71/2012 FORU AGINDUA, irailaren 18koa, Osasuneko kontseilariak emana, farmazia-bulegoen marjinen indize zuzentzailea aplikatzeko prozedura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasun sistema nazionalaren kalitatea eta kohesioa hobetzeko, zerga arloko sendotzea laguntzeko, eta Estatuko abalen gehieneko zenbatekoa 2011n handitzeko neurriei buruzko abuztuaren 19ko 9/2011 Errege Lege Dekretuaren 3. artikuluak maiatzaren 16ko 823/2008 Errege Dekretua aldatu zuen. Horren bidez, giza erabilpenerako sendagaien banaketa eta salmentarako marjinak, kenkariak eta deskontuak ezarri ziren. Izan ere, 2. artikuluari 8. atala gehitu zion, farmazia-bulegoen marjinen indize zuzentzailea sartuz, zerbitzuaren irisgarritasuna eta kalitatea eta erabiltzaileentzako farmazia laguntza egokia bermatzeko.

Gero, Estatuko Osasun Sistemaren iraunkortasuna bermatzeko eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurriei buruzko apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuak aldatu zuen aipatu 823/2008 Errege Dekretuaren 2. artikuluaren 8. atala.

Merkataritza eta zenbait zerbitzu liberalizatzeko premiazko neurriei buruzko maiatzaren 25eko 19/2012 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetako laugarrenak ezartzen du apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuaren 5. artikulua aldatzen dela, maiatzaren 16ko 823/2008 Errege Dekretuaren 2. artikuluaren 8. atala berriro aldatzeko.

2. artikuluaren 8. atalak farmazia-bulegoen marjinen indize zuzentzailea kalkulatzeko modua ezartzen du, fakturazio bolumenaren araberakoa, bai eta farmazia-bulegoek marjina hobetzeko bete behar dituzten irizpide batzuk. Eskatutako baldintzak betetzen ote diren erabakitzea, eta sortuko diren gorabeherei buruzko ebazpenak, farmazia-antolamenduan eskumena duten osasun-administrazioek hartuko dituzte, eta erabaki horiek aplikatzeko prozedura finkatuko dute.

Eskatutako baldintzei dagokienez, maiatzaren 25eko 19/2012 Errege Lege Dekretuan 2012ko urtarrilaren 1etik indarrean zegoen araudiarekin alderatuta egin den aldaketa nagusia da farmazia-bulegoak herrigune isolatu edo sozialki atzeratu batean kokatuta egoteko baldintza kentzea.

Farmazia-bulegoen marjinen indize zuzentzailea aplikatzearen helburua da zerbitzuaren irisgarritasuna eta kalitatea eta Osasun Sistema Nazionaleko erabiltzaileentzako farmazia laguntza egokia bermatzea, farmazia-bulegoen bideragarritasunari laguntzeko neurri bat ezarriz, haien asistentzia-zerbitzuen jarraitasuna bermatzeko, bereziki landaguneetako bulegoena.

Farmazia Laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legeak ezartzen du oinarrizko osasun eskualde bakoitzerako farmazia-bulegoen gutxieneko kopurua, arreta berezia jarriz sakabanatze geografiko handiko oinarrizko eskualdeetan.

Herrigune isolatu edo sozialki atzeratu batean kokatuta egoteko baldintza kontuan harturik, 2012ko urtarriletik apirilera bitarteko aldian indize zuzentzailea aplikatzeko definitu beharrekoa, erabaki da indizea, plangintza farmazeutikoan sartutako farmazia-bulegoei aplikatzeaz gain, landaguneetako farmazia-bulegoei ere aplikatzea, farmazia bakarreko herri batean badaude eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR