75/2012 FORU DEKRETUA, uztailaren 25ekoa, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 22ko 11/2012 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio erakunde publikoen estatutuak onestea.

Uztailaren 2ko 35/2012 Foru Dekretuaren bidez Gizarte Politiketako Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezarri zen.

Hartan, adierazten da Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutua dela departamentu horren menpe dagoen erakunde autonomoetako bat.

Foru dekretu honen helburua da Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuaren estatutuak onestea.

Hori horrela, Gizarte Politiketako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko uztailaren 25ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Estatutuak onestea.

Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren Estatutuak onetsi dira. Horien testua foru dekretu honen eranskinean ageri da.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenbiziko xedapen gehigarria.-Nafarroako Emakumearen Institutuaren, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren eta Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuaren gaineko aipamenak.

Gaur egun dagoen araudian edo jadanik emandako egintza administratiboetan Nafarroako Emakumearen Institutuaz, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaz eta Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuaz egiten diren aipamen guztiak Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuaz eginak bezala ulertuko dira.

Bigarren xedapen gehigarria.-Kudeaketa esleipenak.

Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuak ahalmena izanen du departamentu bereko edo beste bateko organo edo erakunde publikoei esleitzeko hark dituen helburu eta eginkizunak betetze aldera beharrezkoak diren jarduera material edo teknikoak, edo zerbitzuetakoak, egitea, arlo hori arautzen duen legedian xedatutakoa betez.

Hirugarren xedapen gehigarria.-Izendapena berrestea.

Berresten da, egin zen baldintza berberetan, Genero Berdintasuneko Politiken Plangintza eta Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendariaren izendapena, izena aldatuta, Genero Berdintasuneko Politiken Zuzendariordetza izanen baita.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honi aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta, bereziki, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuaren Estatutuak onetsi zituen abuztuaren 24ko 138/2011 Foru Dekretua.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.-Aurrekontu aldaketak.

Ahalmena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru dekretu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren aurrekontu aldaketak egin ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.-Arauen garapena.

Gizarte Politiketako kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko eta gauzatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako hirugarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2012ko uztailaren 25ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Gizarte Politiketako kontseilaria, Jesús Pejenaute Grávalos.

NAFARROAKO FAMILIARAKO ETA BERDINTASUNERAKO INSTITUTUA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTUAK

  1. TITULUA

    Izaera, eskumenak eta eginkizunak

    1. artikulua. Izaera.

      Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutua administrazio izaerako erakunde autonomo bat da, nortasun juridiko propioa duena, bai eta jarduteko ahalmen osoa ere, xedeak bete ahal izateko.

    2. artikulua. Atxikipena eta babesa.

      Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutua, bere helburuak betetzeko, Gizarte Politiketako Departamentuak plangintza eta politika orokorrari buruz ematen dituen jarraibideen mendean dago, hari atxikita. Departamentu horren esku gelditzen dira Institutua kontrolatu eta babesteko ahalmenak, Estatutuetan, foru legerian eta administrazioaren antolamendu juridiko administratiboan esleitzen zaizkionak, hain zuzen ere.

    3. artikulua. Eskumenak eta eginkizunak.

    4. Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuari eskumen hauek dagozkio:

      1. Nafarroako Foru Komunitateko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako politikak koordinatzea eta kudeatzea.

      2. Familia arloko politiken koordinazioa eta kudeaketa, baita haur eta nerabeentzako sustapenaren, arretaren eta babesaren arloko koordinazioa eta kudeaketa ere.

      3. Adingabeen arretari eta genero indarkeriaren biktimen arretari dagokienez, gizarte zerbitzu orokorren zorroko prestazioak koordinatzea eta kudeatzea.

    5. Eskumen horiek garatzeko, eta horien esparruaren barnean, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuak honako eginkizun hauek beteko ditu:

      1. Xedapen orokorreko proiektuak egitea bere eskumenenen esparruan.

      2. Dagokion esparruan Nafarroako Gobernuaren plangintza orokorra prestatzea, departamentuek euren plangintza sektorialak prestatzeko dituzten eskumenak galarazi gabe.

      3. Nafarroako Foru Komunitatean berdintasunerako politikak diseinatu, abian jarri, koordinatu eta ebaluatzea.

      4. Familiaren arloko eta haur eta nerabeentzako sustapen, arreta eta babesaren politikak diseinatu, abian jarri, koordinatu eta ebaluatzea, Nafarroako Foru Komunitatean.

      5. Genero indarkeriaren kontrako prebentzioa eta jarduketak koordinatzea.

      6. Bere eskumeneko arloei dagozkien baliabideak kudeatzea.

      7. Haur eskolak kudeatzea.

      8. Familientzako bitartekotza eta orientaziorako zerbitzuak koordinatu eta kudeatzea, hala nola familiak elkartzeko guneak.

      9. Nafarroako Gobernuak, sexu arrazoiengatiko eraginari buruzko txostenak prestatzeari dagokionez, emandako jarraibideak egoki aplikatu eta eraginkortasunez betetzen direla begiratzea eta txosten horiek prestatzeko behar den laguntza ematea, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legean aurreikusita baitaude.

      10. Ekintza positiborako neurriak diseinatu eta ezartzea, administrazio publikoentzat, instituzioentzat, entitateentzat, erakunde publiko edo pribatuentzat eta herri eta herritarren mugimenduarentzat berarentzat ere.

      11. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren politika, programa eta ekintza guztietan generoaren ikuspegia sar dadin bultzatzea, maila eta fase guztietan.

      12. Nafarroako Administrazio Publikoei laguntza ematea gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde lan egiteko.

      13. Nafarroako Administrazio Publikoei laguntza ematea herritarren ardurakidetza publiko eta pribatua bultzatzen duen politika bat gara dezaten familiaren arloan.

      14. Familien errealitate eta beharrei egokitzen zaizkien baliabideak sustatu eta abian jartzea herritarrentzat, Etxe Lagunak konparazio batera, eredu guztiak eta Nafarroako Foru Komunitateko aniztasun geografikoa kontuan hartuz.

        ñ) Bere eskumeneko arloetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta gainerako administrazio publikoen, instituzioen, entitateen eta erakunde publiko nahiz pribatuen arteko harremanak sustatzea.

      15. Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonezkoen egoeraren bilakaerari eta familiei buruzko azterlan eta ikerlanak egitea.

      16. Sexuak eragindako bereizkeria kasu zehatzetan egindako salaketak aditzea eta bideratzea eta konponbidea ematea.

      17. Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen betetzea eta garapena sustatzea.

      18. Egoera gatazkatsuan diren edo arazo sozialak dituzten adingabeen egoeren gaineko sentsibilizazio eta prestakuntzarako eta haiei aurrea hartzeko programak garatzea.

      19. Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuaren helburuak betetzen lagundu dezaketen gainerako eginkizunak.

  2. TITULUA

    Egitura organikoa

  3. KAPITULUA

    Zuzendaritza organoak

    1. artikulua. Zuzendaritza organoak.

    Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuak zuzendaritza organo hauek ditu:

    1. Gobernu Kontseilua.

    2. Zuzendaritza-Gerentzia.

    3. Genero Berdintasuneko Politiken Zuzendariordetza.

    4. Familiako eta Haur eta Nerabeentzako Arretako Zuzendariordetza.

  4. KAPITULUA

    Gobernu kontseilua

    1. artikulua. Osaera.

    2. Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuaren Gobernu Kontseiluak kide hauek ditu:

      1. Kontseiluburutza: Gizarte Politiketako kontseilaria.

      2. Kontseiluburuordetza: Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea.

      3. Kontseiluko kideak:

      -Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusia.

      -Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Familiako eta Haur eta Nerabeentzako Arretako zuzendariordea.

      -Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Genero Berdintasuneko Politiken zuzendariordea.

    3. Departamentuak Gobernu Kontseiluan dituen kideen zuzendaritza karguren bat hutsik geldituz gero, departamentuko titularrak haien ordezkoak izendatuko ditu, aldi baterako, behin betiko izendapenak egin bitartean.

    4. Gobernu Kontseiluak, bidezko baderitzo, baimena ematen ahalko die berdintasunaren eta familien arloan aritzen diren organo eta entitateen ordezkariei bilkuretan parte har dezaten. Hizpidea izanen dute, baina botorik ez.

    5. artikulua. Gobernu Kontseiluaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR