1722/2011 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko 20 lanpostu lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Aztertu da Nafarroako Foruzaingoko buruak Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko 20 lanpostu lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzearen beharrizana azaltzeko egindako txostena. Kidego horretan gaur egun hutsik dauden lanpostuak dira, Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretuaren 10. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskumenak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 10. artikuluaren bidez esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBATZI DUT:

  1. Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko 20 lanpostu lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdia onestea.

    OINARRIAK

  2. -Xedea.

    Deialdia iragartzen da Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko 20 lanpostu, funtzionario araubidekoak eta B mailakoak, lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko. Antolaketako unitate hauei atxikiko zaizkie:

    Ikuskapen Orokorreko Arloa
    LANPOSTUKOPURUA DESTINOA DESTINOKO HERRIA SARTZEKO MODALITATEA
    1 Giza Baliabideen Taldea Iruña Lehiaketa berariazkoa
    1 Lotura Taldea Iruña Lehiaketa berariazkoa
    2 Komunikazio eta Loturako Dibisioa Iruña Lehiaketa berariazkoa
    1 Garapen Teknologikoaren Brigada Iruña Lehiaketa berariazkoa
    1 Polizia Judizialaren Tafallako Taldea Tafalla Lehiaketa berariazkoa
    1 Polizia Judizialaren Lizarrako Taldea Lizarra Lehiaketa berariazkoa
    1 Polizia Judizialaren Tuterako Taldea Tutera Lehiaketa berariazkoa
    1 Herritarren Babeserako eta Arretarako Altsasuko Taldea Altsasu Lehiaketa
    1 Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldea Elizondo Lehiaketa
    1 Herritarren Babeserako eta Arretarako Tafallako Taldea Tafalla Lehiaketa
    Herritarren Segurtasunerako Arloa
    LANPOSTU KOPURUA DESTINOA DESTINOKO HERRIA SARTZEKO MODALITATEA
    1 1. Ekintza Taldea Iruña Lehiaketa
    1 Esku-hartze Berezietarako Taldea Iruña Lehiaketa berariazkoa
    Trafiko eta Bide Segurtasunaren Arloa
    LANPOSTU KOPURUA DESTINOA DESTINOKO HERRIA SARTZEKO MODALITATEA
    1 Trafiko eta Bide Segurtasunaren Arloa Iruña Lehiaketa berariazkoa
    1 Radar Taldea Iruña Lehiaketa
    Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloa
    LANPOSTU KOPURUA DESTINOA DESTINOKO HERRIA SARTZEKO MODALITATEA
    1 Parlamentuko Taldea Iruña Lehiaketa
    1 Atxilotuak Zaindu eta Lekualdatzeko Taldea Iruña Lehiaketa
    Ikerkuntza Kriminaleko Arloa
    LANPOSTU KOPURUA DESTINOA DESTINOKO HERRIA SARTZEKO MODALITATEA
    2 Ikerkuntza Kriminaleko Arloa Iruña Lehiaketa berariazkoa
    1 Genero-indarkeriaren Taldea Iruña Lehiaketa berariazkoa
    Deialdi honetan Agintariak Babesteko Dibisioan bete gabeko lanpostuak geratzen badira, lehenengo lanpostua Prebentziorako eta Herritarrei Laguntzeko Dibisioko 1. Ekintza Taldeari atxikiko zaio, bigarrena Prebentziorako eta Herritarrei Laguntzeko Dibisioko 2. Ekintza Taldeari, hirugarrena Prebentziorako eta Herritarrei Laguntzeko Dibisioko 3. Ekintza Taldeari

    Deialdi honetan Informazio Dibisioan bete gabeko lanpostuak geratzen badira, lanpostu horiek Ikerkuntza Kriminaleko Arloari atxikiko zaizkio, eta Arlo horren mendean geratuko dira zuzenean.

    Deialdi honetan Barne Araubideko Dibisioan bete gabeko lanpostuak geratzen badira, lehenengo lanpostuan eta bigarren lanpostua Herritarren Babeserako eta Arretarako Altsasuko Taldeari atxikiko zaizkio eta hirugarrena Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldeari.

    Deialdi honetan Argitze-agirien eta Ikerketaren Dibisioan bete gabeko lanpostuak geratzen badira, lehenengo lanpostua Herritarren Babeserako eta Arretarako Dibisioko 3. Ekintza Taldeari atxikiko zaio, bigarrena Herritarren Babeserako eta Arretarako Dibisioko 2. Ekintza Taldeari, hirugarrena Polizia Judizialaren Dibisioari, laugarrena Esku Hartzeko Dibisioko 1. Ekintza Taldeari, bosgarrena Esku Hartzeko Dibisioko 2. Ekintza Taldeari eta seigarrena Herritarren Babeserako eta Arretarako Dibisioko 1. Ekintza Taldeari.

    Deialdi honetan Tuterako Argitze-agirietako Taldean bete gabeko lanpostu bat geratzen bada, lanpostu hori Herritarren Babeserako eta Arretarako Tuterako Taldeari atxikiko zaio.

    Deialdi honetan Ikuskapen Orokorreko Arloko Prestakuntza Taldean bete gabeko lanpostu bat geratzen bada, lanpostu hori Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldeari atxikiko zaio.

  3. -Aplikatu beharreko arauak.

    Deialdi hau, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen azken xedapenetako lehenean ezarritakoari jarraiki, Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen maiatzaren 22ko 57/2007 Foru Dekretuan xedaturikoari lotuz burutuko da.

  4. -Baldintzak.

    Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, deialdiko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko beharkizunak bete behar dira, eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetzeko orduan:

    1. Nafarroako Foru Komunitateko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea eta jardunean egotea.

    2. B maila edo taldekoa izatea.

    3. Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde lanpostu baterako izendatua izatea.

    Behin-behinekoz atxikiriko funtzionarioak, egoera horretan dirauten bitartean, beharturik egonen dira deialdi honetan parte hartzera eta betetzen ahal diren lanpostu huts guztiak eskatzera. Horrela egin ezik, haietariko edozeini nahitaez atxikitzen ahal zaizkio.

    Foruzaingoko antolaketa unitateko bitarte baterako buru, bitarte baterako inspektore edo bietariko edozein izendatu diren funtzionarioek oinarrizko lanpostutik hartzen ahal dute parte deialdi honetan.

    Zerbitzu berezietan, eszedentzia berezian edo lanpostu erreserbarik gabeko borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian dauden funtzionarioek zilegi dute deialdian parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen betebeharrak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betiko esleituko zaie.

    Deialdi honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

  5. -Ordainsariak.

    Lekuz aldatzen diren langileek indarra duten xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak jasoko dituzte.

  6. -Eskabidea eta eskaera: aurkezteko epea eta lekua.

    Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan (zerrenda 2011ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 29an) aurkeztu beharko dira, Foruzaingoaren instalazioetan dagoen Bulegoaz gain, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideetakoren bat erabiliz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean.

    Eskabideak eta eskaerak deialdian argitaratutako ereduei (I. eta II. eranskinak) lotuko zaizkie. Eskabideak Barne Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Atalean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2an) eskuratzen ahal dira edo internet bidez, deialdia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta haietan lehiatzaileek adierazi beharko dute eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

    Destinoa lehiaketa berariazkoaren bidez bete behar diren unitateetan eskatzen duten izangaiek merezimenduak baloratzeko egokitzat jotzen dituzten agiri guztiak aurkeztu beharko dituzte eskabideak aurkezteko epean.

    Destinoa Esku Hartzeko Dibisioko edozein antolaketa unitatetan eskatzen duten izangaiek deialdiaren IV. eranskinean jasotako proba fisikoak gainditu beharko dituzte. Proba fisikoak gainditzen ez dituztenek ezin izanen dute lanposturik eskuratu lehiaketa berariazkoaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR