633/1996 FORU DEKRETUA, azaroaren 18koa, Eskualdaketa Batzordean Nafarroako Gobernua ordezkatuko duten kideak izendatzen dituena.

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Estatuaren zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko arauak ezartzen dituen abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuak bere 2. artikuluan xedatzen duenaren arabera, haren bidez eratutako Eskualdaketa Batzordeak Lurralde Administraziorako ministroa eta Nafarroako Gobernuko lehendakariordea izango ditu buru eta horiez gainera, Estatuko Administrazioko zortzi ordezkari eta Nafarroako Gobernuko beste zortzi izango dira hango kide.

Urriaren 14ko 523/1996 Foru Dekretuak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak Eskualdaketa Batzordean izango duen ordezkaritza horretako kide izango da Nafarroako Gobernuari berariaz hala eskatzen dioten Nafarroako Parlamentuko taldeen ordezkariak, bat talde bakoitzeko. Taldeok idatziz eskatu beharko dute eta bertan Batzordean zein ordezkari -titularra eta ordezkoa- izendatzen duten zehaztu beharko dute.

Foru Dekretu horretan izendapena egiteko ezarri den epea ahiturik eta parlamentuko taldeek euren ordezkariak proposaturik, bidezko da Eskualdaketa Batzordean Nafarroako Gobernua ordezkatuko duten kideak izendatzea.

Horrenbestez, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak hala proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko azaroaren hemezortziko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen denez, Nafarroako Gobernuak Eskualdaketa Batzordean izango duen ordezkaritzak Rafael Gurrea Induráin jauna, Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, izango du buru eta gainera, ondorengoak izango dira horko kide:

    -Jaime Ignacio del Burgo Tajadura jauna, titular, eta Alberto Catalán Higueras jauna, ordezko, "Unión del Pueblo Navarro" parlamentuko taldea ordezkatzeko.

    -Manuel López Mazuelas jauna, titular, eta Carlos Cristóbal García jauna, ordezko, "Socialistas del Parlamento de Navarra" parlamentuko taldea ordezkatzeko.

    -Juan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR