EBAZPENA, 2002ko abenduaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko 30 lanpostu igoera eta lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2002ko abenduaren 16an emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko 30 lanpostu igoera eta lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi da.

O I N A R R I A K

  1. Deialdiaren xedea.

    1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko hogeita hamar lanpostu betetzea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen igoera bidez eta lehiaketa sistema erabiliz. Lanpostuak honela banatuta daude:

    20 lanpostu barne igoerako txandan, Nafarroako Foruzaingoko kideentzat (aurrerantzean barne igoerako txanda).

    10 lanpostu igoera txanda irekian, Nafarroako gainerako Polizia Kidegoetako kideentzat (aurrerantzean igoera txanda irekia).

    1.2. Hasiera batean, deialdiko lanpostu hutsek zenbaki hauek dituzte: 5668tik 5678ra, biak barne, eta 5976tik 5994ra, biak barne. Hala ere, behin betiko lanpostuak, Atala eta destinoko herria zehazteko, lehenbizi lehiaketa egin beharko da, Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretuaren arabera.

    1.3. Orobat, barne igoerako txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horretan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute igoera txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

    Hautapen probak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, bete gabe gelditzen bada igoera txanda irekiko lanpostu hutsen bat, orduan barne igoerako txandakoei gehituko zaie.

    Hautapen probak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, bete gabe gelditzen bada barne igoerako txandako lanpostu hutsen bat, orduan bete gabekotzat joko da eta ez zaie gehituko igoera txanda irekikoei.

    1.4. Izendapenarekin batera pertsona izendatu horiek nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiekin.

    1.5. Lanpostuek C mailako lansariak izanen dituzte, eta aplikatu beharreko xedapeneko araberako osagarriak.

    1.6. Izangaiak, hautapen probak gainditu eta deialdi honetako lanpostuetan aritzeko izendatu ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartu eta funtzionario eginez gero, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, araubide horretan aurreikusitako babesean.

    Deialdi honetako lanpostuetarako izendatu eta lehendik eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren araubidean, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den hartan, afiliatuta dauden funtzionarioek bertan segitzea aukeratzen ahal dute edo Gizarte Segurantzan afiliatzea.

    1.7. Izendatutako izangaiek lanlekua duten herrian bertan bizi beharko dute, eta hori betetzeko udalerri horretan finkatuko dute beren bizilekua.

  2. Izangaien betebeharrak.

    2.1. Lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Barne igoerako txandan:

  3. _Gutxienez bi urteko antzinatasuna izatea Foruzain bezala.

  4. _Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

    1. Igoera txanda irekian:

  5. _Gutxienez bi urteko antzinatasuna izatea Nafarroako Udaltzainen Kidego bateko udaltzain edo agente bezala.

  6. _Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

    Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira baldintza horiek.

  7. Eskabideak.

    3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean. Aipatu eskabideak deialdian argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan eskuratzen ahalko dira (Karlos III.a etorbidea, 2, ataria), eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko epearen azken eguna baino lehenago.

    3.2. Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:

    1. Nortasun Agiri Nazionalaren bi aldeen fotokopia, behar bezala konpultsatua.

    2. Nafarroako foruzain edo Udaltzaingoen Kidegoetako udaltzain edo agente izendatu izana frogatzen duen egiaztagiria; era berean frogatuko da lanpostu horretako antzinatasuna eta egoera administratiboa.

    3. Deialdiaren II. eranskineko baremoaren arabera alegatutako merezimenduen egiaztagiriak.

    3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

  8. Onartu eta baztertuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

    4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

    Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen Ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

    4.2. Izangai baztertuek bost egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR