133/2011 FORU DEKRETUA, abuztuaren 24koa, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hitzaurrea

Espainiako Konstituzioak Atariko Tituluaren 3. artikuluan xedatzen du, Espainia aberatsa izanik mintzaira-moldez, bereziki errespetatu eta zainduko dela kultura-ondare hori. Era berean, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak 22. artikuluan aitortzen du Batasunak aniztasun kulturala, erlijiosoa eta linguistikoa errespetatzen dituela.

Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunak ezartzen du eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak babesteak Europako kulturaren aberastasuna eta tradizioak mantentzen eta garatzen laguntzen duela.

Gutun hori Espainiak Estrasburgon sinatu zuen 1992ko azaroaren 5ean, eta 2001eko otsailaren 2an berretsi, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzatzat zer ulertzen den aitortuz. Hala, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak autonomia erkidegoen autonomia estatutuetan ofizialtzat aitortutakoak dira, eta hizkuntza horiei ezarriko zaizkie Gutunaren III. zatiko xedapenak, hain zuzen ere Espainiak Berresteko Tresnan ezartzeko konpromisoa hartutakoak.

Era berean, Espainiak aitortzen du eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzatzat hartzen direla autonomia estatutuek tradizioz mintzatzen diren lurraldeetan babestutakoak.

Nafarroako Foru Komunitatean, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak 9. artikuluan ezartzen du gaztelania dela Nafarroako hizkuntza ofiziala eta euskarak ere hizkuntza ofizialaren izaera izanen duela Nafarroako eremu euskaldunetan. Era berean, ezartzen du foru lege batek zehaztuko dituela eremu horiek, euskararen erabilera ofiziala arautuko duela eta, Estatuaren legeria orokorraren esparruan, euskara irakas dadin aginduko duela.

Helburu horiek bete ahal izateko, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legea onetsi zen. Foru lege horren xedea da euskararen erabilera arrunta eta ofiziala arautzea bizikidetza sozialaren eta irakaskuntzaren esparruetan. Era berean, foru lege horrek hitzaurrean azpimarratzen du Nafarroaren gisako erkidegoak, ondaretzat hizkuntza bat baino gehiago dutenak, behartuak daudela altxor hori gordetzera eta altxor horren hondamena edo galera eragoztera. Horretaz gainera, foru lege horrek 2. artikuluan esaten du gaztelania eta euskara Nafarroako berezko hizkuntzak direla, eta ondorioz, herritar orok duela hizkuntza horiek ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea.

Irailaren 10eko 183/2007 Foru Dekretuak xedatu zuen Euskarabidea/Instituto Navarro del Vascuence izeneko erakunde autonomo berri bat sortzea, modu positibo eta integratzaile batez giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak bideratzeko euskara berreskuratzera, sustatzera eta garatzera.

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren uztailaren 1eko 10/2011 Foru Dekretuaren bitartez ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura. Foru dekretu horrek 5. artikuluan ezartzen du Hezkuntza Departamentuari dagozkiola Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan bereganatuak dituen eskumenak gauzatzea: unibertsitateko eta unibertsitatez kanpoko irakaskuntza, eta hizkuntza politika. Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen uztailaren 18ko 81/2011 Foru Dekretuan xedatzen da Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa Hezkuntza Departamentuari atxikita dagoela.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua sortu zenetik iraganiko denborak agerian utzi du estatutu berriak onetsi behar direla haren kudeaketa erraztu eta hobetzeko, eta Nafarroako Gobernuak egitura sinplifikatzeko hartu duen konpromisoari egokitu ahal izateko.

Horrenbestez, foru dekretu honen xedea da Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren eskudantziak eta egitura organiko berria finkatu eta garatzea.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko abuztuaren 24ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Estatutuak onestea.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dira; estatutuen testua foru dekretu honen eranskina izanen da.

Lehenbiziko xedapen gehigarria.-Langileria arloko eskumenak.

Langileria arloko eskumenak Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari dagozkio, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak ezartzen dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoa galarazi gabe.

Bigarren xedapen gehigarria.-Genero berdintasuna.

Zenbait pertsona, kargu edo lanposturi buruz ari denean foru dekretu honen gaztelaniazko bertsioak genero gramatikal maskulinoko izenak erabiltzen dituen kasu guztietan ulertu behar da adierazpideen ekonomia hutsagatik jokatzen dela horrela, eta postu horiek orokorrean hartzen dituela hizpide, haiek bai emakumezkoek bai gizonezkoek betetzen dituztela ere, erabateko berdintasun-baldintzetan, ondorio juridikoen ikuspegitik.

Hirugarren xedapen gehigarria.-Izendapena berrestea.

Euskararen gaineko Aholkularitza eta Prestakuntzarako Zerbitzuko zuzendariaren alde egindako izendapena berresten da hura egin zen baldintza beretan. Zerbitzuari izena aldatu zaio eta hemendik aurrera Euskararen Prestakuntza eta Sustapenerako Zerbitzua da izen berria.

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Indargabetzeak.

Indargabetzen dira foru dekretu honetan ezartzen denari kontra egiten dioten xedapen maila bereko edo apalagoko guztiak, eta bereziki 183/2007 Foru Dekretua, irailaren 10ekoa, Euskarabidea/Instituto Navarro del Vascuence erakunde autonomoa sortzen duena.

Azken xedapenetan lehena.-Arauen garapena.

Hezkuntzako kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko eta gauzatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko abuztuaren 24an.-Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako Kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

ERANSKINA

EUSKARABIDEA-EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTUAK

  1. TITULUA

    Izaera, atxikipena eta eskumenak

    1. artikulua. Izaera.

      Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakundea autonomoa da, berezko izaera juridikoa du eta jarduteko ahalmen osoa du Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legean onarturiko eskubideak eraginkorrak egite aldera esleitzen zaizkion tresnak kudeatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko neurriak ezartzeko.

      Bere xedeak betetzeko, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua zeharkakotasunez arituko da Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoetan, indarra duen araudiari jarraikiz.

    2. artikulua. Atxikipena eta babesa.

      Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari atxikita dago eta, bere helburuak betetzeko, Nafarroako Gobernuaren eta Hezkuntza Departamentuaren plangintza eta politika orokorrerako arauen mende egonen da. Estatutuek, foru legeek eta administrazioko antolamendu juridikoak esleitzen dizkioten kontrolerako eta zaintzarako ahalmenak erabiliko ditu Gobernuak Euskarabidean.

    3. artikulua. Eskumenak eta eginkizunak.

    4. Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuari dagozkio euskararen erabilera ofizialaren arautegia garatzeko ikerketa- eta aholkularitza-eskumenak, eta euskararen baliabideak planifikatzea, sustatzea eta kudeatzea Nafarroako Foru Komunitatean.

    5. Eskumen hauek garatzeko, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak jarduera-esparru material hauetan esku hartuko du:

    6. Europar Batasuneko eremu urriko hizkuntzen edo eskualdeetako hizkuntzen arloko legeen eta jardueren gaineko txostenak aztertzea eta prestatzea.

    7. Foru Komunitateko administrazio publikoetan hizkuntza politika aztertzea eta ebaluatzea.

    8. Euskararekin zerikusia duten hizkuntza alderdiak ukitzen edo bere baitan hartzen dituzten foru legeen eta gainerako xedapen orokorren eta jarduera planen aurreproiektuen gaineko txostenak prestatzea, baita esparru horretan erregelamenduen proposamenak prestatzea ere.

    9. Nafarroako Gobernuko departamentuei aholkua ematea Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak esku hartzen duen esparruetan.

    10. Toki administrazioei aholkua ematea Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak esku hartzen duen esparruetan, haiek hala eskatzen dutenean.

    11. Estatuak Nafarroan duen Administrazioari aholkua ematea Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak esku hartzen duen esparruetan, hark hala eskatzen duenean.

    12. Euskarak Nafarroan duen errealitate soziolinguistikoaren gaineko azterlanak, ikerketak eta estatistikak proposatzea, koordinatzea eta egitea.

    13. Nafar komunitate zientifikoak euskararen gaineko ikerketa programetan (naziokoetan zein nazioartekoetan) parte har dezan bultzatzea.

    14. Euskararen gaineko azterlanak, ikerketak eta estatistikak sustatzea eta argitaratzea.

    15. Bizitza sozialeko esparru guztietan euskarak duen erabileraren gainean ikertzea, koordinatzea eta aholkua ematea.

    16. Nafarroako euskalkien kontserbazioari eta garapenari dagozkion jarduera planak proposatzea.

    17. Agerpen kultural eta artistikoak, liburuen argitalpena eta ikus-entzunezkoak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR