24/1997 FORU LEGEA, abenduaren 30ekoa, Toki Ogasunek

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau

onetsi duela:

TOKI AZPIEGITUREN ALORREKO 1997-1999 PLAN BEREZIARI

BURUZKO FORU LEGEA

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko

6/1990 Foru Legeak, 61. artikuluan, xedatzen du,

Nafarroako Gobernuak, horretarako gaitzen duen Foru

Legearen barruan, inbertsio planak ezarriko dituela udal

entitateekin lankidetza ekonomikorako tresna gisa. Haien

helburu nagusia Foru Komunitate osoko nahitaezko udal

zerbitzuen estaldura bermatzea izanen da.

Hori betetzeko asmoz, arau batzuk onetsi dira. Horien

artean, 1997/1999rako Toki Azpiegituren Hirurteko Planari

buruzko apirilaren 2ko 3/1996 Foru Legea onetsi berri da.

Hori garatzen eta betearazten ari da gaur egun.

Tresna horiek posible egin dute kontsignaturiko kapital

transferentziak objektiboki banatzea, baina aurrekontuetan

eskuragarri zeuden diru-kopuruek eskatzen ziren inbertsio

guztiak burutzea ez dute lortu. Planak burutzean nabarmena

izan da, kokaguneagatik edo jende gutxi edo sakabanaturik

edukitzeagatik, eskualde batzuen zailtasunak areagotu egin

direla, haien inbertsioak Hirurteko Planetan ezin baitira

sartu izan, beste herri batzuetan lehentasunezko obrak

zeudelako edo finantza egoera larrian zeudelako.

Inbertsioetarako diru-kopuruak zentzuz gehitzeak ez luke

derrigorrez egoera konponduko.

Interesgarria da adieraztea bere garrantziagatik 1997-1999rako Toki

apirilaren 2ko 3/1996 Foru Legean aurreikusiriko Goi

Presioko Ur Hornidurarako Plan Zuzentzailea. Haren

finantzaketa arruntak, kapital transferentzien bidez,

inbertsio guztiaren kostuaren ehuneko 90 egiten du.

Partaidetza portzentaia oso handia bada ere, gure

herrialdeko puntu batzuetan defizita dago azpiegitura mota

horretan, besteak beste, ukituriko toki entitate batzuk ez

zaizkiolako atxikitzen, dagokien finantzaketa beren gain

hartzerik ez dutelako, ez eta arau horretan aurreikusten

den aparteko finantzaketa sistemak behartzen dituen

neurriak ezartzerik ere ez.

Bestaldetik, toki programazioko inbertsioei dagokienez,

toki entitate guztiek aurkezten dituzten eskabideak

hautatu eta haien artean lehentasunak ezartzeko formulak

posible egiten du egiaztatzea epe laburrean beharrezkoa

den obrarik ba ote dagoen, horixe baita lehentasunik

handiena entitate bakoitzeko azpiegituren banan-banako

defizitaren kontzeptuaren arabera. Horiek, hala ere, ez

dira kasuan kasuko inbertsio planean sartzen, aplikaturiko

gainerako aldagaiek, hala nola, bizilagun bakoitzeko

inbertsioaren errentagarritasunak, hautatua izateko eta

lehentasuna ezartzeko koefizientea dexente gutxitzen

baitute.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko

6/1990 Foru Legeko 34. artikuluak xedatzen du Foru

Komunitateko ekintza publikoko sektore bakoitza arautzen

duten legeek udal batzuetarako araubide bereziak ezartzen

ahalko dituztela, beren kokagune, jarduera nagusi, ondare

historiko edo beste edozein ezaugarrirengatik komeni bada

antolamenduan edo finantzaketa sisteman tratamendu

bereiztua ematea.

Izaniko esperientzia kontuan harturik, oinarrizko

azpiegitura horiek finantzatzeko eta hautatu eta

lehentasunak ezartzeko irizpideek egokitu egin behar dute,

berdinak direnak elkarrekin lehiatzea posible egiten duen

sistema bat ezarririk.

Nafarroako lurraldearen antolamenduari eta hiri

sistemari buruzko azterketetatik ateratzen ahal da

badaudela udalerri batzuk gizarte eta ekonomi garapen

txikiagoa dutenak. Galera demografiko larria, jendetzaren

zahartzea, atzeratuago dagoen ekoizpen azpiegitura,

garapen ekonomikoaren eta dotazioen maila apala dira haien

ezaugarriak, beste aldagai adierazgarri batzuen artean.

Kontzeptu horiek parametrotzat harturik,

azpiegituretarako finantza-tratamenduari dagokionez,

Nafarroako eskualderik behartsuenen sailean sar litezkeen

toki entitateen zerrenda bat egiten da. Haiexei egiten die

kasu Foru Lege honek.

Oinarrizko azpiegituren dotazioa sustatzeko nahiak ez

du ahanztarazi behar baliabideak ahalik eta gehien erabili

behar direla. Hori horrela, lortu nahi diren

eraginkortasun eta ekonomia erdiesteko, jarduketa batzuk

toki entitateen borondatezko elkarteak osatuz burutu behar

dira.

Kasu horietan tratamendu bereiztua ezartzeko arauzko

tresna...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR