27/2011 FORU DEKRETUA, apirilaren 4koa, Nafarroako administrazio publikoetako langile funtzionarioen lanaldiaren murrizketa arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bateginak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiak, 59. artikuluko 3. idatz-zatian xedatzen duenez, funtzionarioei eskuarki ezarririko lanaldiaren murrizketa onartzeko kasuak eta baldintzak erregelamendu bidez zehaztuko dira, kasuan kasuko lansariak hein berean gutxiturik.

Legezko xedapen hori garatzeko, ekainaren 14ko 150/1990 Foru Dekretua eman zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen lanaldiaren murrizketa arautzen zuena.

Gero haren ordez eman zen apirilaren 28ko 113/1997 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen lanaldiaren murrizketa arautzen duena. Horrek ere aldaketa batzuk izan ditu, familia eta lana bateratzen laguntzeko neurriak bildu baititu, sindikatuen ordezkariekin batera ezarri eta adostu izan direnak.

Funtzionarioen lanaldi murrizketaren gaineko erregelamenduzko arauak, Langileen Estatutua garatuz egindakoak, berriro ere Nafarroako administrazio publiko guztietan, toki entitateak barne, aplikatu nahian, eta, bestalde, Emakumeen eta Gizonen arteko Benetako Berdintasunari buruzko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan eta apirilaren 12ko 7/2007 Legearen bidez onetsitako Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuan aurreikusitakoaren ondorioz aldaketa batzuk egin behar zitzaizkielako, 2010eko martxoaren 26an Administrazioak eta sindikatuek akordioa sinatu zuten Nafarroako administrazio publikoetako langileen enplegu baldintzei buruz, 2010. eta 2011. urteetarako, eta akordio horren 9.B atalak xedatzen duenez, "lanaldiaren murrizketari buruzko erregelamenduzko arauetan jaso behar dira langileen lana eta familiako bizitza uztartzeari buruzko araudi orokorrean aurreikusitako neurriak. Neurri horietako bat izanen da lanaldia seiren bat murrizteko aukera, betiere zerbitzuaren beharrek langilearen ordezkorik ez hartzeko bezainbesteko estaldura badute.". Horrenbestez, bidezkoa da Nafarroako administrazio publikoetako langile funtzionarioen lanaldiaren murrizketari buruzko arau berriak ematea orain artekoen ordez.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren XI. kapituluan eta Nafarroako administrazio publikoetako langileen enplegu baldintzei buruzko 2010. eta 2011. urteetarako aipatu akordioaren 18. puntuan xedatutakoarekin bat, proiektuaren gaineko iritzia eskatu zaio akordio horretan aurreikusita dagoen Nafarroako administrazio publikoetako langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahai Orokorreko Batzorde Paritarioari, eta Batzorde Paritarioa osatzen duten sindikatu guztiak ados...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR