603/2008 FORU AGINDUA, azaroaren 18koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako Gobernuaren Ezporogi-Sabaizako NA-10.298 ehiza-barrutian 2008-09, 2009-10 eta 2010-11 ehizaldietan basurdea harrapatzeko baimena ematen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Antolaketa basurde ehiza kudeatzeko tresnarik garrantzitsuenetariko bat da. Basurdeak Nafarroan izan duen bilakaerari buruzko datuek adierazten dute ugaltzen eta zabaltzen ari dela. Gaur egun Komunitate osoan daude basurdeak.

Ezporogi-Sabaizako NA-10.298 ehiza-barrutia Nafarroako oihanik garrantzitsuenetariko batean dago. Gaitasun handia du basurdearen babeslekua izateko.

Ehiza-barruti horiek antolatzeko planetan xedaturikoaren arabera, beharrezkotzat jotzen da basurdearen ehiza antolatzea, haren populazioa kontrolatzeko.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. Ezporogi-Sabaizako NA-10.298 ehiza-barrutian 2008-09, 2009-10 eta 2010-11 ehizaldietan basurdea usna-zakurrekin harrapatzeko baimena ematea, baldintza hauei jarraituz:

    Ehiza-barrutietan uxaldien bidez ehizatzeko datak:

    2008-09 ehizaldian: baimenak banatzen direnetik 2009ko otsailaren 28ra bitarteko larunbatak.

    2009-10 ehizaldian: debekuei buruzko kasuan kasuko foru aginduan basurdea harrapatzeko ezartzen den ehizaldi balioduneko larunbatak. Ez da ehizarik eginen 2009ko abenduaren 5ean eta 26an.

    2010-11 ehizaldian: debekuei buruzko kasuan kasuko foru aginduan basurdea harrapatzeko ezartzen den ehizaldi balioduneko larunbatak. Ez da ehizarik eginen 2010eko abenduaren 4an eta 25ean, ez eta 2011ko urtarrilaren 1ean ere.

    Zenbat ehizagune eta haien mugak :

    Zenbat ehizagune: uxaldiak 2004ko maiatzaren 13ko Ebazpenaren bidez onetsiriko Ehiza Antolatzeko Planean ezarririko bederatzi ehizagunetan. Egunero bina ehizagunetan ehizatzen ahalko da, baina ehizagune horiek ez dira behin ere mugakideak izanen.

    Ehizaguneak hurrenkera honetantxe aldizkatuko dira: 6-4; 1-3; 5b-7b; 2-7a; 5a-1; 2-4; 5b-7a; 6-7b; 5a-3.

    Ehizaguneetako mugak:

    -1. ehizagunea: Loia, 312 hektarea.

    Iparraldean: Loiako oihanbidea, Artetatik barrena Eslabako iturrira doana.

    Hegoaldean: Eslabako mugapea.

    Ekialdean: barrutiko muga.

    Mendebaldean: Eslabako iturriko bidea.

    -2. ehizagunea: Arangoiti, 299 hektarea.

    Iparraldean: Morionestik abiatuta, Irangoteko ermitara doan oihanbidea, erreserbaraino.

    Hegoaldean: Artetatik Loiara doan bidea.

    Ekialdean: Morionesko muga.

    Mendebaldean: erreserbako muga eta Getadartik Artetara doan bidea.

    -3. ehizagunea: Getadar, 394 hektarea.

    Iparraldean: Leoztik Sabaizara doan errepidea.

    Hegoaldean: Uzkitako lepotik Getadarra doan oihanbidea.

    Ekialdean: Sabaizatik Getadarra doan oihanbidea.

    Mendebaldean: barrutiko muga.

    -4. ehizagunea: Julio, 212 hektarea.

    Iparraldean: Uzkitako lepotik Juliora doan oihanbidea.

    Hegoaldean: Eslabako mugapea.

    Ekialdean: Juliotik Eslabako iturria doan oihanbidea.

    Mendebaldean: barrutiko muga.

    -5. ehizagunea: Gardalain-El Juncal, 371 hektarea.

    Iparraldean: barrutiko muga.

    Hegoaldean: Sabaizatik Morionesa doan oihanbidea.

    Ekialdean: barrutiaren eta Leatxeko mugapearen arteko muga.

    Mendebaldean: Gardalaingo bidea, Gardalaindik abiatuta lepora eta gainetara doan oihanbidea.

    -5b. ehizagunea: Gardalain-Begun, 415 hektarea.

    Iparraldean: barrutiko muga.

    Hegoaldean: Irangoteko ermitako oihanbidea.

    Ekialdean: Gardalaingo bidea, Gardalaindik abiatuta lepora eta gainetara doan oihanbidea.

    Mendebaldean: Antxurdako bizkarra eta El Fayal

    -6. ehizagunea: El Fayal, 315 hektarea.

    Iparraldean: barrutiko muga.

    Hegoaldean: Gardalaingo birlandatze terrazak.

    Ekialdean: Antxurdako bizkarra eta El Fayal.

    Mendebaldean: Usunbelzko sakana eta Sabaizatik Antxurdara doan oihanbidea.

    -7a. ehizagunea: Sabaiza-Gasu, 270 hektarea.

    Iparraldean: barrutiko muga.

    Hegoaldean: Linarko sakanetik Sabaizara doan oihanbidea.

    Ekialdean: Sabaizatik Antxurdara doan oihanbidea.

    Mendebaldean: putzura eta hortik Sabaizako gainetara doan bidea.

    -7b. ehizagunea: Sabaiza-Amantalobos 339 hektarea.

    Iparraldean: barrutiko muga.

    Hegoaldean: Leoztik Sabaizara doan errepidea eta Sabaizatik Antxurdara doan bidea, Linarko sakaneraino.

    Ekialdean: Linarko sakanetik putzuko bidera eta hortik Sabaizako gainetara doan bidea.

    Mendebaldean: Leozko mugapea.

    Ehiztari taldeek izena emateko eskaerak:

    Taldeek, bakarrik Nafarroakoak izan daitezkeenek, eskaera bana aurkeztuko dute. Bestela zozketatik kanpo geldituko dira.

    Izen-ematea eskaera bakar batean eginen da 2008-09, 2009-10 eta 2010-11 ehizaldietarako.

    Eskaeran, I eranskineko ereduarekin bat, hauxe adieraziko da:

    -Taldearen jatorria, alegia...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR