53/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 6koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, 'Zizur Nagusia-Ezkirotz bidea egitea. Tartea: Ezkirozko saihesbidea' izeneko proiektua jendaurrean jarri eta ukitutako toki entitateei entzunaldia emateko epea bukatutzat eman eta proiektu hori behin betikoz onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak, 2006ko uztailaren 31ko erabakiaren bidez, Zizur Nagusia-Ezkirotz bideko Ezkirozko saihesbidearen tartea" izeneko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala (UPS) onetsi zen. Aipatu erabakia 2006ko 99. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 18an.

UPS hori "Zizur Nagusia-Ezkirotz bidea eraikitzea. Tartea: Ezkirozko saihesbidea" proiektuaren bidez garatu zen.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 30ean emandako 135/2007 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen "Zizur Nagusia-Ezkirotz bidea egitea. Tartea: Ezkirozko saihesbidea" izeneko proiektua, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak sustatua. Foru agindu hori 2007ko 144. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 19an.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du proiektua jendaurrean egoteko eta toki entitate ukituei entzutea emateko aldi bereko bi tramiteetan hiru alegazio idazki jaso direla. Honako hau da alegazioen edukia eta erantzuna:

  1. alegazioa. Pedro Huarte Iribarren jaunak Zizur Nagusiko Udala ordezkatuz aurkeztua.

    Aditzera eman du proiektuak, galtzadaren eta lotuneen ezaugarriei dagokienean, ez duela kontuan hartzen diseinatu den tartea A-12 autobiatik hirian sartzeko bidea izanen dela etorkizunean, funtzio hori bete behar baitu indarra duten EHAen arabera eta prestatzen ari diren POTaren arabera, eta etorkizuneko funtzio horri lotuta aurreikusten den zirkulazio intentsitateari buruzko ikerketen emaitzetara egokitu beharko lukeela.

    Erantzuna:

    Proiektuak, diseinuaren alderdi guztietan, kontuan hartu ditu etorkizunean Done Jakue Bidea A-12 autobiarekin (EHAetako 6. RVP bidea) lotuta sortuko den trafikoa, baita gaur egungo Ezkirozko saihesbidekoa ere (desagertu eginen da), eta Comarca II Jarduera Ekonomikoen Arloak sortzen duena.

    Horrenbestez, bidezkoa da alegazio hau ontzat ematea, proiektua aipatu den funtziorako egokituta baitago hasieratik eta, beraz, eskatutakoa betetzen baitu.

  2. alegazioa. Alfredo Erro Maeztu jaunak Ezkirozko Kontzejua ordezkatuz aurkeztua.

  3. Aditzera eman du hain arin prestatu den proiektuak kezka sortzen diola, herriko bizimoduari aldaketa nabarmena ekarriko baitio, saihesbideak "inguratuta" geratuko delako.

  4. Herritarrei kalte ukaezinak iruditzen zaizkionak arintzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezela eskatu du.

  5. Ezkirotzek gaur egun duen sarbidea mantentzeko eskatu du.

  6. Elortz ibaiko zubiaren zabalera handitzea ezinbestekoa dela uste du, herrian izaten den uholde arriskua handiagoa izan ez dadin, eta ibaiaren gaineko ukipenen gaineko azterlan hidrologikoa falta dela ere uste du.

  7. Barbataingo azpiko pasabidearen garaiera, luzerarekin alderatuta, oso apala dela dio.

  8. Ipar-mendebalderanzko azpiko pasabidearen garaiera nolakoa den ikusita ibilgailu arinak soilik pasa daitezkeela dio.

  9. Uste du oinezkoak "Ezkirozko bidera" iristeko gaineko pasabidea asko nabarmenduko dela inguru horretan eta, hortaz, soluzio formalean kualitate handiagoa beharko lukeela.

  10. Aditzera eman du ez dagoela argi kirol eremuaren inguruko biribilgunearen funtzionalitatea, bere ustez ez baita bidegurutze bat, bidebanaketa baizik.

  11. Aditzera eman du Ezkirozko bizitegi lurzoruko urbanizazio berriko euri urek kirol eremua gurutzatu beharko luketela Elortz ibaira iristeko, eta uste du proiektuan aurreikusitako drainatze kolektorea iparraldeko sarbide berriaren azpiko pasabidean jartzea aztertu ahalko litzatekeela, gero obrak egin beharrik ez izateko.

    Erantzuna:

  12. a eta 2.a. Nafarroako Gobernuari buruzko martxoaren 22ko 80/1999 Foru Dekretuaren bidez behin betikoz onetsi ziren Iruñerriko hirigintza arauak, eta proiektu honen xede diren bideak hirian sartzeko bide gisa (RVP) agertzen dira bertan. Proiektu hau UPSa garatzeko tresna da gainera, eta 2006. urtean tramitatu eta onetsi zen. Horretan bide berria hirigintzaren eta ingurumenaren aldetik aztertu eta baloratu zen eta ezin da esan arinegi prestatu dela.

    Hala ere, proiektuaren garapenean bidea ingurunearekin ahalik eta gehien integratzeko ahalegina egin da, eta soluziorik egokiena hautatu da ikuspuntu tekniko eta funtzionalaren eta ingurumenekoaren aldetik.

  13. Indarra duen UPSan aurreikusitako sarbideak errespetatzen ditu proiektuak; besteak beste agertzen da gaur egun Ezkirotzera iristeko dagoen iparraldeko sarbidea desagertu eginen dela eta kirol eremuaren inguruan ezarriko dela ibilgailu arinentzat, eta Ezkirotzerako hegoaldeko sarbidea dagoenean utzi eta aurreikusi diren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR