72/2009 FORU AGINDUA, uztailaren 23koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, Garraio Zuzendaritza Nagusiko Zerbitzuen Gutuna onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legeak zerbitzuen gutunen kontzeptua, irismena eta edukia arautzen ditu, eta zerbitzu horiek hobeki egiteko konpromisoak, bai eta horiek betetzen direla bermatzeko adierazleak ere, hartzen ditu barnean. Legearen arabera, Nafarroako administrazio publikoek herritarrei haiek egiten dituzten zerbitzuen berri emateko erabilera publikoko agiriak dira zerbitzu gutunak.

Foru lege horrek ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentu eta erakunde autonomo bakoitzak bere zerbitzuen gutuna eginen du, indarra hartu eta gehienez ere hiru urteko epean.

Maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Zerbitzuen Gutunak arautu zituen. Gero, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak urriaren 11n emandako 119/2005 Foru Aginduaren bidez, Zerbitzuen Gutunen diseinua eta egitura ezarri ziren.

Foru lege horretan ezarritakoa betez, Garraio Zuzendaritza Nagusiak bere Zerbitzuen Gutuna egin du.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Zerbitzuen Gutunak arautzen dituen maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuaren 5.1 artikuluaren bidez esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

AGINDU DUT:

  1. Garraio Zuzendaritza Nagusiko Zerbitzuen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR