2/2010 FORU LEGEA, otsailaren 23koa, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 5.1. artikuluko a) eta b) letrak aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, EUSKARARI BURUZKO ABENDUAREN 15EKO 18/1986 FORU LEGEAREN 5.1. ARTIKULUKO A) ETA B) LETRAK ALDATZEN DITUENA.

ZIOEN AZALPENA

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1996 Foru Legeak Nafarroako hizkuntza eremuak osatzen dituzten herriak zerrendatu zituen, garai hartako legegileari egokiak iruditu zitzaizkion irizpide soziolinguistiko eta politikoen arabera.

Araudi hura onetsi eta hogeita lau urte iragan direnean, bistakoa da Iruñerrian etengabeko hiri-bilbea osatu duten gizarte eta hirigintza garapenak izan direla.

Izan ere, gaur egun bada antzeko osagai soziologiko eta linguistikoak dituen "Iruñeko konurbazio" bat, gaur egun indarrean dagoen 1986ko Foru Legeak ezarritako hizkuntza eremuen banaketa berrikustea justifikatzen duena. Adibidez, konurbazio horretan izugarri igo da haurrak ikastetxe publikoetan euskaraz eskolatzeko eskaera.

Foru lege honek aurreikusten du eremu mistoa herri jakin batzuetara zabaltzea baldin eta kasuko udalek hala erabakitzen badute, eta Euskarari buruzko Foru Legea errealitate administratibo eta linguistikora egokitzen da.

Artikulu bakarra.-Honela geldituko dira Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 5.1. artikuluko a) eta b) letrak:

"5. artikulua.

  1. Foru Lege honen ondorioetarako, Nafarroak ondoko eremuak ditu:

  1. Eremu euskalduna, ondoko udalerriek osatua: Abaurregaina/Abaurrea Alta, Abaurrepea/Abaurrea Baja, Altsasu/Alsasua, Anue, Araitz, Arakil, Arantza, Arano, Arbizu, Areso, Aria, Aribe, Arruazu, Auritz/Burguete, Bakaiku, Basaburua, Baztan, Bera, Bertizarana, Betelu, Donamaria, Doneztebe/Santesteban, Elgorriaga, Eratsun, Ergoiena, Erroibar/Valle de Erro, Esteribar, Etxalar, Etxarri-Aranatz, Ezkurra, Garaioa, Garralda, Goizueta, Hiriberri/Villanueva de Aezkoa, Igantzi, Imotz, Irañeta, Irurtzun, Ituren, Iturmendi, Labaien, Lakuntza, Lantz, Larraun, Lekunberri, Leitza, Lesaka, Luzaide/Valcarlos, Oitz, Olazti/Olazagutía, Orbaitzeta, Orbara, Orreaga/Roncesvalles, Saldias, Sunbilla, Uharte-Arakil, Ultzama, Urdazubi/Urdax...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR