67/2009 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, 'José Lázaro Galdiano' ediziorako sariaren oinarri arautzaileak onesten dituena (2009. urtea).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 30eko 26/2009 Foru Dekretuaren bidez, "José Lázaro Galdiano" ediziorako saria sortu zen, urtean bakarra izanen dena.

Foru dekretu hori betetzeko, Kultur Ekintza Zerbitzuak proposatu du "José Lázaro Galdiano" ediziorako sariaren oinarri arautzaileak onestea, 3.000 euroko gastua beimentzea eta foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. "José Lázaro Galdiano" ediziorako sariaren oinarri arautzaileak onestea (2009. urtea). Oinarriak foru agindu honen eranskinean daude.

  2. 3.000 euroko gastua baimentzea "José Lázaro Galdiano" ediziorako saria emateko, ekitaldi ekonomiko honetako gastuen aurrekontuko "José Lázaro Galdiano saria" izeneko A20002-A2500-4609-334103 kontu-sailaren kargura, betiere kreditu egoki eta askirik baldin badago.

  3. Foru agindu hau igortzea Kultur Ekintza Zerbitzuari, Deialdi eta Laguntza Atalari, Ogasun Departamentuak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismokoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

  4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

  5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

    Iruñean, 2009ko uztailaren 1ean.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

    1. ERANSKINA

    Nafarroako Gobernuak eta Beireko Udalak, Lázaro Galdiano Fundazioarekin elkarlanean, José Lázaro Galdiano nafar zenari agur eta ohore egin nahi diote, entzute handiko intelektuala, bildumazalea, editorea, finantza gizona eta kulturaren arloetan sustatzailea izan baitzen. Horretarako, martxoaren 30eko 26/2009 Foru Dekretuaren bidez, "José Lázaro Galdiano" ediziorako saria sortu zen.

    Horregatik, arte liburuen edizioaren kalitatea, esanahi zabalenean ulerturik, aitortze aldera "José Lázaro Galdiano" ediziorako sarirako deia (2009. urtea) egiten da, oinarri hauei jarraikiz:

    OINARRIAK

  6. -Sariaren xedea.

    Urtean bakarra izanen den sari honek José Lázaro Galdiano nafar zenari agur eta ohore egin nahi dio. Horretarako, haren nortasunaren alderdi guztiak kontuan hartuz, arteaz, esanahirik zabalenean ulerturik, ikerketa historia eta saiakeragintza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR