneroko bizitza egiten duten inguruan bizitzen segitzeko aukera izan dezaten.

Lege horren prestazio katalogoan, 22. artikuluan, Telelaguntza Zerbitzua ageri da, hots, Larrialdietarako Telefono Zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatean hartzen duen izen generikoa.

Beste alde batetik, abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea garatu nahian, Nafarroako Gobernuak urtarrilaren 19ko 6/2009 Foru Dekretua onetsi zuen, batetik, mendekotasuna baloratzeko lan talde teknikoa eta, bestetik, Nafarroako Foru Komunitatean mendekotasuna baloratu eta aitortzeko prozedurak eta Mendekotasuna duten pertsonendako Banakako Arreta Programa prestatzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR