308/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, otsailaren 16ko 67/2009 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Nafarroako Foruzaingoko Ikuskapen Orokorreko Arloa garatu zen, brigadatan eta taldetan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Otsailaren 16ko 67/2009 Foru Aginduaren bidez Nafarroako Foruzaingoko Ikuskapen Orokorreko Arloa garatu zen, brigadatan eta taldetan.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak apirilaren 26an emandako 283/2010 Foru Aginduaren bidez aipatutako foru agindua aldatu zen, Nafarroako Gobernuak 2009ko irailaren 21ean hartutako Erabakian xedaturikoa betetzeko. Erabaki horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako unitate organikoen kopurua murrizteko agindua eman zen.

Foruzaingoak txostena aurkeztu du, segurtasun publikoaren arloan sorturiko beharretan oinarria duena. Behar horiek abala ematen diote Polizia Administrazioaren Brigada kentzeari eta Tafallako eta Lizarrako polizia etxeetan Polizia Judizialaren Taldeak sortzeari.

Uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuaren 12. artikuluak xedatzen du polizia etxeak, polizia arretarako bulegoak, brigadak eta taldeak sortu, aldatu edo kentzea Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari dagokiola, Barneko zuzendari nagusiak proposaturik.

Horregatik, arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 16an emandako 67/2009 Foru Aginduaren aldaketa. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foruzaingoko Ikuskapen Orokorreko Arloa garatu zen, brigadatan eta taldetan.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 16an emandako 67/2009 Foru Aginduaren 1., 13. eta 14. artikuluak aldatzen dira. Hauek dira eduki berriak:

1. artikulua. Brigadak.

Dibisio Tekniko Orokorrak brigada hauek ditu bere baitan:

a) Garapen Teknologikoaren Brigada.

b) Baliabideak Administratzeko Brigada.

Halaber, Dibisio Tekniko Orokorrari atxikitzen zaizkio zuzenean talde hauek:

a) Burutza Taldea.

b) Kudeaketa Administratiboaren Taldea.

c) Giza Baliabideen Taldea.

d) Prestakuntza Taldea.

Aipatutako taldeak unitate zentralak izanen dira.

13. artikulua. Tafallako Polizia Etxea.

Esleitu zaizkion eginkizunak burutzen hobeki espezializatzeko, Tafallako Polizia Etxeari talde hauek esleitzen zaizkio:

a) Herritarren Babeserako eta Arretarako Tafallako Taldea.

b) Polizia Judizialaren Tafallako Taldea.

14. artikulua. Lizarrako Polizia Etxea.

Esleitu zaizkion eginkizunak burutzen hobeki espezializatzeko, Lizarrako Polizia Etxeari talde hauek esleitzen zaizkio:

a) Herritarren Babeserako eta Arretarako Lizarrako Taldea

b) Polizia Judizialaren Lizarrako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR